Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak (EUSKALGINTZA deialdia).
Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanean diharduten pertsona fisikoek edo juridiko pribatuek 2013an burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta dei egitea (Euskalgintza deialdia).
979.200 euro
- Agindua, 2013ko maiatzaren 2koa (BOPV Zk. 85/2013)
Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatu zituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu zituen. Dekretu horren 10. artikuluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari, besteak beste, honako hauen inguruko egitekoak izendatu zizkion: hizkuntza politika eta euskararen sustapena.
Bestalde, 45/2011 Dekretuak, martxoaren 22koak, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duenak, honako zeregin hau ezarri zion Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari bere 14.2.e) artikuluan (EHAA, martxoaren 25ekoa, 59. zk.): Euskararen Erabilpena Arautzen duen 10/1982 Oinarrizko Legea eta gainerako xedapen osagarriak modu egokian gara eta bete daitezen begiratzea, betiere beste administrazio-organo batzuek bereziki esleituta dauzkaten egitekoak urratu gabe.
Halaber, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bere egiten ditu Euskararen Aholku Batzordearen «Euskara 21. Itun Berritu Baterantz» izenburudun liburuan jasotako XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren lehentasunezko ildoak. Batzordeak, Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) onartu zuen 2012ko uztailean. Ekintza plan horrek «Itun Berritu Baterantz» dokumentuan bildutako lehentasunezko ildoak neurri zehatzez mamitu eta praktikara eramateko moduan egokitu ditu.
Jarriak dauzkan zereginak betetze aldera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak urtero-urtero deitu eta ebatzi izan ditu arloz arloko laguntza-deialdiak. Oraingo Agindu honen bitartez, gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko, 2013ko diru-laguntza deialdia egitea erabaki du.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko lanean diharduten pertsona fisikoek edo juridiko pribatuek 2013an burutuko dituzten egitasmoei zuzenduriko diru-laguntzak arautu eta dei egitea.
1.- Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen egitasmoak:
a) Aisialdi-taldeen jardunean euskararen erabilera areagotu eta sendotzeko egitasmoak: aisialdirako begiraleei zuzendutako prestakuntza eta material-prestakuntza; eskola-ordutegitik kanpo dauden jardunen garapena.
b) Ezagupenetik erabilerarako jauzia egite aldera, harreman-sareetan euskararen erabilera sustatu eta indartzeko egitasmoak, bai ahozkoan bai irakurri-idatzian, zenbait gizarte-talderi zuzendutakoak lehenetsiz: haur eta gazteak, euskaldun berriak.
c) Haur eta gazteen aisialdiko kirol ekintzetan euskararen erabilera areagotu, sustatu eta indartzeko egitasmoak.
d) Euskara ez dakiten euskal herritarrak (erdal mundua) euskarara hurbiltzea eta beroriei euskaraz sortu eta burututako jardunaren berri ematea helburu duten egitasmoak.
e) Euskararen ondareari buruzko informazioa jaso, gorde edota digitalizatu eta hedatzea helburu duten egitasmoak.
f) Euskarari zuzenean lotutako alderdiak aztertzea helburu duten jardunaldiak.
g) Euskalgintzan ibilbide oparoa izateagatik nabarmendutako pertsonak edo elkarteak omentzeko egitasmoak.
h) Euskararen familia bidezko transmisioa sendotzea helburu duten egitasmoak.
i) Euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzea helburu duten egitasmoak: irakurketa- eta idazketa-trebetasunak garatze aldera buruturiko jardunak, sariak, lehiaketak, idazleen eta irakurleen arteko topaketak eta literatura-gidak.
j) Emakumeen euskarazko sormen kulturala bultzatzea helburu duten egitasmoak: hitzaldiak, erakusketak eta tailerrak.
k) Etorkinen artean euskararen erabilera sustatzera zuzendutako jarduerak eta proiektuak bultzatzea helburu duten egitasmoak.
l) Euskaraz landu eta plazaratutako kalitatezko ekarpenak bikaintasunaren irizpideen arabera bultzatu eta babesteko egitasmoak.
m) Euskarazko jostailu, joko eta denbora-pasak.
2.- Nolanahi ere, honako egitasmo hauek ez dute laguntza-mota honetan sarbiderik izango eta, ondorioz, kanpoan utziko dira:
a) IKT laguntza-motan lekua daukaten jostailuak, jokoak eta denbora-pasak.
b) Aisialdian eta harreman sareetan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoen kasuan, helburuarekin lotura zuzena ez duten ekintzak (hala nola, musika-emanaldiak, kantaldiak eta dantzaldiak).
c) Irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko egitasmoen kasuan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren gainerako deialdietan leku propioa duten aldizkari, prentsa gehigarri eta egitasmoak.
d) Liburu-azoketan parte-hartzearekin eta estrategiekin zuzeneko lotura daukaten egitasmoak.
e) Enpresa edo elkarteen ohiko jardunaren edota produktuen berri ematen duten argitalpenak, eta zuzenean euskararen erabileratik ez datozen gastuak.
f) Hedabideen sustapenerako egitasmoak.
g) Laguntza-mota honetan sarbiderik izan arren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2013an beste laguntza-mota batzuetatik diruz lagundutako egitasmoak.
h) Araubide orokorretan zein berezikoetan erabiltzekoak izanik, ikasketa-plan edo curriculumarekin lotura zuzena edo zeharkakoa duten ikasmaterial inprimatu, ikus-entzunezko edo elektronikoak gauzatzeko asmoz aurreikusitako egitasmoak.
i) Haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzea helburu duten egitasmo eta jarduerei dagokienez, eskola-orduz kanpo garatzen ez direnak.
j) E-book izeneko liburu elektronikoak.
k) Euskara ikasteko metodoak.
l) Lan munduan euskararen sustapena edota garapena helburu duten egitasmoak.
Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioa sinatu duen edozein estatutako naziotasuna edo helbide soziala duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak, baldin eta gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa badute eta legalki eratuta badaude indarrean dagoen araudiaren arabera, eta Agindu honen 5. artikuluan aipaturiko egitasmoak burutzen badituzte.
Onuradunen betebeharrak:
Laguntza deialdi honek 2013an burutuko diren egitasmoak baino ez ditu gogoan hartuko. Hori dela-eta, deialdi honetara biltzen diren egitasmoak gauzatzearen ondorioz eskaini, eman edota gizarteratu beharreko jardunak, zerbitzuak eta produktuak 2013ko abenduaren 31 baino lehen eskaini, eman edota gizarteratuko dira.
Hala ere, kanpoan geldituko dira honako hauek:
a) Bere kapital gehiena publikoa duten entitate pribatuen eskabideak eta fundazio-ondarea edota gobernu- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza nagusiki publikoa duten entitateen eskabideak.
b) Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskararen Erakunde Publikoa / Office Public de la Langue Basquek hizkuntza normalkuntzarako sinatutako hitzarmen markoaren baitan 2013ko diru-laguntzen deialdian onuradun direnak.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozeduraren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko.
3.- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu honako pertsona fisiko edo juridiko hauek: zigor eta administrazioaren arloan diru-laguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango dira aurkeztu sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuak direnak, otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.
4.- Laguntza-deialdi honetatik kanpo geratzen dira ondoren adierazten diren estatu laguntza erregimenaren bidez legez kanpoko eta bateraezinak diren diru-laguntzak jaso dituzten erakundeak: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99); Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) eta Bizkaia I, Bizkaia II eta Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00), baldin eta jasotako diru-laguntza eta dagozkion interesak blokeatutako diru-kontu batera itzuli ez badituzte.
5.- Pertsona fisiko edo juridiko pribatu batek baino gehiagok elkarlanean gauzatzekoa den egitasmoaren kasuan, eskabidea pertsona fisiko edo juridiko pribatu horietako batek egingo du.
6.- Diru-laguntza deialdi hau ebazteko eta dagozkion ordainketak egin ahal izateko, diru-laguntzarik esleituz gero, eskatzaileak Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du.
979.200 euro.
Egitasmo bakoitzari esleitutako diru-laguntza, gehienez ere, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari eskatutakoa bestekoa izango da. Edozein kasutan, gehienez ere, 30.000 eurokoa izango da eta, gutxienez, 2.000 eurokoa. Gutxieneko kopuru horretatik beherakorik ez da esleituko. Ondorioz, egoera horretan aurkitzen den egitasmoa ez da diruz lagunduko. Nolanahi ere, Agindu honen 13.1 artikuluaren a) atalean zehaztutako irizpidean 28 puntu lortzen ez duen egitasmoak ez du, inondik inora, 20.000 eurotik gorako diru-laguntzarik jaso ahal izango.
Diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da:
a) Lehenengo ordainketan diru-laguntza osoaren % 65 ordainduko da, onarpena jasotzen den egunean hasi eta 2 hilabeteko epean.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako % 35a ordainduko da, diru-laguntza justifikatzeko agiri guztiak jaso eta ontzat eman ondoren, hilabeteko epean.
Bigarren ordainketa hori 2014. urtean bideratuko da.
Eskabide-orria: gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak (Euskalgintza deialdia)
Diruz lagun daitekeen egitasmoari buruzko informazioa (Euskalgintza).
Eskabide-orria: gizarte-bizitzan euskara sustatzeko, garatzeko edota normalizatzeko diru-laguntzak (Euskalgintza deialdia)
Atal honetan egin behar duzun izapiderako beste agiri bat ere eskaintzen dizugu. Tramitazio elektronikoa aukeratzen baduzu, agiri hori behar bezala osatuta "Nire kudeaketak" izeneko atalera igo beharko duzu ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren. Hona hemen dokumentu hori:
Diruz lagun daitekeen egitasmoari buruzko informazioa (pdf, 452 Kb)
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diruz lagundutako egitasmoari eta lortutako emaitzei buruzko autoebaluazioa (Euskalgintza)
Diruz lagundutako egitasmoaren behin betiko balantze ekonomikoa
Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua
Tramitazio elektronikoa aukeratzen baduzu, izapideak "Nire kudeaketak" atalaren bidez egin beharko dituzu, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Hona hemen "Nire kudeaketak" atalera diru-laguntza justifikatzeko igo beharko dituzun eranskinak:
Diruz lagundutako egitasmoari eta lortutako emaitzei buruzko auto-ebaluazioa (pdf, 445 Kb)
Diruz lagundutako egitasmoaren behin betiko balantze ekonomikoa (pdf, 444 Kb)
Diruz lagundutako egitasmoari dagozkion gastuen zerrenda sailkatua (xls, 41 Kb)
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2013ko ekainaren 6an
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik sei hilabete.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Eusko Jaurlaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Eusko Jaurlaritza; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.