Gauzatu Industria programa 2021: Laguntza itzulgarriak deitzen eta arautzen dira oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko

[Gauzatu Industria 2020]

Deskribapena


Xedea

Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea, enplegua sortzen duen inbertsioa babestuz eta enpresen hazkundea bultzatuz.

Laguntzak aurrerakin itzulgarrien bitartez emango dira. Laguntza horiek dira teknologia edo berrikuntzako oinarri duten enpresetarako -Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE)-,  baldin  eta enplegua mantentzen eta/edo sortzen duten aktibo finkoetan inbertsioak egiteagatik onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

Aurrekontuko zuzkidura

28.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

  • AURRERAKIN Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.
  • ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu).
  • DENBORA-HORIZONTEA: Eskaera edo aurre eskaera, halakorik balego, aurkezteko datatik egin behar da 24 hilabeteko gehieneko aldian inbertsioak hasten direnetik eta betiere 2021eko deialdi honen urtean hasiak badira.
  • GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, 24 hilabeteko gehieneko aldian inbertsioak hasten direnetik.
  • ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA: laguntza jaso ahal izango dute enpresa-talde bateko enpresek egiten dituzten inbertsioek (akzio-partaidetza duten enpresak, besteak beste, % 100era iristen direnak), bai eta hasierako plantillari eusteak edo, hala badagokio, sortutako enpleguaren justifikazioak eta jarraipenak ere; horiek talde mailakoak izango dira, eta enpresa nagusia eta taldeko enpresa industrialak soilik hartuko dira kontuan, baldin eta oinarri teknologikokoak eta/edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak badira, eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eratutakoak badira eta beti ere, haien prozesuak erauzketetakoak, eraldaketarakoak edo produkziokoak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak).

Laguntza mota

Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35 erainoko dirulaguntza itzulgarriak.

Gehieneko mugak:

  • Sortutako enplegu bakoitzeko: 200.000 euro
  • Enplegua mantentzeko: 150.000 euro
  • Inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago

Laguntzen zenbatekoak.

Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek aukera izango dute hurrengo intentsitateren bat aukeratzeko:

Enpresa kategoria

Teknologikoa

Berritzailea

Txikia

35%

30%

Ertaina

30%

25%

Nori dago zuzenduta


Industria-enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Industria Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila

Industriaren eta Energia Trantsizioaren  Zuzendaritza

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Teléfono: 945 01 82 63, e-mail: d-industria@euskadi.eus 

Teléfono: 945 01 99 49, e-mail: ro-murillas@euskadi.eus

Enpresa-Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI)

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944 037 040, Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0091209

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2021ko urriaren 15eko 12:00etan amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Eskaera Telematikoa

Agindu honetan ezarritakoaren arabera aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten enpresek eskabidea eta 16 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako dokumentuak aurkezteko eta eskabidearen osteko izapideak –jakinarazpenak barne–, norabide berean egingo dira.

Enpresa taldeei dagokienez, enpresa nagusiak aurkeztuko du eskabidea, eta, enpresa bakoitzari dagokionez, inbertsioa eta sortu beharreko enplegua zehaztuko ditu, betiere Aginduaren 5. eta 11. artikuluen baldintzak betetzen badituzte.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak