[BEC 2015] 2015. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdi honen xedea hiru beka ematea da, 2015. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.
Epea
Eskabideak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 10ean amaituko da.
Beka bakoitzaren edukia eta ezaugarriak
1.– Beka-mota bakoitzaren edukia ikerketa-gai hauei buruzkoa izango da:
a) 1. motako beka: Gizarteko eremu guztietan balio-aldaketa gauzatzen lagunduko duten eta gizartea berdintasunerantz eramango duten ekimenak eta proposamenak bilatzea, eta horretarako dauden faktoreak aztertzea.
b) 2. motako beka: Egoerak eta desberdintasunak aztertzea askotariko bereizkeria jasateko arriskuan dauden emakumeen kolektiboan, eta bereziki, baliabide sozial eta ekonomikoez baliatzerakoan, eta segurtasunean.
c) 3. motako beka: Sistema patriarkalaren presentzia, eragina eta sistema horrek irauten, aldatzen eta gainditzen laguntzen duten gizarte-fenomenoak aztertzea
2.– Beka eskatzen duten pertsonek edo taldeek beka-mota baterako baino gehiagorako proiektuak aurkez ditzakete.
3.– Beka emateak ez du kontratu, lan edo estatutupeko loturarik ezarriko Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearekin.
Hautaketa eta diru-hornidura
1.– Deialdi honetako beka-mota guztiak (3) lehiaketa-prozeduraz ebatziko dira. Ondorio horietarako, lehiaketa izango da bekak emateko prozedura, non aurkezten diren eskaerak alderatzen diren, eskaera horien arteko lehentasuna finkatzeko eta beka bakoitza balorazio-irizpideen arabera balioespenik onena lortu duten eskaerei soilik emateko.
2.– Aurreko artikuluan adierazitako helburuak betetzen laguntzeko diru-hornidura Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko da. Hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (69.999,00) eurokoa izango da; horietatik 46.666,00 euro 2015eko ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerakoa, 23.333,00 euro, 2016ko konpromiso-kredituei.
Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).
Eskatzaileak
1.– Bekak jaso ditzaketen pertsonek edo taldeek betekizun hauek bete beharko dituzte:
a) Ikerlana Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.
b) Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.
c) Aurrez beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdin edo antzekorik jaso gabeak izatea.
2.– Eskaera egiten duten banakoak edo taldeak izaera bereko beka, diru-laguntza edo laguntzen esparruan itzulketa- edo zehapen-prozesuren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa- edo zehapen-prozesua amaitu egin beharko da laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
3.– Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlan bakarra aurkezten badute, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin.
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
- EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Eskabideak aurkezteko epea 2015eko otsailaren 10ean amaituko da.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu/