Errotze-txostena

Deskribapena


Nahitaezko txostena da. Aldi baterako egoitza izateko baimena eskatu nahi dutenek Atzerritarren Bulegoan aurkeztu behar dute, baldin eta errotze sozialeko salbuespenezko inguruabarrak badituzte eta ez badute familia-loturarik beste atzerritar egoiliar batzuekin; hau da, ez badago erregistratuta haien ezkontidea edo izatezko bikotea edo lehen graduko eta lerro zuzeneko seniderik.

Beste errotze-faktore batzuen artean, errotze-txostenean adierazi beharko da eskatzaileak zenbat denbora eman duen ohiko etxebizitzan, zeinetan erroldatuta egon beharko baitu, zer baliabide ekonomiko dituen, zer senide dituen Espainian bizitzen –baldin baditu– eta zer ahalegin egiten ari den gizarteratzeko gizarteratze-programa soziokulturalen bidez.

ORGANISMOA

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Migrazio eta Asilo Zuzendaritzari eskatzen zaio sustraitze-txostena, zuzendaritza horri baita txosten hori emateko arduraduna. Eskabidea, berriz, Zuzenean-en bidez aurkezten da (Zuzenean Eusko Jaurlaritzako zerbitzua da, herritarrei arreta emateko), edo tramitazio elektroniko bidez.

Behin sustraitze-txostena lortuta, interesdunak Atzerritarren Bulegoan aurkeztu beharko du, nahitaezko dokumentazioarekin batera, eta Atzerritarren Bulegoak emango edo ukatuko du egoitza-baimena.

Horrela, bada, Eusko Jaurlaritzak sustraitze-txostena ematen du, eta Atzerritarren Bulegoak aztertu eta baloratzen du, eskatutako gainerako dokumentazio guztiarekin batera; gero, ebazten du ea onartzen duen ala ez egoitzarako eta lan egiteko eskabidea, sustraitze sozialeko salbuespenezko inguruabarrak direla-eta.


Eskabidea eta dokumentuak eranstea

 

Nori dago zuzenduta


Europar Batasunetik kanpoko herritar atzerritarrei, baldin eta baimena eskatu nahi badute aldi baterako egoitza izateko, errotze sozialeko salbuespen-arrazoiak direla-eta.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Migrazio eta Asilo Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Eskabidea eta dokumentuak eranstea: 0218301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Beste tramite batzuk