Enpresa titularren kapital soziala ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak eskualdatu aurreko komunikazioa

Deskribapena


Akzioak edo partaidetza eskualdatzeko, aurretiaz Jokoa Arautzeko Agintaritzari jakinarazi beharko zaio, formalizatu baino 15 egun lehenago, gutxienez.

Makinen enpresa operadoreak, 120/2016 Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 24.2 artikulua bete behar dute: Eskatzailearen bazkideak pertsona juridikoak badira, zehaztutako dokumentazioa pertsona juridiko horien titularrak diren pertsona fisikoei eskatuko zaie; betiere, gutxienez, joko-makinen eta makina laguntzaileen enpresa operadoreetako sozietate-kapitalaren % 10eko partaidetza kuota badute.

Apustuen enpresa operadoreek 120/2016 Jokoaren Erregelamendu Orokorraren 201.3.b artikulua bete behar dute: Apustu orokorren esleipendun diren sozietate ustiatzaileek (edo sozietate horien enpresa akziodunek) ezin dute eduki Euskadin kokatutako beste apustu-enpresa batzuen akzioen edo partaidetzen % 10 baino gehiago. Aurreko muga hori bera aplikatuko zaie norberaren izenean baina beste baten onurarako ari diren tarteko pertsonei ere; horrelako kasuetan, akzioak edo partaidetzak tartekaritza-lanaren onura jasotzen duenarenak direla pentsatuko da.

Nori dago zuzenduta


Joko enpresa operadoreak.

Enpresa fabrikatzaile, inportatzaile edo merkaturatzaileak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza

Helbidea:C/ Donostia - San Sebastián, 1. Vitoria-Gasteiz

Tf. 945 018879 / jokoetaikuskizunak@euskadi.eus

Kodea(k)

  • Akzioak edo partaidetzak eskualdatu aurreko komunikazioa: 0017512

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.