[BEC 2014]  2014. urtean emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko bekak

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Deialdi honen xedea hiru beka ematea da, 2014. urtean emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzen lagunduko duten ikerlanak egiteko.


Epea

Eskabideak aurkezteko epea 2014ko otsailaren 10ean amaituko da.


Hautaketa eta diru-hornidura

1.- Deialdi honetako beka-mota guztiak (3) lehiaketa-prozeduraz ebatziko dira. Ondorio horietarako, lehiaketa izango da bekak emateko prozedura, non aurkezten diren eskaerak alderatzen diren, eskaera horien arteko lehentasuna finkatzeko eta beka bakoitza balorazio-irizpideen arabera balioespenik onena lortu duten eskaerei soilik emateko.

2.- Aurreko artikuluan adierazitako helburuak betetzen laguntzeko diru-hornidura Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik hartuko da. Hirurogeita bederatzi mila bederatziehun eta laurogeita hemeretzi (69.999,00) eurokoa izango da; horietatik 46.666 euro 2014ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta gainerakoa, 23.333 euro, 2015eko konpromiso-kredituei.

Laguntzak emateko, kreditu egokia eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan ezarritakoaren arabera (Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura emandako gastu-espedienteak aurretiaz izapidetzea arautzeari buruzko agindua).


Eskatzaileak

1.- Bekak jaso ditzaketen pertsonek edo taldeek betekizun hauek bete beharko dituzte:

  • a) Ikerlana Euskal Autonomia Erkidegoan egitea.
  • b) Argitaratu beharreko ikerlana hizkera ez sexistaz idatzi behar da.
  • c) Aurrez beste erakunde publiko edo pribaturen baten beka berdin edo antzekorik jaso gabeak izatea.

2.- Eskaera egiten duten banakoak edo taldeak izaera bereko beka, diru-laguntza edo laguntzen esparruan itzulketa- edo zehapen-prozesuren batean sartuta badaude eta laguntzak esleitzen bazaizkie, itzulketa- edo zehapen-prozesua amaitu egin beharko da laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

3.- Baldin eta hainbat eskatzailek ikerlan bakarra aurkezten badute, horien titular-kide direnek euren arteko bat izendatu beharko dute Administrazioaren aurrean koordinatzaile eta ordezkari izan dadin.


Bekaren iraupena eta ordainketa

1.- Bekak hamar hilabete iraungo du, deialdiaren ebazpena jakinarazten den unetik aurrera.

2.- Beka bakoitza 23.333 eurokoa izango da, eta hiru zatitan ordainduko da: lehenengoa, ebatzi bezain laster; bigarrena,  egindako ikerlanaren hiruhileroko lehen informazioa ontzat ematean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan.

3.- Beka hartu duen banakoak edo taldeak bekari uko egiten badio, galdu egingo ditu oinarri hauetan adierazitako eskubide guztiak.


Diru-laguntza eskatzeko erantzukizunpeko adierazpenak

Bateraezintasun-adierazpena:

  • Ez naiz xede eta helburu bererako laguntzarik jasotzen ari (eta aurretik ere ez dut jaso) Administrazio Publikoen edo erakunde pribatuen eskutik.

Bestelako adierazpenak:

  • Ez daukat diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzea eragozten didan zigor penal edo administratiborik.
  • Ez dut diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten didan lege-debekurik, beren-beregi sexu-diskriminaziogatiko (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak seigarren azken xedapenean dioenaren arabera) lege-debekurik.
  • Betetzen ditut laguntza hauek jasotzeko indarreko legediak ezarritako baldintzak.
  • Benetakoak dira eskabide honetan eta erantsitako dokumentuetan jasotako datuak.
Diru kopurua
69.999
ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    "Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea / EMAKUNDEko Zuzendaritza > EMAKUNDEko Idazkaritza Nagusia
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria- Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
Faxa 945.01.67.01
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net/u72-home/eu/