Lehendakaritza

Iñigo Urkullu Renteria

Iñigo Urkulluren erretratua

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaria

— Alonsotegi, 1961.

Apaltasunez eta ausardiaz egingo dut lan aurrerabidean, bakean eta askatasunean izango den Euskadi baten alde, Europan eta mundu osoan.

Biografia

Iñigo Urkullu Renteria Eusko Jaurlaritzako lehendakaria da XI. Legegintzaldi honetan, 2016ko azaroaren 26an Gernikako Arbolaren azpian bere karguaren zina egin ondoren. Berriro da Lehendakaria, 2012ko abenduaren 15ean karguaz jabetu zen eta lehenengo aldiz. Iñigo Urkullu gaztetatik konprometitua egon da politikarekin. 2007tik eta 2012ra bitartean EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izan zen. Horren aurretik, Bizkaiko Buru Batzarreko buru izan zen (BBB) zortzi urtetan zehar.

Eusko Legebiltzarrean Bizkaiko legebiltzarkide gisa bete dituen lau legegintzaldietan (1994-2007), hainbat batzordetako kidea izan zen —esaterako, Hezkuntza eta Kultura Batzordekoa, Autogobernuari buruzko Batzorde Berezikoa edo Presazko Legegintza, Araudia eta Gobernuko Batzordekoa, besteak beste— eta hiru legegintzalditan zehar Giza Eskubideen Batzordeko presidentea izan da (1998-2008). Euskararen Aholku Batzordeko kidea ere izan zen (1994-2001); eta horren aurretik, EHUko Gizarte Kontseiluko kidea (1986-1989).

Urkullu lehendakaria prestakuntzaz irakaslea da. Magisteritza ikasi zuen Euskal Filologia espezialitatean, eta irakasle lanetan aritu zen Portugaleteko Asti-Leku Ikastolan eta Bilboko Félix Serrano ikastetxe publikoan, irakaskuntza publikoan bere lanpostua lortu ondoren. Alonsotegin (Bizkaia) jaioa 1961ean, ezkonduta dago eta bi seme eta alaba bat ditu.