Ezagutu Ingurumen Sanitatearen arloa
Ingurumen-osasunaren esparruan sartzen diren jarduerak honako hauek dira: ingurumeneko faktore arriskutsuen aurrean (fisikoak, kimikoak eta biologikoak) populazioaren osasuna zaindu, prebenitu eta babestearekin lotutakoak. Ildo horretan, Osasun Publikoko arlo nagusi bat da, ingurumen-arriskuek populazio osoei eragiten baitiete. Beste alde batetik, azpimarratu behar da egoera eta kolektibo kalteberenei edo gizarte-egoera ahulenean daudenei eman behar zaiela arreta berezia.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
- Kontsumoko urak
Kontsumoko uren kalitatea kontrolatzea eta jarraipena egitea, hornidura-puntuetatik kontsumo-puntuetara. Herritarrentzako informazioa.
- Bainu urak
Uraren kalitatea kontrolatzea eta hondartza eta igerilekuetako baldintza higieniko sanitarioak kontrolatzea.
- Legionella
Legionella hedatzeko foku izan daitezkeen instalazioak kontrolatzea.
- Produktu kimikoak
Produktu kimikoen merkaturatze-baldintzak kontrolatzea, bereziki herritarren eskura jartzen direnak.
- Eremu elektromagnetikoak
Eremu elektromagnetikoen eraginpean egoteak osasunean izan ditzakeen ondorioei buruzko ebidentziei jarraipena egitea, eta herritarrei informazioa ematea.
- Airearen kalitatea
Kutsadura biotikoak eta abiotikoak eragindako osasun-ondorioak.
- Osasun hondakinak kudeaketa
Bereziki, hondakin sanitarioen ekoizleei zuzendutako informazioa, hondakin horiek kudeatzeko planei buruzkoa.