2016an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko IV. lehiaketa

[TIN 2016]

Deskribapena


Xedea

Lehiaketa honen xedea da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzen laguntzen duten ikerlanak hautatzea eta, argitalpen digitalaren bidez, argitara ematea.

Lehentasunezko gaiak

Ikerlana argitaratzeko, hauek jotzen dira lehentasunezko gaitzat:

1.– Balioak aldatzea, umeen eta gazteen artean, bereziki.

2.– Emakumeek zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren eremuetan duten kokapena hobetzeko estrategiak: hezkuntzaren, irakaskuntzaren eta enpresaren arlokoak.

3.– Antolakunde sozio-ekonomikoko aldaketak, produkzio-eremuaren eta ugalketa-eremuaren artean oreka handiagoa lortzeko.

4.– Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea.

Helburuak

Aurkezten diren ikerlanek helburu hauek lortzen lagundu behar dute:

• Gehiago jakitea emakumeen eta gizonen egoeraz, baldintzez eta batzuen eta besteen egoera desberdinaz, eta bizitzaren arlo guztietako genero-harremanez eta ezberdintasunak sortzen dituzten kausez.

• Berdintasun-politiketarako jardunbide egoki izan daitezkeen ikerketen emaitzak aditzera ematea.

Hautaketa eta saria

1.– Sariaren bidez, jendearen aurrean jarri nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunari laguntzen dioten gaiak ikertzen dituztenen ekoizpen intelektuala. Ikerlana izan daiteke banaka egindakoa edo elkarlanean egina, unitate akademiko berean edo diziplina arteko unitate akademiko batean, gizarterako interesgarriak diren jakintza-arlo bat baino gehiago lantzen direnez gero. Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak editatuko du lan saritua, eta web-orrialdean argitaratuko du.

2.– Sari bakar bat emango da; gainerakoak, ordezko gisa geratuko dira edo atzera botako dira. Epaimahaiak uste badu aurkeztutako lanak ez direla behar bezain onak, sariak eman gabe gera daitezke.

3.– Deialdi hau lehiaketa-prozeduraz ebatziko da. Ondorio horietarako, prozedura hau joko da lehiaketatzat: saria emateko, erkatuko egingo dira aurkeztutako lanak, eta lehentasun-hurrenkeran jarriko dira, bederatzigarren oinarrian finkatutako esleipen-irizpideak kontuan hartuta. Saria puntuazio-ordenaren arabera emango da, aipatu irizpideak aplikatuta.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@euskadi.eus
http://www.emakunde.euskadi.eus/u72-home/eu/

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da -gehienez ere-, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Behin betiko testuaren ekarpena


Eskubideen lagapena