[ASO 2015] Emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei 2015ean diru-laguntzak.
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Ebazpen honen helburua hauxe da: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beherago zehazten diren erakunde, elkarte eta fundazioei –irabazte-asmorik bakoak badira– emateko diru-laguntzak arautzea eta horien deialdia egitea: emakumeen aurkako indarkeriazko portaerak prebenitzeko eta haiekiko sentsibilizatzeko proiektuak, programak edo egintza konkretuak gauzatzea, 2015. urtean zehar; betiere, aurrekontuan kontsignatutako kredituek ezartzen dituzten mugen barruan, eta Erakundearen xede eta helburuekin bat etorriz; bestek beste: EAEko bizitza politiko, ekonomiko eta sozialaren arloetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun egiazkoa eta eragingarria lortzea; sexuen arteko berdintasuna errazten duten baldintzak sustatzea; berdintasunaren osotasuna egitez eta zuzenbidez galarazten duten eragozpenak ezeztatzea, eta Euskadin emakumearekiko diskriminazio-era guztiak kentzea.
Sexuaren ziozko edozein ekintza bortitz joko da emakumeen aurkako indarkeriatzat, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke. Jokaera horien artean sartuko dira halaber emakumea ekintza horiek egitearekin mehatxatzea, hertsapenak egitea edo askatasuna arbitrarioki kentzea, bizitza publikoan edo pribatuan, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 50. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako arretarako proiektuak, programak eta jarduerak ez dira diruz laguntzeko modukoak izango.
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Eskabideak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 31n amaituko da, egun hori barne.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu/