Aseguru-artekarien, berraseguru-artekarien eta bertako goi-kargudunen administrazio-erregistro berezia
- Erakundea:
- Ogasuna eta Finantzak
Deskribapena
Aseguru-bitartekariak eta berraseguru-bitartekariak, helbide soziala eta jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan badute, Aseguru-bitartekarien, berrasuguru-artekarien eta haien goi-kargudunen Administrazio Erregistro Berezian inskribatu behar dira, jarduerak hasi aurretik inskribatu ere. Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzak eramaten du erregistro hori.
Pertsona juridikoak izanez gero, administratzaileak eta zuzendaritza-taldeko kideak inskribatu beharko dira, bitartekaritza-jardueren erantzuleak baitira.
Hona Aseguru-bitartekarien, berrasuguru-artekarien eta haien goi-kargudunen Administrazio Erregistro Bereziaren funtzioak:
- Aipatu erregistroan aseguru-bitartekari gisa inskribatzeko behar diren baldintzak ziurtatzea, inskribatzea eta ziurtatzea.
- Aseguru-bitartekarien Urteko Estatistika eta Kontabilitate Deklarazioa jasotzea.
- Inskripzioa lortzeko kontuan hartutako zirkunstantzietan eta aurkeztutako dokumentuetan izaten diren aldaketak baimentzea eta idatzirik jasotzea.
Erregistroan inskripzioa
Euskal Autonomia Erkidegoan aseguru-bitartekaritzan jardun nahi duten pertsona guztiak, fisikoak zein juridikoak izan, Aseguru-bitartekarien, berraseguru-artekarien eta haien goi-kargudunen Administrazio Erregistro Berezian inskribatu behar dira, jarduerak hasi aurretik inskribatu ere.
Erregistroan jasotako datuen aldaketa
Erregistroan inskribatuta dauden aseguru-bitartekariek eta berraseguru-artekariek erregistroa egunean eramateko behar den dokumentazioa eta informazioa eman behar dute.
Horretarako, inskripzioa lortzeko kontuan hartutako zirkunstantzietan eta aurkeztutako dokumentuetan izaten diren aldaketei buruzko dokumentuak, datuak eta gainerako informazioak bidaliko dizkiote Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzari.
Aldaketa datuak erregistroarenak goi-karguei buruzkoak, bazkideak txartelarekin adierazgarria, egoitza sozial, titular bezeroarentzako arreta-zerbitzuko edo bezeroko defendatzailekoa, harpidetzako eta lotutako aseguru-agenteko kontratu egiteko eta desegiteko, izendapena, objektua, kapital soziala, bizileku jarduera, jardueragabetasuneko egoera
Erregistroan inskripzioa ezeztatzeko
Aseguru-artekariek, berraseguru-artekariek, agente partekatuek eta banku-aseguruen operadoreek, berariaz eskatu behar dute Aseguru-bitartekarien, berrasuguru-artekarien eta haien goi-kargudunen Administrazio Erregistro Berezitik inskripzioa ezeztatzeko.
Inskripzioa ezeztatzeak berarekin batera dakar aipatutako erregistrotik kanpo botatzea, baita aseguru-artekaritzako jarduerak garatzea debekatzea, salbu eta beste erregistro baimendutakoren batean inskribatuta egonez gero.
Halaber, Finantza Politikako Zuzendaritzak inskripzioa ezeztatzen duen ebazpenaren zabaldu ahalko du, aseguru- edo berraseguru- bitartekaritza lanetan jarraitzeko arriskua dagoela susmatuz gero.
Akzio edo partaidetzen transmisioaren baimena
Aseguru-artekaritzeen sozietateek botatako akzio edo partaidetzen-transmisioa adierazgarriko erregimena (% 10 edo gehiago) eragin ahal izan zuenaren gainean informatu behar izango dute.
Politika Finantzarioko Zuzendaritzaren aurreko baimena beharrezkoa izango da operazio hauek burutzeko.
Erregistroan datuetako ziurtatzea
Erregistroan jasotako datuei buruzko ziurtagiriak emateaz ere arduratzen da beste jarduera hauek guztiak egiten dituen erakundeak berak: erregistroa eramatea, jardueraren segimendua, ikuskaritza, espediente zigortzaileak izapidetzea eta aseguru-bitartekaritzaren gainerako lan exekutibo guztiak.
Urteko Estatistika-kontabilitateko fitxaketa-deklarazioa bidali
Aseguru-artekariek, berraseguru-artekariek eta banku-aseguruen operadore partekatuek bidali beharko diote Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzari, urte bakoitzeko apirilan, eta inskripzio-klabe bakoitzeko bat, urteko estatistika eta kontabilitateri buruzko informazioa, aurreko ekitaldiko itxialdikoa. Horren barruan sartu beharko dira, besteak beste, datu orokorren eta baldintzen deklarazioari buruzko datuak, antolakundearen egitura, enplegatuei eta kanpoko laguntzaileei ematen zaien prestakuntza-programa, bitartekotza-lanaren ondoriozko aseguruen edo berraseguruen poltsa, galeren eta irabazien kontua eta balantze laburtua, aplikagarriak diren xedapenen arabera.
Nori dago zuzenduta
- Pertsonak zein erakundeak izan, aseguru-artekariak eta berraseguru-artekariak, aseguru-agente partekatuak eta banku-aseguruen operadore partekatuak, helbidea eta jarduera-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan badute.
- Pertsonak zein erakundeak izan, aseguru-agente esklusiboak eta banku-aseguruen operadore esklusiboak, betiere lan egiten duten aseguru-erakundea Eusko Jaurlaritzaren kontrolaren eta ikuskaritzaren pean badago.
- Aseguru-artekarientzat edo aseguru-agente partekatuentzat lan egiten duten laguntzaile-aholkulariak, betiere Eusko Jaurlaritzaren kontrolaren eta ikuskaritzaren pean badaude.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ogasuna eta Finantzak / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Harremanetarako posta elektronikoak: mediadoresdeseguros@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- Erregistroan inskripzioa: 0009402
- Erregistroan jasotako datuen aldaketa: 0009403
- Erregistroan inskripzioa ezeztatzeko: 0009401
- Akzio edo partaidetzen transmisioaren baimena: 0009406
- Erregistroan datuetako ziurtatzea: 0009407
- Urteko Estatistika-kontabilitateko fitxaketa-deklarazioa bidali: 0009408
Erakunde bilaketa
Zerbitzu hau erabiliz Aseguru-bitartekarien, berraseguru-artekarien eta haien goi-mailako kargudunen Administrazio Erregistro Berezian inskribatutako aseguru-bitartekarien eta berraseguru-artekarien zerrenda eskuratu ahalko duzu.
Erregistroan inskribatzeko eskaera
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Hona erakunde baimendunek gai finantzarioei eta aseguru pribatuei buruzko gaitasun-probak gainditu izana ziurtatu behar duten guztiak: aseguru-agente partekatuak, aseguru-artekariak eta berraseguru-artekariak (pertsona fisikoak); aseguru-agente partekatuen, banku-aseguruen operadore partekatuen, aseguru-artekarien eta berraseguru-artekarien pertsona juridikoen zuzendaritza-erakundeko kideen erdiak, gutxienez; eta, betiere, aurreko guztien zuzendaritza teknikoa gauzatzen duten pertsona guztiak.
-
Hona prestakuntza-ikastaro bat nahitaez egin beharko duten guztiak: aseguru-agente esklusiboak, pertsona fisikoak direnean; pertsona juridikoak diren aseguru-agente esklusiboen zuzendaritza-taldeko kideen erdiak, gutxienez; banku-aseguruen operadore esklusiboen zuzendaritza-organoa osatzen duten pertsonen erdiak, gutxienez; eta, betiere, aurreko guztien zuzendaritza teknikoa gauzatzen dutenak; banku-aseguruen operadoreen banaketa-sareak osatzen duten pertsonak eta aseguru eta berraseguru-bitartekarien enplegatuak; betiere bezeroei aholkua eta laguntza emateko eginkizunak esleitzen bazaizkie eta zuzenean parte hartzen badute aseguruen edo berraseguruen bitartekaritza-lanetan.
Finantza Politikako Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz (Álava)
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
- Merkataritzan jarduteko legezko gaitasuna izatea. Pertsona juridikoak izanez gero, inskripzio administratiboa egiteko eskaera egin aurretik, Merkataritza Erregistroan inskribatutako merkataritza-sozietateak edo kooperatibak izan beharko dute. Halaber, aseguru-artekaritzako jarduerak egitea aurreikusita eduki beharko dute estatutuetan, helburu sozialari dagokion atalean. Sozietatea akzio bidezkoa denean, akzioek izendunak izan beharko dituzte.
- Pertsona fisikoak direnean, aseguru-artekariek ziurtatu beharko dute finantza-gaiei edo aseguru pribatuetako gaiei buruzko prestakuntza-ikastaro bat edo gaitasun-proba bat gainditu izana, eta azken horrek Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez ezarritako baldintzak bete behar ditu. Aseguru-artekariaren zuzendaritzaren pean, seguru-bitartekaritzan zuzenean parte hartzen duten pertsonek beren lana gauzatzeko behar diren ezagupenak izan behar dituzte.
- Aseguru-artekaritzako sozietateetan, aseguruen bitartekaritzaz arduratzen den zuzendaritza-organo bat izendatu beharko dute, eta, gutxienez, zuzendaritza-organoa osatzen duten pertsonen erdiek, edo, edozein modutan ere, zuzendaritza teknikoa edo horren lanpostu baliokidea gauzatzen duten pertsonek ziurtatu beharko dute finantza-gaiei edo aseguru pribatuetako gaiei buruzko prestakuntza-ikastaro bat edo gaitasun-proba bat gainditu izana, eta azken horrek Aseguruen eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez ezarritako baldintzak bete behar ditu. Orobat, aseguru-bitartekaritzan zuzenean parte hartzen duen beste edonork bere lana gauzatzeko behar diren ezagupenak eta gaitasunak dituela ziurtatu beharko du.
- Aseguru-artekaritzako sozietateetan, administratzaileen erdiek, gutxienez, administrazio-lanak egiteko behar den esperientzia izan beharko dute.
- Aseguru-artekaritzako administratzaileek eta zuzendariek, baita aseguru-bitartekaritzan zuzenean parte hartzen duten langile guztiek ere, ohoragarritasuna izan behar dute merkataritza zein lanbide-arloetan.
- Halaber, erantzukizun zibil profesionaleko aseguru bat kontratatu beharko dute, edo beste edozein berme finantzarioa, zeinak Europako Esparru Ekonomikoko lurralde osoan bere gain hartu beharko ditu lanbide-zabarkeriek sor litezkeen erantzukizun guztiak, eta, horretarako, arau bidez ezartzen den kopurua baliatuko da.
- Gaitasun finantzarioa eduki beharko dute, edozein unetan jasotzen diren urteko primen guztikoaren ehuneko lauraino heldu behar duena, arau bidez ezarriko den moduan. Salbuespen bat egongo da: aseguru-erakundeekin kontratu bidez itauntzen bada, berariaz, bezeroek ordainduko dutela dena delako kopurua banku-helbideratzearen bidez entitate horien izenean irekitako kontuetan, edo, bestela, aseguru-artekariak hartzekodunari eskainiko duela berehalako estaldura, aseguru-entitateak emandako primaren ordainagiria emanez gero. Kasu bi horietan, aseguru-etxeak zuzenean ordainduko dizkie kalte-ordain guztiak aseguru-hartzaileei, aseguratuei edo onuradunei.
- Hona erakunde baimendunek gai finantzarioei eta aseguru pribatuei buruzko gaitasun-probak gainditu izana ziurtatu behar duten guztiak: aseguru-agente partekatuak, aseguru-artekariak eta berraseguru-artekariak (pertsona fisikoak); aseguru-agente partekatuen, banku-aseguruen operadore partekatuen, aseguru-artekarien eta berraseguru-artekarien pertsona juridikoen zuzendaritza-erakundeko kideen erdiak, gutxienez; eta, betiere, aurreko guztien zuzendaritza teknikoa gauzatzen duten pertsona guztiak.
- Hona prestakuntza-ikastaro bat nahitaez egin beharko duten guztiak: aseguru-agente esklusiboak, pertsona fisikoak direnean; pertsona juridikoak diren aseguru-agente esklusiboen zuzendaritza-taldeko kideen erdiak, gutxienez; banku-aseguruen operadore esklusiboen zuzendaritza-organoa osatzen duten pertsonen erdiak, gutxienez; eta, betiere, aurreko guztien zuzendaritza teknikoa gauzatzen dutenak; banku-aseguruen operadoreen banaketa-sareak osatzen duten pertsonak eta aseguru eta berraseguru-bitartekarien enplegatuak; betiere bezeroei aholkua eta laguntza emateko eginkizunak esleitzen bazaizkie eta zuzenean parte hartzen badute aseguruen edo berraseguruen bitartekaritza-lanetan.
-
Aseguru-artekariak direnean
- Aseguru-bitartekotza gauzatzeko nahi duen jarduera-eremuaren deklarazioa
- Esperientzia eta ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Aseguru-bitartekaritzako lanetan parte hartzen duten beste pertsonen esperientzia eta ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Gaitasun finantzarioaren kalkulua
- Jarduera eta prestakuntza programa
- Bezeroaren arretarako zerbitzuen arduraduna/bezeroaren defendatzailea
- Bateraezintasunik ezaren deklarazioa
- Gaitasun finantzarioaren egiaztapena
- Erantzukizun zibileko polizaren kopia
-
Berraseguru-artekariak direnean
- Aseguru-bitartekotza gauzatzeko nahi duen jarduera-eremuaren deklarazioa
- Aseguru-artekaritzako sozietateetako administratzaileen esperientzia eta ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Berraseguru-bitartekaritzan parte hartzen duten gainerako pertsonen esperientzia eta ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Bezeroaren arretarako zerbitzuen arduraduna/bezeroaren defendatzailea
- Etengabeko prestakuntzako programa
- Erantzukizun zibileko polizaren edo bestelako finantza-bermeren baten kopia
-
Aseguru-agente partekatuak direnean
- Aseguru-bitartekotza gauzatzeko nahi duen jarduera-eremuaren deklarazioa
- Ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Aseguru-bitartekaritzan parte hartzen duten gainerako pertsonen ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Gaitasun finantzarioaren kalkulua
- Memoria eta prestakuntza-programa
- Bateraezintasunik ezaren deklarazioa
- Gaitasun finantzarioaren egiaztapena
- Erantzukizun zibileko polizaren kopia
-
Aseguru-artekariak direnean
- Aseguru-bitartekotza gauzatzeko nahi duen jarduera-eremuaren deklarazioa
- Legez eratuta egotea
- Goi-kargudunen eta partaidetza nabarmena duten bazkideen aitorpena
- Aseguru-artekaritzako sozietateetako administratzaileen esperientzia eta ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Aseguru-bitartekaritzako zuzendaritza-erakundea osatzen dutenen eta zuzendaritza teknikoan edo antzeko karguetan arituko direnen ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Aseguru-bitartekaritzan parte hartzen duten gainerako pertsonen ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Bezeroaren arretarako zerbitzuen arduraduna/bezeroaren defendatzailea
- Bateraezintasunik ezaren deklarazioa
-
Berraseguru-artekariak direnean
- Aseguru-bitartekotza gauzatzeko nahi duen jarduera-eremuaren deklarazioa
- Legez eratuta egotea
- Goi-kargudunen eta partaidetza nabarmena duten bazkideen aitorpena
- Bazkideen egokitasunaren deklarazioa
- Berraseguru-artekaritzako sozietateetako administratzaileen esperientzia eta ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Berraseguru-bitartekaritzako zuzendaritza-erakundea osatzen dutenen eta zuzendaritza teknikoan edo antzeko karguetan arituko direnen ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Berraseguru-bitartekaritzan parte hartzen duten gainerako pertsonen ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
-
Aseguru-agente partekatuak direnean
- Aseguru-bitartekotza gauzatzeko nahi duen jarduera-eremuaren deklarazioa
- Legez eratuta egotea
- Goi-kargudunen eta partaidetza nabarmena duten bazkideen aitorpena
- Aseguru-artekaritzako sozietateetako administratzaileen esperientzia eta ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Aseguru-bitartekaritzako zuzendaritza-erakundea osatzen dutenen eta zuzendaritza teknikoan edo antzeko karguetan arituko direnen ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Aseguru-bitartekaritzan parte hartzen dutenen pertsonen ohoragarritasun komertzial eta profesionalaren deklarazioa
- Bateraezintasunik ezaren deklarazioa
Eskaera egiteko dezakezu:
- Eskabide-orria ireki,
- bete gabe inprimatu,
- eskuz bete eta sinatu,
- eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
Oharra:
- Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideari buruzko berariazko ebazpena jakinarazteko, gehienezko epea, hiru hilabete izango da, inskribatzeko eskaera aurkeztu zen egunetik aurrera kontatzen hasita. Kasu honetan, erantzunik egon ezean, eskaera onartu dela ulertu behar da, agente esklusiboenak izan ezik.
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Aldaketen komunikazioa
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aseguru bitartekoetako erregistro administratibo berezian, berraseguruetako eta Euskadiko bere goi karguen lasterkarietako, inskribatuta egotea
- Behar den dokumentazio guztia aurkeztu, egindako aldaketen arabera, eskatzen diren baldintzak betetzen direla ziurtatu ahal izateko
Administrazioari Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideari buruzko berariazko ebazpena jakinarazteko, gehienezko epea, hiru hilabete izango da, inskribatzeko eskaera aurkeztu zen egunetik aurrera kontatzen hasita. Kasu honetan, erantzunik egon ezean, eskaera onartu dela ulertu behar da, agente esklusiboenak izan ezik.
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Inskripzioa ezeztatzeko komunikatzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Inskripzioa ezeztatzeko eskaerarekin batera, ezeztapena egin arte egindako jardueraren gaineko Estatistika eta Kontabilitateari buruzko Informazioa aurkeztu beharko da
Administrazioari Komunikatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- komunikazioa bete,
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
- komunikazioa sinatu,
- bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideari buruzko berariazko ebazpena jakinarazteko, gehienezko epea, hiru hilabete izango da, inskribatzeko eskaera aurkeztu zen egunetik aurrera kontatzen hasita. Kasu honetan, erantzunik egon ezean, eskaera onartu dela ulertu behar da, agente esklusiboenak izan ezik.
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Baimenaren eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aseguru bitartekoetako erregistro administratibo berezian, berraseguruetako eta Euskadiko bere goi karguen lasterkarietako, inskribatuta egotea
Eskabidea egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Finantza Politikako eta Erakundeen Baliabideetako Zuzendaritzak gehienez hiru hilabete ditu proiektatutako akzioen edo partaidetzen transmisioaren aurka egin ahal izateko. Hori gertatuz gero, baliteke partaidetza nabarmenen araubidea sortzea. Kasu honetan, erantzunik egon ezean, eskaera ez dela onartu ulertu behar da.
Erregistroan datuetako ziurtagiriaren eskaera
GARATZEN
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aseguru bitartekoetako erregistro administratibo berezian, berraseguruetako eta Euskadiko bere goi karguen lasterkarietako, inskribatuta egotea
Eskabidea egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Estatistika-kontabilitateko deklarazioa bidali
XML artxibo hori bidali aurretik, Administrazioak aseguru-bitartekarien eskura jartzen duen tresnaren bidez egin behar da aipatu artxiboa.
XML artxibo hori bidali aurretik, Administrazioak aseguru-bitartekarien eskura jartzen duen tresnaren bidez egin behar da aipatu artxiboa.
Fitxaketa-deklarazioa bidalketarako, aplikazioaren bitartez lortuta, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan,
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde,
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde,
- zerbitzu elektronikora sartu.
Behin sisteman identifikatu ondoren, lehen prestatuta zuen dokumentazioa ekarri ahalko du.