Eusko Jaurlaritza

Arreta Telegram bidez (688671234 telefonoan)

Zer da Telegram?

Logotipo Telegram

Berehalako mezularitza-aplikazio bat da Telegram. Doakoa da, eta mezu motzetan oinarritua. Kasu zehatz honetan, bide ematen dio herritarren eta «Zuzenean-Eusko Jaurlaritzaren herritarrentzako zerbitzu»ko agenteen arteko komunikazioari, denbora errealean. Testua Internetera konektatutako gailuen bidez bidaltzen da.

Telegram aplikazioa

Ez baduzu instalaturik Telegram, dohain deskargatu dezakezu zure sistema eragileari dagokion bertsioa, zure mugikorreko denda birtualetik:

«Zuzenean - herritarrentzako zerbitzua» erabiltzeko, beharrezkoa da +34 688671234 telefonoa sartzea zure Telegrameko kontaktuetan.

Zerbitzuaren deskripzioa

Telegram berehalako mezularitza-zerbitzuaren bitartez, Zuzenean zerbitzuak kanal bat ireki du Eusko Jaurlaritzako Sail desberdinek eskainitako zerbitzuei buruzko informazio orokorra emateko.

Zailak edota konplexuak jotzen diren kontsultak beste arreta-kanaletara bideratuko dira, kasuan-kasuan.

Ez da emango identifikazio pertsonala behar duen informaziorik. Datu pertsonalik ere ez dira jasoko. Halako datuak jasotzen badira, berehala ezabatuko dira.

Ez zaie erantzungo "txat sekretua" aukeraren bidez bidalitako kontsultei, ezta ahots-mezu grabatuei ere.

Harrera-orduak

Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:30era, etenik gabe (salbu eta abuztuan: 08:00etatik 14:30era).

Urte osoan emango da zerbitzua, autonomia-erkidegoko jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

Zerbitzuaren kostua

Zerbitzua doakoa da. Eusko Jaurlaritzak ez du kostu gehigarririk kobratuko zerbitzuarengatik.

Kontratatuta duzun datu-tarifari lotutako gastu posibleak jakiteko, kontsulta iezaiozu zure telefonia-operadoreari.

Segurtasuna

Zifratze-algoritmoak erabiltzen ditu Telegramek 256 bit-eko gakoekin, baita berezko protokoloa ere (MTProto); haren bidez, gure mugikor eta zerbitzariaren arteko mezuak segurtasunez bidaltzen dira.

Informatikako segurtasuneko adituentzat, informazioa trukatzeko sistema seguruenetako bat da, egun daudenen artean.