Zehapen Erregistroa

Deskribapena


Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legeak (hemendik aurrera JIJJL) V. Tituluan zehatzeko araubidea ezartzen du. Horretan, arau-hausteak izan daitezkeen jokabideak (51-53 artikuluak) tipifikatzen dira eta haiei dagozkien zehapenak ere bai.

Organo autonomiko eskudunek arau-hauste oso larriak zehatuko dituzte, eta gainerako arau-hausteei dagokienez, eskumena autonomikoa edo udalekoa izango da, ikuskapenaren eta kontrolaren arloko eskudantzien banaketaren arabera.

JIJJLek ezartzen du Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek eta toki-administraziokoek elkarri eman behar diotela izapidetzen dituzten espedienteen berri, espedientea irekitzeko ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean (JIJJLren 62.6 artikulua).

Erregistroan inskribatzen dira arlo honetan eskumena duten udaletako edo autonomia-erkidegoko agintariek ezarritako zehapenak; agintari horiek komunikatuko dituzte zehapen-ebazpena eta inskribatu beharreko datuak, zehapena administrazio-bidean irmo egiten denean. Erantzukizunak bereganatzeagatik eta ordaintzeagatik isun murriztua duten zehapenak ere inskribatzen dira.

Horretarako, erregistro informatizatu hau sortzen da, Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari atxikia, zeinaren helburua udal edo autonomia agintariek ikuskizunen eta jolas-jardueren arloko arau-hausteengatik ezarritako administrazio-bideko zehapen irmoak bertan inskribatzea eta ezereztea den, soilik haiek ebatzitako zehapen-espedienteen instrukzioan berrerortzea hautemateko, bakoitzaren eskumen-esparruaren arabera.

Izapidetzea

Tokiko Administrazioko organo eskudunek ikuskizun publikoen eta jolas jardueren arloan irekitzen dituzten zehapen-espedienteei buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzari helarazteko, inprimaki labur bat bete behar da, datu hauek biltzen dituena:

a) Arau-hauslearen identifikazio-datuak.

b) Arau-haustearen tokia eta eguna.

c) Egindako arau-haustea eta legearen zer artikulutan tipifikatuta dagoen.

d) Ezarritako zehapena edo zehapenak.

e) Zehapena zer datatan egin den irmo.

 

Nori dago zuzenduta


Udaletxeak

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Aholkularitza Juridikoaren Arloa. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza

Telefonoa: 945018909 – 945018833

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Zehapen Erregistroa: 1077303

Zehapen erregistroa eta kontsulta


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk