[MVM 2013]  Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzak.

EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea

LABURPENA
Xedea

Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate master ofiziala egiteko laguntzen deia egitea, hain zuzen Deustuko Unibertsitatean egingo dena 2013-2014 ikasturtean.

Prozeduraren betekizunak
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

     

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: ¿ Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99) ¿ Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00) ¿ Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00 informazio zehatza

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.

  • Azken zerga-ekitaldietan Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik jaso izanez gero, jakinaraztea informazio zehatza

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak - Minimis" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

Diru kopurua
26.244
Prestazio ekonomikoa

Pertsona onuradunak:

1.– Gehienez ere hamabost onuradun egongo dira.

2.– Laguntza eskatzeko jarraian aipatuko diren baldintza orokorrak bete behar dira:

  • Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan eduki behar da, gutxienez laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik.
  • Deustuko Unibertsitatearen Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko master ofizialean anortutakoen artean izatea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan ezarritakoa betez, obligazioak betetzea (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutako Testu Bategina).
  • Ebazpen honetan jasotzen dena betetzea.

3.– Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko trebakuntza jaso duten pertsonek ezin izango dute deialdi honetan parte hartu, baldin eta trebakuntza hori beste herri-administrazio batek finantzatu badu eta 150 ordukoa edo gehiagokoa izan bada.

Diru-laguntzen zenbatekoa:

Diru-laguntza bakoitzaren zenbatekoa matrikulak duen balioaren % 27 izango da. 2013-2014 ikasturterako matrikularen zenbatekoa sei mila, laurehun eta laurogeita hamar (6.480) euro da.

4. artikuluan aurreikusten diren hamabost onuradun baino gutxiago badaude, dotazio-soberakina onuradunen artean banatuko da modu proportzionalean.

Ordainketa:

Diru-laguntza zatika ordainduko da, bi alditan: lehenik, emandako diru-laguntzaren ehuneko hirurogeita hamabost, 14.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, berariaz uko egiten ez bada, eta, ondotik, gainontzeko ehuneko hogeiata bosta, ikasturtearen lehen seihilekoan onuradunak zer nolako asistentzia eta aprobetxamendua izan duen azaltzeko Deustuko Unibertsitatearen jarraipen-txostena helarazi eta gero ordainduko da.

ESKABIDEA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    "Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan.

    Aurkeztu beharreko agiriak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek ez dira nahitaezkoak. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
ERABAKIA ETA ERREKURTSOAK
Deialdia egiten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea > EMAKUNDEko Zuzendaritza
Ebazten duen organoa
  • EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea > EMAKUNDEko Zuzendaritza
Ebazteko epea
Agindu honen itzalpean aurkezten diren eskaerak ebazteko eta ebazpen hori jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriaren Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan interesdunari ez bazaio ebazpenik jakinarazi, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko da, hala ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44.1. artikulua.
Diru-laguntzaren emateko mota
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoari buruzko informazioa

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    •  Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  Hilabete 1.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    •  Zer errekurtso jar dezakezu gero?

     Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko agiriak
Kontaktu-datuak

Emakunde - Emakumearen Euskal Erakundea
Manuel Iradier, 36
01005 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Tfnoa. 945.01.67.00
emakunde@ej-gv.es
http://www.emakunde.euskadi.net