Kluster programa 2021: Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak.
[Kluster 2021]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KAD) 2021eko ekitaldirako laguntzak arautzea eta haien deialdia egitea, hurrengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan, ETEen eta, orokorrean, EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
3.049.184 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak
- Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli ezingo diren dirulaguntzak dira eta honako laguntza-muga hauek dituzte:
- Nazioartekotze-prozesurako laguntza-zerbitzuak eta jarduketak: onartutako gastuen % 40, gehienez.
BasqueTrade & Investment agentziarekin elkarlanean egindako proiektuak eta jarduketak izanez gero, laguntzaren gehieneko intentsitatea onartutako gastuen % 50era arte handituko da.
- Enpresek proiektuetan parte hartzeko eta haiei laguntzeko zerbitzuak (nazioartekotzean salbu): onartutako gastuen % 40, gehienez.
- Zaintza-, informazio-, benchmarking- eta estrategia-zerbitzuak: onartutako gastuen % 40, gehienez.
- Hedapen-zerbitzuak, jardunaldiak, topaketak eta ekitaldiak (nazioartekoak salbu): onartutako gastuen % 40, gehienez.
- Foroak dinamizatzea, jarduketa-ildoak eta lankidetza-proiektuak zehazteko: onartutako gastuen % 50, gehienez.
- Erronka partekatuko proiektu-taldeak dinamizatzea (aurrez garatu da, DIN1ean): onartutako gastuen % 50, gehienez.
- Elkarteko talde teknikoaren gaitasunak garatzea: onartutako gastuen % 40, gehienez.
- Klusterraren sustapena eta garapena, bazkideak erakartzea, komunikazioa (webguneak, buletinak eta abar): onartutako gastuen % 40, gehienez.
- COVID-19tik eratorritako jarduketak. Ekintza pilotuak: onartutako gastuen % 50, gehienez.
- Kanpoko gastuek honako laguntza-muga hauek dituzte:
- Zuzeneko merkataritza-misioak: 2. eranskinaren arabera helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50 gehienez ere.
- Alderantzizko merkataritza-misioak: misioa behar bezala garatzeko beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez ere. Misioko kideen bidaiak, egonaldiak eta mantenuak eragindako gastuetarako, laguntzaren gehieneko muga pertsona bakoitzeko honako hau da: jatorrizko herrialdeari buruzko bidaia-poltsaren zenbatekoa, 2. eranskinaren araberakoa.
- Atzerriko azokak: 2. eranskinaren arabera helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren eta standak eta dekorazioak eragindako gastuen % 50 gehienez ere.
- Nazioarteko sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren % 50 gehienez ere.
- Klusterrarekin komunikazio-jarduerak (webguneak, buletinak eta abar), sustapena eta bazkideak erakartzea: beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez ere, 6.000,00 euroko mugarekin urteko eskabide bakoitzeko.
- Jardunaldiak, mintegiak eta ekitaldiak: beharrezkoak diren gastuen % 50 gehienez, urteko eskaera bakoitzeko 8.000,00 euroko mugarekin.
Laguntza-zerbitzuei eta nazioartekotze-jarduketei dagozkien kanpoko gastuen kasuan –a), b), c) eta d) apartatuetan deskribatzen dira–, 50.000,00 euroko dirulaguntza emango da gehienez ere, banaka egingo diren azoka, misio edo jarduketa bakoitzerako, eta 180.000,00 euro urteko eskabidean aurkeztutako jarduketa guztietarako.
- Onuradun bakoitzak 450.000,00 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez.
Agindu honetan ezarritako dirulaguntzak bateragarriak dira gainerako erakunde publiko edo pribatu guztiek helburu berarekin ematen dituztenekin, betiere guztira jasotako dirulaguntzek onartutako gastu guztien % 60 gainditzen ez badute. Laguntza guztien baturak esandako muga gaindituz gero, agindu hau dela bide emandako laguntzari muga horretatik gorako kopurua kenduko zaio.

Nori dago zuzenduta
klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD)
Betekizunak
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoaz gain, beren jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten eta ondoren aipatuko diren baldintzak betetzen dituzten klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Baldintzak honako hauek dira:
- Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE) izatea, eguneratua eta erakunde onuradunen gobernu-organoek onartua, «Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren» arabera garatua eta www.euskadi.eus orrialdean argitaratua.
- Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) izatea, honako hauek barne hartuko dituena: egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta Klusterraren Plan Estrategikoa hedatzeko eta ezartzeko lortu nahi diren emaitzak, hala badagokio, urteko nazioartekotze-proiektua identifikatuz.
- Masa kritiko nahikoa izatea. Antolakunde dinamizatzailera (KAD) kuotarekin atxikitako enpresen kopuruak 30etik gorakoa izan behar du, eta atxikitako enpresen fakturazio osoak Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-ren % 1etik beherakoa.
- Enpresa txikiek eta ertainek parte hartzea. Bildutako erakundeen % 60 enpresa gutxienez txiki eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.
Atxikitako enpresa elkartuen kasuan, 651/2014 Erregelamenduaren, Batzordearenaren, ekainaren 17koaren, 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta egingo da langileen eta mugen zenbaketa.
- Bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa bultzatzaileak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak eta abar.
- Nazioartekotze-poltsan sartzeko egitura espezializatuak izatea: nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzekoa.
- Bere jarduera-eremua, lurraldeari dagokionez, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE), Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) eta lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko egiten diren jarduketak behar bezala egokitu daitezela Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiara eta XII. Legealdiko Industria eta Nazioartekotze Planera, horiekin bat etortzea, eta haiek ezartzen laguntzea.
- Elkartutako erakundeak ordezkatuko dituen zuzendaritza-batzorde bat izatea, eta proposatutako jarduerak Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna bere gain hartzea.
- Kudeatzailearen kontratua eta lanaldi osoan ariko den pertsona bat izatea; hark erantzukizun exekutibo gorena izan beharko du Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) koordinatzeko eta gauzatzeko orduan.
- Antolakunde dinamizatzailea erakunde elkarte bat bada, bakoitzaren kopuruak hartuko dira kontuan artikulu honetan aipatzen diren baldintzak betetzeko.
Klusterren antolakunde dinamizatzaile onuraduna erakundeen elkarte bat denean (elkartutako KAD), horietako bat izango da ekintzen gauzatzea koordinatzeko ardura izango duen erakunde eskatzailea; era berean, hark hartuko du bere gain ordezkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin egin beharko diren elkarrizketa eta harremanetarako.
Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, erakundeek inskribatuta egon beharko dute elkarteen erregistro publikoan. Hau da, elkartutako KADetan parte hartzen duten guztiek baldintza hori bete beharko dute.
Baztertutako Erakundeak
- Zigor eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta dauden erakundeak, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean daudenak, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.
- Laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu artean bete gabe baten mende dauden erakundeak.
- Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Industria Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63, e-mail-a: d-industria@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 99 49, e-mail-a: ro-murillas@euskadi.eus
SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Urquijo Zumarkalea, 36- Bizkaia Enparantza Eraikina, 4. Solairua
48011 – Bilbao
Telefonoa: 944 037 000, e-mail-a: dfernandez@spri.eus
Kodea
1012909Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak Aurkezteko Epea
Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 9:00etan; amaitu, berriz, 2021ko irailaren 22ko 12:00etan amaituko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD):
- Klusterraren Plan Estrategikoa (KPE). Plan horretan, erronka komunak identifikatuko dira, erantzunak lankidetzatik planteatzen zaizkienak alegia. Klusterraren Plan Estrategikoa egiteko, Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren adierazpenak jarraitu beharko dira. Planak behar bezala islatuko du taldeak zer posizionamendu duen eta zer ekarpen egiten duen ezarritako lehentasunei eta Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun eta teknologia-estrategiaren ezarpenari dagokienez.
- Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP), aurreko puntuan deskribatutako KPEtik eratorria. Bertan, 2021ko ekitaldirako aurreikusi diren jarduketak xedatuko dira eta aurrekontua jasoko da, ekintzen, gastuen eta finantzaketa-iturrien banakapenarekin, eta ekintza horietan lanean diharduten langileen zerrenda.
- Aurreikusitako finantza-egoerak eta ikuskatutako azkenak.
- Parametro sozioekonomikoen egiaztagiria, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialeko (KAEO) auditore batek egina, klusterraren antolakunde dinamizatzailera (KAD) bildutako enpresak enpresa txiki eta ertainak direla egiaztatzeko. Egiaztagiri horretan ondorengoa zehaztuko da:
- Atxikita dauden eta elkartze-kuota ordaintzen duten zuzenbide osoko erakundeen kopurua; horietatik EAEkoak eta ETEak zenbat diren adierazi beharko da, agindu honen 2.1.c) artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
- Elkartze-kuotengatiko diru-sarrerak.
- Ekintza Planari egindako ekarpenengatiko diru-sarrerak.
- Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- Eskatzailearen ordezkari-ahalmena. Elkarteen kasuan, izendatu behar da taldearen ordezkari edo ahaldun bat, nahiko ahal duena taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko.
- Eskritura edo eratze-akta eta ondorengo aldaketak eta inskripzioa dagozkion erregistroetan.
- Sozietateen gaineko zergaren azken aitorpena.
- Antolakunde dinamizatzaileari (KAD) dagozkion klusterreko enpresen eta kideen zerrenda, eta horiek ordaindutako kuotei eta parametro sozioekonomikoei buruzko informazioa (enplegua, fakturazioa, esportazioen ehunekoak, I+G eta abar).
- Antolakunde dinamizatzailea elkartutako antolakunde dinamizatzaile bat bada, Klusterraren Plan Estrategikoan sinergien aprobetxamendua justifikatu beharko da, baita kideen osagarritasuna ere, Klusterraren urteko Jarduketa Plana egiteko. Era berean, kideek horietako bat izendatuko dute antolakunde koordinatzaile gisa eta, programaren ondoreetarako, hura arduratuko da elkarteak aurkeztutako proposamena gauzatzeaz, eman daitekeen laguntza administratzeaz eta programari dagozkion kudeaketa-organoekiko harreman eta elkarrizketez.
- Erantzukizunpeko adierazpena datu-faltsutzerik gertatuz gero, indarreko zehapen-araubidearen mende geratuko da, dela administratibo dela penal– alderdi hauen egiazkotasunari buruzkoa:
- Erakunde eskatzailea ez dela ari armak egiten, merkaturatzen edo finantzatzen, betiere Herrialde Txirotuekiko Justizia eta Elkartasunerako Kartari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean ezarritakoa betez.
- Erakunde eskatzaileak ez duela jaso dirulaguntza publikoak eskuratzeko aukera eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez duela horretarako desgaitzen duen legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
- Erakunde eskatzaileak hitzematea bere egingo dituela Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 2.3 artikuluko betebeharrak, Administrazioarekin kontratuak eta hitzarmenak egiten dituzten erakundeei eta harengandik dirulaguntzak jasotzen dituztenei ezarritakoak, hala nola printzipio hauen mende jardun beharra: tratu berdina, aukera-berdintasuna eta langileen aniztasunari eta diferentziei zor zaien errespetua.
- Europar Batasuneko Batzordeak legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jotako laguntzarik ez duela jaso entitateak, edo, jaso badu, hura itzuli izana edo itzuli ez izana.
- Erakunde eskatzailea ez dela krisian dagoen enpresa bat, krisian dauden eta finantzarioak ez diren enpresen salbamendu eta berregituraketarako estatu-laguntzei buruzko jarraibideetan ezarritakoaren arabera.
- Erakunde eskatzailea ez dela izan kondenatua laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Erakundeak ez duela eskatu borondatezko konkurtsoaren deklaraziorik, prozeduraren batean kaudimengabetzat ez dela jo, konkurtsoan deklaratuta ez dagoela, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez dagoela edota ez dutela desgaitu Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoela.
- Ez duela administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dutelarik.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitzarik ez duela erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Honako enpresa hauei ere eragiten dieten dirulaguntzak jasotzeko debekurik ez duela: zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, presuntzioa ezar badaiteke debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla, eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez.
- Klusterraren erakunde dinamizatzaileko (KAD) kudeatzaile bat duela, lanaldi osokoa, eta langile kualifikatuz osatutako talde bat, bildutako enpresa kopuruarekin eta dinamizatu nahi dituzten jarduketekin bat datorrena.
- Beste instituzio publiko edo pribatu batzuei helburu bererako eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda.
- Berdintasun-planak eta/edo kontziliazio-planak dituen ala ez dituen adieraztea.
- Klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) artikulu honetan zerrendatutako dokumentazioa aurkeztu behar dute. Klusterren antolakunde dinamizatzaileek laguntza taldekatuak eskatzen badituzte, erakunde lankideen arteko akordioa gehitu beharko da, eta horietatik liderra zein izango den adieraziko da, baita akordioa zein ekintza gauzatzeko sinatu duten ere.
- Erakunde guztiek zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoen ordainketa egunean dutela egiaztatzen duten ziurtagiriak (sailari horiek eskatzeko baimena ematen ez badio soilik).
- Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.
- Nolanahi ere, laguntza hauen organo kudeatzaileak (Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedatutakoaz gain, beren jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten eta ondoren aipatuko diren baldintzak betetzen dituzten klusterren antolakunde dinamizatzaileek (KAD) eskatu ahal izango dituzte laguntzak. Baldintzak honako hauek dira:
- Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE) izatea, eguneratua eta erakunde onuradunen gobernu-organoek onartua, «Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren» arabera garatua eta www.euskadi.eus orrialdean argitaratua.
- Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) izatea, honako hauek barne hartuko dituena: egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta Klusterraren Plan Estrategikoa hedatzeko eta ezartzeko lortu nahi diren emaitzak, hala badagokio, urteko nazioartekotze-proiektua identifikatuz.
- Masa kritiko nahikoa izatea. Antolakunde dinamizatzailera (KAD) kuotarekin atxikitako enpresen kopuruak 30etik gorakoa izan behar du, eta atxikitako enpresen fakturazio osoak Euskal Autonomia Erkidegoko BPGd-ren % 1etik beherakoa.
- Enpresa txikiek eta ertainek parte hartzea. Bildutako erakundeen % 60 enpresa gutxienez txiki eta ertainak izatea. Enpresa txiki eta ertaintzat hartzeko, baldintza hauek bete behar dituzte:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.
Atxikitako enpresa elkartuen kasuan, 651/2014 Erregelamenduaren, Batzordearenaren, ekainaren 17koaren, 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta egingo da langileen eta mugen zenbaketa.
- Bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa bultzatzaileak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak eta abar.
- Nazioartekotze-poltsan sartzeko egitura espezializatuak izatea: nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzekoa.
- Bere jarduera-eremua, lurraldeari dagokionez, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- Klusterraren zenbait urtetarako Plan Estrategikoa (KPE), Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) eta lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko egiten diren jarduketak behar bezala egokitu daitezela Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiara eta XII. Legealdiko Industria eta Nazioartekotze Planera, horiekin bat etortzea, eta haiek ezartzen laguntzea.
- Elkartutako erakundeak ordezkatuko dituen zuzendaritza-batzorde bat izatea, eta proposatutako jarduerak Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna bere gain hartzea.
- Kudeatzailearen kontratua eta lanaldi osoan ariko den pertsona bat izatea; hark erantzukizun exekutibo gorena izan beharko du Klusterraren urteko Jarduketa Plana (KJP) koordinatzeko eta gauzatzeko orduan.
- Antolakunde dinamizatzailea erakunde elkarte bat bada, bakoitzaren kopuruak hartuko dira kontuan artikulu honetan aipatzen diren baldintzak betetzeko.
Klusterren antolakunde dinamizatzaile onuraduna erakundeen elkarte bat denean (elkartutako KAD), horietako bat izango da ekintzen gauzatzea koordinatzeko ardura izango duen erakunde eskatzailea; era berean, hark hartuko du bere gain ordezkaritza, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin egin beharko diren elkarrizketa eta harremanetarako.
Agindu honetan aipatzen diren dirulaguntzak eskuratu ahal izateko, erakundeek inskribatuta egon beharko dute elkarteen erregistro publikoan. Hau da, elkartutako KADetan parte hartzen duten guztiek baldintza hori bete beharko dute.
Baztertutako Erakundeak
- Zigor eta administrazio-arloko dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta dauden erakundeak, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean daudenak, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.
- Laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu duen Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu artean bete gabe baten mende dauden erakundeak.
- Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak