2024 Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten elkarte, erakunde pribatu, boluntariotza-erakunde eta fundazioentzako dirulaguntzak
[kontserbazio_ezagutza]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoan, 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean egindako natura-ondarea hobeto ezagutzeko eta kontserbatzeko ikerketa aplikatuko azterketa eta lanak.
Proiektuek jorratutako gaiak:
a) Natura 2000 Sarea. Natura 2000 Sareko espazioak (KBE eta HBBE) izendatzeko dekretuetan zein bertako kontserbazio neurriak onartzeko dekretuetan adierazitako azterketak eta lanak. Eskaeran zehaztu beharko da zer kontserbazio-neurriri erantzuten dion proposamenak.
b) Natura 2000 Sarearen eta Naturagune Babestuen barruan eta kanpoan Batasunaren intereseko edo eskualdearen intereseko habitat naturalei eta erdinaturalei buruzko azterketak eta lanak, habitaten kontserbazio-egoera hobetzen edo klima-aldaketarekiko kalteberatasuna aztertzen laguntzen dutenak, lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei eta EBn edo Espainian onartutako metodologiak aplikatuz.
c) Mehatxatutako basaflora eta basafaunako espezieei buruzko azterketak eta lanak, bai EB mailan, bai maila autonomikoan, erreferentziatzat hartuta Hegazti basatiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko azaroaren 30eko 2009/147/EE Zuzentarauaren I. eta II. eranskinak, Habitat naturalak eta basafauna eta basaflora kontserbatzeari eta Basa eta Itsas Fauna eta Landaredian Arriskuan dauden Espezieen Euskadiko Zerrendako EP eta VU kategoriei buruzko Kontseiluaren 1992ko maiatzaren 21eko 92/43/EEE Zuzentarauaren II. eta IV. eranskinak, eta lehentasuna emanez kontserbazio-egoera txarra edo ezezaguna dutenei.
c.1.– Gutxi aztertu diren edo informazio zaharkitua duten taxonen gaineko datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Lortutako informazioa normalizatutako formatuetan eman beharko da.
c.2.– c) apartatu honetako katalogo eta zerrendetan, basaflora eta basafauna espezieek klima-aldaketaren aurrean duten kontserbazio- edo kalteberatasun-egoerari buruzko azterketak, eta EBk edo Espainiak onartutako ebaluazio-metodologiak aplikatuta.
d) Natura-ondarearen beste elementu batzuk.
d.1.– Lurralde osoan konektagarritasun ekologikoa hobetzeko elementuei buruzko azterketak eta lanak: natura-ondarearen eta paisaiaren elementuak, ibai-tarteak, habitaten zatiketa, espezieen populazio-dinamika eta leheneratze ekologikoa.
d.2.– Hezeguneei eta beste ekosistema urtar batzuei buruzko azterketak eta lanak: ekosistema urtarrak kudeatzeko oinarriak, Natura 2000 Sareari eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko urriaren 23ko 2000/60/EE Zuzentarauari lotutako kontserbazio-irizpideei jarraikiz. Zuzentarau horrek uren politikaren eremuan jarduteko esparru komunitario bat ezartzen du.
d.3.– Espezie exotiko inbaditzaileen datu primarioak (banaketa) lortzeko azterketak. Lortutako informazioa normalizatutako formatuetan eman beharko da.
d.4.– Flora exotiko inbaditzaileko espezieak kontrolatzeko metodoen proposamenak.
d.5.– Ekosistemen funtzionamendua, basaflorako eta basafaunako espezieen ekologia eta prozesu geologikoak ulertzea eta ezagutaraztea erraztuko duten ikerketa-proiektuak, ereduak sortzeari eta joerak nahiz adierazleak aztertzeari buruzkoak.
d.6.– Ekosistemak, habitatak edo interes geologikoko lekuak lehengoratzeko jarraibideak eta irizpideak zehazteko azterketak.
Aurrekontuko zuzkidura
180.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 80 izango da, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 20.000 euroko kopurua.
Aurrekontu-zuzkidura honela banakatuko da:
- Laurogeita hamar mila (90.000) euro 2024ko ekitaldirako.
- Laurogeita hamar mila (90.000) euro 2025eko ekitaldirako.
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntzak igorpen bidez ordainduko dira, eta honela gauzatuko da: 2025ean egingo da, onuradunak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetzako Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzari diruz lagundutako jarduerak benetan egin direla eta zenbat balio izan duten egiaztatzen duten agiriak aurkeztu ondoren. Sortutako dokumentazioa ere aurkeztuko dio.

Nori dago zuzenduta
Natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsonak, elkarteak, fundazioak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak eta enpresak
Izaera pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko, baldin eta pertsona horrek natura edo natura-ondarea babesten edo aztertzen badu, edo helburu horri lotutako esperientzietan ibilbide egiaztagarria badu, irabazi-asmoekin edo irabazi-asmorik gabe, eta haien ekintza-eremua Euskal Autonomia Erkidegoa bada.
Betekizunak
- Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzea, aurrekontua barne
- Jarduketen baimena egiaztatzea, baimena behar denean
- Elkarteek edo bestelako erakundeek natura-ondarea babestearekin edo aztertzearekin lotutako esperientzietan izandako ibilbidea egiaztatzea
-
Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea egiaztatzea
Kontsumoa zergapetzen duen zerga bat da BEZa. Honako lege eta arauen mende dago:
- 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren Gaineko Zergari buruzkoa
- kontzertu araubideak erregulatzeko indarrean dauden arauak EAEko lurralde historikoetan, eta indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa Nafarroako Foru Erkidegoan
-
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea (enpresa eta fundazioen kasuan)
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
Eskatzailea boluntariotzako erakunde bat den kasuetan, Boluntariotza Erakundeen Errolda Orokorrean izena eman izana egiaztatzea, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horren inguruan ezarritakoaren arabera. Ez bada posible Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda dagoela automatikoki egiaztatzea, alderdi hori agiri bidez egiaztatuko da, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Aurreko ekitaldiko urteko kontuak eta beste dokumentu batzuk dagokion erregistroan aurkeztu direla egiaztatzea (onura publikoko elkarteen eta fundazioen kasuan)
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa
-
«Proiektuaren/azterketaren fitxa teknikoa»formularioak aurrekontua barne hartzen du.
Formularioa betetzeko, biodibertsitateari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak diseinatzeko gida eta horren egiaztatze-zerrenda ere erabili behar dira.
Proiektua espezie basatien jarraipen-programa bat bada, Espezieen jarraipen-programak diseinatzeko gidak adierazitakora egokitu beharko da eta proiektuari aplikatutako egiaztatze-fitxa bete beharko da.
- Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea
-
TRADUCIR Para acreditar el régimen de Impuesto sobre el valor añadido en el que se encuentra censada la entidad, debe presentar el siguiente documento:
- certificado de régimen del IVA ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), dagokion zerga-administrazioak egina
Oharra: Ziurtagiria, formatu elektronikoan, zerga-administrazioen egoitza elektronikoan eskura dezakezu. Onartutako ziurtagiri elektroniko batekin edo gabe sar zaitezke bertan, kasuaren arabera
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea (enpresa eta fundazioen kasuan)
-
Zuk edo zure erakundeak EAEko ogasunetako batean ordaintzen baditu zergak, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori.
Zuk edo zure erakundeak ez baditu zergak EAEko ogasunetako batean ordaintzen , dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zure zerga-bulegoak emandako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea.
- Beste finantziazio-iturriak
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Pertsona fisikoek eta enpresek «minimis laguntzen ziurtagiria» inprimakia aurkeztu beharko dute 2022., 2023. eta 2024. urteetarako, laguntzarik jaso ez bada ere, Batzordearen 2013ko abenduaren 18ko 1407/2013 EE Erregelamenduaren 6.1 artikuluaren arabera.
- Legez eratuta eta dagokien erregistroetan inskribatuta egotea
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
- Ordezkaritza-ahalordea
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Zerga betebeharrak
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- Aurreko ekitaldiko urteko kontuak eta beste dokumentu batzuk (onura publikoko elkarteen eta fundazioen kasuan)
-
Eskatzaileak onura publikoko elkartearen izaera juridikoa badu, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean aurreko ekitaldiko urteko kontuak eta ekitaldi horretan egindako jardueren memoria deskribatzailea aurkeztu izanaren egiaztagiria, ekitaldia amaitu eta hurrengo sei hilabeteko epean. Ez bada posible egiaztapen hori lortzea, interesdunari agiri bidez egiazta dezan eskatuko zaio, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.
-
Eskatzaileak fundazioaren izaera juridikoa badu, azken urteetako kontuak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan aurkeztu izana egiaztatzen duen agiria; eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 33. artikuluan adierazten diren kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzan bere urteko kontuen kanpoko auditoretza-txostena aurkeztu izana egiaztatzen duen agiria. Ez bada posible egiaztapen hori lortzea, interesdunari agiri bidez egiazta dezan eskatuko zaio, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.
- Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzea, aurrekontua barne
- Jarduketen baimena egiaztatzea, baimena behar denean
- Elkarteek edo bestelako erakundeek natura-ondarea babestearekin edo aztertzearekin lotutako esperientzietan izandako ibilbidea egiaztatzea
-
Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren (BEZa) araubidea egiaztatzea
Kontsumoa zergapetzen duen zerga bat da BEZa. Honako lege eta arauen mende dago:
- 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren Gaineko Zergari buruzkoa
- kontzertu araubideak erregulatzeko indarrean dauden arauak EAEko lurralde historikoetan, eta indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa Nafarroako Foru Erkidegoan
-
Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzea (enpresa eta fundazioen kasuan)
Dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu egiaztatzeko ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe batean alta egoeran zaudela
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
Eskatzailea boluntariotzako erakunde bat den kasuetan, Boluntariotza Erakundeen Errolda Orokorrean izena eman izana egiaztatzea, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendu-araudia onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuan horren inguruan ezarritakoaren arabera. Ez bada posible Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda dagoela automatikoki egiaztatzea, alderdi hori agiri bidez egiaztatuko da, dagokion erregistroak emandako egiaztagiriaren bidez.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Aurreko ekitaldiko urteko kontuak eta beste dokumentu batzuk dagokion erregistroan aurkeztu direla egiaztatzea (onura publikoko elkarteen eta fundazioen kasuan)
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio-Prozedura Erkidearen urriaren 1eko, 39/2015 Legeko 53. Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetan egin dezakezu.
Ez da beharrezkoa formularioa saio bakar batean betetzea, sinatzea eta bidaltzea; aitzitik, nahi izanez gero, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta segidako saioetan jarraitu prozesua. Administrazioak hilabeteko epean gordeko ditu betetako datuak.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, araudia EHAAn argitaratzen denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ekonomia eta Ogasun Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Proiektuan edo jardueran sortutako materialen kopia. Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema sartu beharreko informazioa formatu normalizatuetan izan bahar da. Formatu horiek heman daude:
-
Proiektua gauzatzeko lortutako baimenen kopia eskaneatua
Ahorra: Baimen horiek dagozkien jarduerak egin aurretik eman behar dira
-
Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Justifikazio teknikoak edo amaierako txostenak ahalik eta zehaztasun handienarekin zehaztuko ditu egindako jarduerak eta emandako gastu-egiaztagiriekin duten lotura zuzena. Erakundeak azken txostenaren ereduko atal guztiak bete beharko ditu diruz lagundutako proiektu bakoitzerako.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetan aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua