HITZARMENA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAREN ETA ZENBAIT FINANTZA-ERAKUNDEREN ARTEKOA, BERME PUBLIKODUN EZOHIKO FINANTZIAZIO-LERRO BAT GAITZEN DUENA
Hitzarmen honen xedea da berme publikoa ematea, gehienez ere 400.000.000€-raino, sinatzen denetik –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak abalak emanez– hitzarmen honen esparruan, hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek beren bezeroei emandako finantziazioaren onuradunei.
- 1407/2013 (EE) Erregelamendua, Batzordearena, abenduaren 18koa (DOUE Zk. L352/2013)
minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala, L 352, 2013.12.24koa)
- 717/2014 (EE) Erregelamendua, Batzordearena, ekainaren 27koa, (DOUE Zk. L190/2014)
arrantza sektorean minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108.artikuluak aplikatzeari buruzkoa (Europar Batasuneko Egunakari Ofiziala, L 190/45, 2014KO ekainaren 28koa)
- 1408/2013 (EE) Erreglamendua, Batzordearena, abenduaren 18koa, (DOUE Zk. L352/2013)
nekazaritza-produktuen produkzioaren sektorean minimis laguntzei Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa (Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala, L352/9, 2013.12.18koa)
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta zenbait finantza-erakunderen arteko hitzarmena, (Convenio Zk. -/2012)
berme publikodun ezohiko finantziazio-lerro bat gaitzen duena.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta zenbait finantza-erakunderen arteko hitzarmena aldaketa, (Convenio Zk. -/2014)
berme publikodun ezohiko finantziazio-lerro bat gaitzen duena,aldaketa.
EUSKO JAURLARITZA
INDUSTRIA GARATZEKO ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945018267 E-mail:g-etxabe@euskadi.eus
Hitzarmen honen xedea da berme publikoa ematea, gehienez ere 400.000.000€-raino, sinatzen denetik –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak abalak emanez– hitzarmen honen esparruan, hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek beren bezeroei emandako finantziazioaren onuradunei.
- Honako hauek baliatu ahal izango dira finantziazio programa honetaz eta programa horren bidez emandako bermeez:
a) ETEak (enpresa txiki eta ertainak), Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta edo ezarrita daudenak (sartu ETEren definizioa, pdf). ETE kategoria dela-eta, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak definitzen dituen 2003ko maiatzaren 6an Batzordeak emandako 2003/361/EE Gomendioan xedatutakoa hartuko da kontuan.
Zehazki, enpresa txiki eta ertainen kategorian, honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak sartuko dira:
- 250 langile baino gutxiago dituztenak.
- Urteko negozio-bolumena 50 milioi eurotik gorakoa ez duten enpresak edo, bestela, urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak.
- Zuzenean edo zeharka, kapitalaren % 25 edo gehiagoko partaidetza ez egotea aurretik adierazitako baldintzaren bat betetzen ez duen enpresa baten edo batzuen eskuetan.
b) Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten banakako enpresaburu eta profesional autonomoak, baldin eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte:
- Norberaren konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren Araubide berezian alta emanda izatea.
- PFEZri lotutako jarduera ekonomikoen edo profesionalen bidez etekinak lortzea.
- Jarduera ekonomikoko sektore guztiek izango dituzte eskuragarri finantziazio-lerroak, Hitzarmenaren bigarren estipulazioan jasotako salbuespenekin; hitzarmenaren 2. (minimis laguntzei Tratatuaren 87. eta 88. artikuluak aplikatzeari buruzko Batzordearen 2006ko abenduaren 15edko 1998/2006 (EE) Erregelamenduaren 1. artikuluarekin lotuta), 3. (krisian dagoen enpresa ez), 4., 5. eta 6. puntuak.
Krisian dagoen enpresa.
1.- ETE bat krisi-egoeran dagoela jotzeko, Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren zehaztutakoa hartuko da aintzat (Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala. 2.artikuluan 18.paragrafoan……………(Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala, L 187/1, 2014.6.26koa)
HITZARMENEAN SARTUTAKO FINANTZA-ERAKUNDEEK EMAN BEHARREKO FINANTZA-ERAGIKETEN EZAUGARRIAK
- Finantziazio-eragiketak mailegu berrien bidez gauzatuko dira, klausula honen hurrengo ataletan zehaztutako ezaugarriekin bat etorriz. Mailegu horiek, hitzarmenean sartutako finantza-erakundeek emandakoak, zirkulatzailearen finantziazioa areagotzeko eta aktibo finkoak eskuratzeko erabiliko dira. Beraz, finantziazio berri hori ezin izango da erabili kreditu biziak amortizatzeko.
- Honako hauen artean egongo da maileguen zenbatekoa, orokorrean.
a) 50.000 € eta 750.000 € artean, enpresa txiki eta ertainentzat.
b) 10.000 € eta 100.000 € artean, banako enpresarientzat eta profesional autonomoentzat.
c) Zehaztasunak:
Arrantzaren eta akuikulturaren sektoreetan jarduten duten eskatzaileentzat, Kontseiluaren 104/2000 (EE) Erregelamenduan jasotzen denaren arabera, muga 225.000 €-koa izango da. Banako enpresaburuak edo autonomoak badira, gehieneko zenbatekoa aurreko b) atalean adierazitakoa izango da.
Tratatuaren I. eranskinaren zerrendan ageri diren nekazaritza-produktuen lehen mailako produkzioan jarduten duten eskatzaileentzat gehieneko muga 56.250 €-koa izango da.
- Amortizazio epea eta sistema:
-3 edo 5 urte, eta printzipala amortizatzeko aukerako gabealdia urtebetekoa izango da.
-7 urte, eta printzipala amortizatzeko aukerako gabealdia bi urtekoa izango da.
Hiru hilean behin edo sei hilean behin egingo da interesen eta amortizazio-kuoten likidazioa, epeak amaitutakoan.
- Aplikatu beharreko interes-tasa Euribor gehi %2 (gehienez) 3 urteko epekoentzat, %2,25 (gehienez) 5 urteko epekoentzat eta %2,50 (gehienez) 7 urteko epekoentzat.
- Berandutza interesaren tasa honela lortuko da: ez-betetzearen unean indarrean zegoen interes-tasa arruntari %2 gehituz.
- Gehienez ere % 0,5eko komisio bakarra aplikatu ahal izango da.
- Mailegu-hartzaileak aurretiaz ezeztatu edo amortizatu ahal izango du mailegua, inolako kosturik gabe.
Abal-eragiketen ezaugarriak.
Eusko Jaurlaritzak emandako abalaren kostua honako hau izango da: formalizazio egunaren –hori barne– urteurren bakoitzaren hasieran bermatutako kredituaren saldo biziaren gaineko %0,75. Zenbateko hori hitzarmenean sartuta dauden erakundeek onuradunari kobratuko diote eta, zehazten den eran, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari ordainduko zaio.
400.000.000,00 €
- ESKABIDEAK
- Hitzarmen honetan ezarritakoarekin bat etorriz bertan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko baldintzak dituztenek eskabidea eta gainontzeko dokumentazio osagarria –bikoiztuta– bidali beharko diote hitzarmenean sartutako finantza-erakundeari.
- Erakunde eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duenak sinatuko du eskabidea. (1. eranskina: E1, E2 eta E3 inprimakiak)
- Enpresa eskatzaileak, eskabidearekin batera, txosten bat aurkeztu beharko du (2. eranskina: E4 eta E5 inprimakiak), eta bertan, gutxienez, informazio hau sartu beharko du:
a) Jarduera eta baliabideak zertarako erabiliko diren. (E4 inprimakia)
b) Finantza-egoera; eskabidearen aurretik eta eragiketa formalizatu eta gero. (E5 inprimakia)
- Honako dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
a) Enpresa eskatzailea eratu zeneko eskrituraren fotokopia, eta eskritura horrek izandako aldaketena, halakorik izan bada.
b) Identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
c) Eskatzailearen ordezkatze-ahalordearen fotokopia.
d) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.
e) Zerga-betebeharrak beteta izatearen egiaztagiria.
- Enpresa eskatzaileak eskaeran, eta, bereziki, eskaeran bildutako erantzukizunpeko adierazpenetan, gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zigorrak eta zigor penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zigor-araubideari jarraituz.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Hitzarmen hau sinatzen denetik 2015ko abenduaren 31ra arte dago irekita epea, eta berez luzatu ahal izango da, baldin eta aurrekontu-zuzkidurarik badago eta hitzarmenean sartuta dauden finantza-erakundeek salatzen ez badute.
* Hitzarmen honetan araututako prozeduran ez dago ebazpenik ezta inolako errekurtsorik .
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gobierno Vasco.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gobierno Vasco.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.