[sendagaietarako laguntzak ohiko izapidetzea] Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egitea errazteko laguntzak - ohiko izapidetzea.
Osasuna
Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin (2013ko uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitarteko aldiari eta 2014 ekitaldi osoari dagozkionekin) bat egitea erraztea.
Laguntza hauek ohiko izapideez kudeatuko dira izapide erraztuari jarraitzeko baldintzak betetzen ez direnean.
-
Guizarte Segurantzan pentsiodun gisa aseguratuta daudenak eta bere onuradunak
Informazio xehatua
Ekakizunak:
-
Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, baimena jaso delako.
-
Euskadiko Osasun Sistema bermatzaile gisa duten banako osasun txartelaren titularra izatea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, baimena jaso delako.
-
Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
-
Legezko langabezi-egoeran dauden pertsonak eta horien onuradunak
Informazio xehatua
Ekakizunak:
- Ser titular o beneficiario del titular de la tarjeta individual sanitaria cuyo garante sea el sistema sanitario de euskadi.
- Estar en situación legal de desempleo y no percibir prestación por desempleo ni renta de garantía de ingresos
-
Ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua aplikagarria zaien pertsonak
Informazio xehatua
Ekakizunak:
- Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratzeko aukera ematen den identifikazio-dokumentua edukitzea (AGINDUA, 2013ko uztailaren 4koa)
-
Gizarte Segurantzako araubide berezien pentsiodunak eta bere onuradunak.
Informazio xehatua
MUFACE, MUGEJU edo ISFASek kudeatutako Gizarte Segurantzako araubide berezien pentsiodunak izatea.
Ekakizunak:- Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik egotea
- Urtean 18.000 eurotik beherako diru-sarrerak izatea.
- Estatuko Osasun Sistemak bermatutako txartelaren titularra izatea.
- Diruz lagundu beharreko gastua Euskadiko osasun-sistematik kanpo egina izatea, hauek izanik salbuespenak: - Ekainaren 26ko 114/2012 Dekretua aplikagarria zaien pertsonak. - Gizarte Segurantzako klase pasiboetako errejimen bereziko pentsiodunak.
-
Zerga-eginbeharrak beteak izatea
Informazio xehatua
Diru-laguntzen munta 3.000 euro baino gehiagokoa baldin bada, laguntzak eskatzen dituzten pertsonek Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteak izatearen froga behar bezain sarri egiaztatuko du, automatikoki eta haien berariazko baimena zertan eskatu gabe, organo kudeatzaileak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartuaren 50.3 artikuluaren bigarren lerrokadak xedatutakoari jarraikiz.
-
Diruz lagundu beharreko gastuaren zenbatekoa frogatzea
Informazio xehatua
Erositako produktuak ordaindu izana frogatu beharko da; errezeta elektronikorik gabe izapidetutako gastu lagungarriak besterik ez.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, eskabidean ipini datua.
Diruz lagun daitezkeen gastuak
- 2013ko uztailaren 1etik abenduaren 31era bitartean eta 2014. urte osoan:
Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egin izanaren ondorioz eskatzaileek sendagai bidezko tratamenduengatik, artikuluengatik eta akzesorioengatik ordaindutako diru-kopuruak.
- Horiez gain, egokituz gero, 2014an zehar, hauek ere bai:
Euskadiko osasun-sistemako profesionalek agindutako eta finantzaketa publikoa duten tratamendu medikoekin bat egin izanaren ondorioz eskatzaileek produktu dietetikoak direla eta ordaindutako diru-kopuruak.
Behin eskatzailea onuradun dela aitortuta, sei hilabetetik behin ordainduko dira gastua egiteagatiko diru-laguntzak
2014ko bigarren seihilekoari dagozkion gastuen ordainketa 2015eko martxoaren 31n egingo da.
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Laguntzaren abonu egintzarako kexa
Laguntzako abonura geroago kexa egin daiteke Osasun egokiko Lurralde-Ordezkariaren aurrean.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Osasuna > Osasuneko Sailburua
- Osasuna / Osasun Sailburuordetza > Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritza
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak