Gauzatu Industria programa 2021: Laguntza itzulgarriak deitzen eta arautzen dira oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko
[Gauzatu Industria 2020]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea, enplegua sortzen duen inbertsioa babestuz eta enpresen hazkundea bultzatuz.
Laguntzak aurrerakin itzulgarrien bitartez emango dira. Laguntza horiek dira teknologia edo berrikuntzako oinarri duten enpresetarako -Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE)-, baldin eta enplegua mantentzen eta/edo sortzen duten aktibo finkoetan inbertsioak egiteagatik onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.
Aurrekontuko zuzkidura
28.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
- AURRERAKIN Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.
- ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioa ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen (aldez aurretiko idatzizko eskaera bat aurkezten bada, salbu).
- DENBORA-HORIZONTEA: Eskaera edo aurre eskaera, halakorik balego, aurkezteko datatik egin behar da 24 hilabeteko gehieneko aldian inbertsioak hasten direnetik eta betiere 2021eko deialdi honen urtean hasiak badira.
- GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea, 24 hilabeteko gehieneko aldian inbertsioak hasten direnetik.
- ENPRESA edo ENPRESA-TALDEA: laguntza jaso ahal izango dute enpresa-talde bateko enpresek egiten dituzten inbertsioek (akzio-partaidetza duten enpresak, besteak beste, % 100era iristen direnak), bai eta hasierako plantillari eusteak edo, hala badagokio, sortutako enpleguaren justifikazioak eta jarraipenak ere; horiek talde mailakoak izango dira, eta enpresa nagusia eta taldeko enpresa industrialak soilik hartuko dira kontuan, baldin eta oinarri teknologikokoak eta/edo Euskal Autonomia Erkidegotik kanpokoak badira, eta Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo eratutakoak badira eta beti ere, haien prozesuak erauzketetakoak, eraldaketarakoak edo produkziokoak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak).
Laguntza mota
Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35 erainoko dirulaguntza itzulgarriak.
Gehieneko mugak:
- Sortutako enplegu bakoitzeko: 200.000 euro
- Enplegua mantentzeko: 150.000 euro
- Inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago
Laguntzen zenbatekoak.
Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek aukera izango dute hurrengo intentsitateren bat aukeratzeko:
Enpresa kategoria
Teknologikoa
Berritzailea
Txikia
35%
30%
Ertaina
30%
25%

Enpresa kategoria | Teknologikoa | Berritzailea |
---|---|---|
Txikia | 35% | 30% |
Ertaina | 30% | 25% |
Nori dago zuzenduta
Industria-enpresa txiki eta ertainak (ETE) eta Industria-taldeak
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Enpresa txiki eta ertainek (ETEak), betiere erauzketako industriakoak, eraldatzaileak, produktiboak eta lotutako zerbitzuetakoak (industriako produktu-prozesuari lotuta) badira eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan (Zibersegurtasun Euskal Zentroa - BCSCren zibersegurtasuneko katalogoan erregistratutakoak) IT/ OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak badira.
(Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera).
- Enpresa-taldeetako enpresek, betiere haien arteko akzio-partaidetza % 100era iristen bada, eta aurreko lerrokadako ezaugarriak betetzen dituen jarduera egiten badute eta ETEak badira hurrengo apartatuaren definizioaren arabera.
Enpresa baztertuak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak.
- Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduarekin (EB) eta 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 Erregelamenduarekin (EB) erlazionatutako sektoreetako enpresen kasuan, haien inbertsioak diruz laguntzekoak badira arrantza eta akuikulturako nekazaritza- eta elikadura-produktuak eta haien eratorriak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntza-programen esparruan.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Industria Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Teléfono: 945 01 82 63, e-mail: d-industria@euskadi.eus
Teléfono: 945 01 99 49, e-mail: ro-murillas@euskadi.eus
Enpresa-Garapenerako Euskal Agentzia (SPRI)
Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua
48011 Bilbao
Telefonoa: 944 037 040, Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0091209Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2021ko urriaren 15eko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskaera Telematikoa
Agindu honetan ezarritakoaren arabera aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten enpresek eskabidea eta 16 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako dokumentuak aurkezteko eta eskabidearen osteko izapideak –jakinarazpenak barne–, norabide berean egingo dira.
Enpresa taldeei dagokienez, enpresa nagusiak aurkeztuko du eskabidea, eta, enpresa bakoitzari dagokionez, inbertsioa eta sortu beharreko enplegua zehaztuko ditu, betiere Aginduaren 5. eta 11. artikuluen baldintzak betetzen badituzte.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Enpresa, edo enpresa talde, eskatzaileak eskabide bat bete beharko du bitarteko elektronikoak erabiliz laguntzaren aurre-eskabideaz gain, halakorik aurkeztu badu. Eskabide horrek, honako hauek jasoko ditu:
- Eskatzaileak edo, hala badagokio, enpresa taldeko enpresa bakoitzak egin beharreko inbertsioen memoria xehatua, eta bertan sartuko dira industria-plana, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, lan-plana eta horretarako epeak. Era berean, enpresa oinarri teknologikokoa eta/edo berritzailea dela frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira.
- Enpresako plantillaren eboluzioa jasotzen duen azken hiru ekitaldi ekonomiko naturalei buruzko memoria zehatza, urteka zehaztuta eta sexua bereizita, eta deialdi hau argitaratu aurreko 12 hilabeteetako kotizazioen likidazioaren ordainagiria.
- Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak, edo hala badagokio, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarenak, edo azken bi ekitaldietan Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kontuak eta agiri gehigarriak.
- Eratzeko eskritura, enpresa sortu berria bada soilik, identifikazio fiskaleko txartela eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, betiere horiek ez badaude Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku eta aldaketarik ez bada egon (Ordezkari baten bidez elektronikoki izapidetuz gero, ordezkaritza Eusko Jaurlaritzako ordezkarien erregistroan inskribatu beharko da, honako helbide honen bitartez: https://www.euskadi.eus/ordezkarien-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/).
- Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela frogatzen duen dokumentazioa, hala nola: enpresako eta, egoki bada, harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, barnean hartuko dutenak talde guztiaren antolamendu-eskema bat, partaidetzak eta enplegu datuak, ustiapen-kopurua eta balantzea, hori guztia laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoa.
- Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egoteari buruzko dokumentua.
- Erantzukizunpeko adierazpena. Indarren den zigor-araubide administratibo nahiz penalaren mende geratuko da adierazpen hori, baldin alderdi hauen inguruan datu faltsurik adierazi badute:
- Enpresa eskatzaileak laguntzaren deialdi-aginduan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.
- Enpresa ez dela ari armak egiten, merkaturatzen eta finantzatzen; betiere, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legean xedatutakoarekin bat etorriz.
- Inbertsio berberetarako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu zaizkien eta/edo haiengandik jaso diren laguntzen zehaztapena.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela zigor- eta administrazio-arloko diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean ere, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (otsailaren 18ko 4/2005 Legeak) azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoarekin.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela.
- Burutu gabeko dirua errekuperatzeko agindurik ez izatea, batzordeak hala erabaki duelako laguntzaren bat barne-merkatuarekiko bateragarri ez eta ilegal jo duenez; eta enpresa ez egotea krisian, krisian dauden finantza-arloaz besteko enpresak Salbatzeko eta Berregituratzeko Estatuko Laguntzen inguruko Jarraibide Komunitarioen arabera (DOUE 2014/C 249/01).
- Enpresa eskatzaileak enpresaren deslokalizazioa ez egiteko konpromisoa hartzen duela, diru-laguntza ematen den datatik hura osorik itzuli arte.
- Enpresa eskatzaileak ez duela ezarrita Diru-laguntzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako debekurik.
Nolanahi ere, Enpresa-garapenerako Euskal Agentziak (SPRI-k) aukeran izango du erakunde eskatzaileei nahi beste agiri edo informazio gehiago eskatzeko, beharrezko irizten badio, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatzeko.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
- Enpresa txiki eta ertainek (ETEak), betiere erauzketako industriakoak, eraldatzaileak, produktiboak eta lotutako zerbitzuetakoak (industriako produktu-prozesuari lotuta) badira eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan (Zibersegurtasun Euskal Zentroa - BCSCren zibersegurtasuneko katalogoan erregistratutakoak) IT/ OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak badira.
(Batzordearen Salbuespenei buruzko 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorreko I. eranskinaren arabera).
- Enpresa-taldeetako enpresek, betiere haien arteko akzio-partaidetza % 100era iristen bada, eta aurreko lerrokadako ezaugarriak betetzen dituen jarduera egiten badute eta ETEak badira hurrengo apartatuaren definizioaren arabera.
Enpresa baztertuak
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Instituzionala osatzen duten erakundeak eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko teknologia-ikerketako erakundeak.
- Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatuko laguntzei buruzko jarraibideetan emandako definizioaren arabera (C249 EBAO, 2014-07-31koa).
- Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 Erregelamenduarekin (EB) eta 2014ko abenduaren 16ko 1388/2014 Erregelamenduarekin (EB) erlazionatutako sektoreetako enpresen kasuan, haien inbertsioak diruz laguntzekoak badira arrantza eta akuikulturako nekazaritza- eta elikadura-produktuak eta haien eratorriak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntza-programen esparruan.
- Enpresa txiki eta ertainek (ETEak), betiere erauzketako industriakoak, eraldatzaileak, produktiboak eta lotutako zerbitzuetakoak (industriako produktu-prozesuari lotuta) badira eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan (Zibersegurtasun Euskal Zentroa - BCSCren zibersegurtasuneko katalogoan erregistratutakoak) IT/ OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak badira.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak