Ezagutu Euskadiko Osasun Liburutegi Birtuala
Osasun Sailaren eta Osakidetzaren liburutegi multzoak eratutako zerbitzu-unitatea da Euskadiko Osasun Liburutegi Birtuala (EOLB).
Gainera, Euskal Osasun Sistemaren (EOZ) informazio zientifikoko baliabideetarako eta dokumentu-zerbitzuetarako sarbidea ematen duen ataria da.
Arlo hauetan egiten dugu lan
- TOPA! Topatzeko tresna
EOLBk eskaintzen dituen datu-baseetan, aldizkarietan, liburu elektronikoetan eta plataformetan bilatzen du, kontsulta-gune bakar batetik
- Zerbitzuak
Ezagutu zer zerbitzu eskaintzen dizkizuten EOLBko profesional espezializatuek
- Baliabideak
Sar zaitez EOLBren dokumentu-funtsetan eta osasun-zientzietan espezializatutako webguneetan; profesionalak nahiz herritarrak sar daitezke.
- Prestakuntza
Eskuratu itzazu ikasmaterialak edo egin prestakuntza-jarduerak, dokumentazio zientifikoa bilatzeko eta kudeatzeko moduari buruz eta EOLBren baliabideak erabiltzeko moduari buruz
- Ikerketarako laguntza
Topatu lan intelektualerako eta ikerketarako informazio eta baliabide erabilgarriak, eta sartu EOZren jarduera zientifikoaren emaitzetan
- Ohiko galderak
Topatu erantzuna EOLBri buruzko zalantzei. Eta informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure erreferentziako liburutegiarekin.