[SAR 2015]  Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria 2015

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Berdintasunaren aldeko 2015eko Emakunde Sariaren deialdia iragartzea. Sari horren bidez azpimarratu eta jendaurrean aitortu nahi da emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorrean egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko eta juridiko publiko nahiz pribatuen jarduna. Saria ematen zaie emakumeen lana aitortzen laguntzeko edo emakumeen ahalduntzea hobetzeko zenbait ekintza, lan edo proiektu egin dituztelako edota beren jarduerak nabarmen lagundu duelako emakumeen zeregina balioesten eta duin bihurtzen edo EAEko emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen.

Aurrekontuko zuzkidura
14.400
Deitzen duen erakundea
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA