Hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2016ko deialdia egiten da.

Aurkezpen epea itxita
LABURPENA
Titulua:
Hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautu eta horietarako 2016ko deialdia egiten da.
Xedea:

Agindu honen xedea 2016ko deialdia egitea eta erregimena arautzea da, honako helburu hauek dituzten diru-laguntzak emateko:

  1. Irisgarritasun-planak egin eta eguneratzea, hiri-inguruneak, espazio publikoak, eraikinak, garraiobideak eta komunikazio-sistemak pixkanaka egokitzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta haren garapen-arauetan aurreikusitako irisgarritasun-baldintzetara
  2. Udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotako hobekuntza-lanak egitea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, eta, xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuen kasuan, hobekuntza-lanak egitea
  3. Igogailu eta jasogailuak erosi eta instalatzea Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-ingurunean eta eraikinetan irisgarritasuna bermatzeko, betiere udalen eta toki erakunde txikien irisgarritasun-planetan jasotakoaren arabera.
Diru kopurua:

3.000.000,00 euros

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2016ko uztailaren 8koa (BOPV Zk. 167/2016)

    AGINDUA, 2016ko uztailaren 8koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena. Horren bidez, hiri-ingurunean zein eraikinetan irisgarritasuna bermatuko duten hobekuntza-obrak egiteko eta irisgarritasun-planak egin eta eguneratzeko udalentzako, toki-erakunde txikientzako eta xede soziala duten onura publikoko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira, eta horietarako, 2016ko ekitaldirako deialdia egiten da.