2017. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak.

[BEC 2017]

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xedea hiru beka ematea da, 2017. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.

Beka bakoitzaren edukia eta ezaugarriak

1.– Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:

a) 1. motako beka: gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.

b) 2. motako beka: egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.

c) 3. motako beka: emakumeen sarbidea, parte-hartzea eta eragina arlo soziopolitikoan erabakiak hartzeko arloetan, eta emakumeen buruzagitza eta ahalduntze politiko eta sozialari laguntzen dioten ekimenen eta estrategien bilaketa.

2.– Beka eskatzen duten pertsonek edo taldeek beka-mota baterako baino gehiagorako ikerketa-proiektuak aurkez ditzakete.

3.– Beka emateak ez du kontratu, lan edo estatutupeko loturarik ezarriko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin, eta ez da Euskadiko Administrazio Orokorraren eta Erakundeen bulegoetan burutuko.

Hautaketa eta diru-hornidura

1.– Deialdi honetako hiru beka mota horiek norgehiagokaren prozeduraren bidez ebatziko dira. Ondorio horietarako norgehiagoka esango zaio honako prozedura honi: diru-laguntzak nori eman erabaki baino lehen, aurkeztu diren eskaerak alderatzea eskaeren artean lehentasunak ezartzeko, betiere deialdian aldez aurretik ezarri diren balorazio-irizpideak betez, eta, irizpide horiek aplikatuta balorazio altuena izan duten eskaerak adjudikatzea, erabilgarri dagoen kredituaren barruan deialdian ezarri den muga errespetatuz.

2.– Aurreko artikuluan adierazitako helburuak betetzen laguntzeko diru-hornidura Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko da. Hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (69.999,00) eurokoa izango da; horietatik, 23.333,00 euro 2017ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerakoa 46.666,00 euro, 2018ko konpromiso-kredituei.

Eskatzaileak

1.– Bekak jaso ditzaketen pertsonek edo taldeek aurrez beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdinik jaso gabeak izango dira, diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13 artikuluan ezarritakoa betekizunak bete beharko dituzte eta, horrez gain, ikerlanek betekizun hauek bete beharko dituzte:

a) Ikerlanaren aztergai-eremua eta garapena Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

b) Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.

2.– Eskaera egiten duten banakoak edo taldeak izaera bereko beka, diru-laguntza edo laguntzen esparruan itzulketa- edo zehapen-prozesuren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa- edo zehapen-prozesua amaitu egin beharko da laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

3.– Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlan bakarra aurkezten badute, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin.

Aurrekontuko zuzkidura
69.999,00
Deitzen duen erakundea
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Epe horretan banakoari edo taldeari ebazpenik jakinarazi ezean, bekaren eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera (39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena).
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus

Kodea
0037803