41. Datu pertsonalak babesteko Lege-proiektuak
- Erakundea:
- Segurtasuna
- Egoera:
- Lege-proiektua legebiltzarrari bidalita
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia
Helburuak eta Sektoreak
Lege honen xedea da datuen babesaren arloan Euskadiko Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia honako hauetara egokitzea: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko (EB) 2016/679 Erregelamendura, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituenera; eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzekora.
- Beste helburu batzuk:
Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren araubide juridikoa arautzea.
- Eraginpeko gizarte-sektoreak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra,
- Lurralde historikoetako foru-administrazioak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko toki-administrazioak, bai eta euren mendeko administrazio instituzionalak eta haiei dagokien sektore publikoa osatzen duten erakundeak ere.
- Eusko Legebiltzarra.
- Lurralde historikoetako Batzar Nagusiak.
- Herri Kontuen Euskal Epaitegia.
- Arartekoa.
- Eusko Legebiltzarraren eta Administrazio-agintaritza independenteen legeen arabera sortutako entitateak.
- Eusko Legebiltzarreko taldeak eta lurralde historikoetako eta toki-administrazioetako talde politikoak.
- Zuzenbide publikoko korporazioak, interes ekonomikoak eta lanbide-interesak ordezkatzen dituztenak, beren lurralde-eremuak Euskal Autonomia Erkidegoa gainditzen ez badu, eta korporazio horien ordezkaritzak, baldin eta beren xedeak betetzeko autonomia organiko, funtzional eta ekonomiko osoarekin jarduten badute eta euren lurralde-eremuak Autonomia Erkidego hori gainditzen ez badu.
- Euskal Herriko Unibertsitatea, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen duten gainerako unibertsitateak eta unibertsitate horien mendeko erakundeak.
- Pertsona fisikoak edo juridikoak, baldin eta tratamendua aurreko administrazio publikoen eskumenekoak diren gaietako funtzio publikoak betetzeko egiten bada.
- Edozein eratako zuzeneko zein zeharkako kudeaketaren bidez zerbitzuak ematen dituzten zuzenbide pribatuko entitateak, tratamenduen xedea zerbitzu horiek ematearekin lotuta dagoenean.
- Tratamenduaren eragile gisa, arestian aipatutako arduradunei zerbitzuak ematen dizkieten pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak zein pribatuak.
Noiz bidaliko zaion, gutxi gorabehera, lege-proiektua Jaurlaritzaren Kontseiluari, onar dezan
2022ko bigarren seihilekoan.
Burutu gabeko faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | --- |
Lortutako faseak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Aginduzko txostenak eta irizpenak
|
Amaituta | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Amaituta | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta |