Eskainitako zerbitzuak
Zuzenean zerbitzuak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu herritarrei arreta emateko eremuan:
- Herritarrentzako informazio- eta arreta-zerbitzua
- Eusko Jaurlaritzako sailek eskainitako izapide eta zerbitzuei buruzko informazio orokorra ematea interesdunei, bai eta, identifikatu ondoren, izapide partikularren egoerari buruzkoa ere ematea; baita, tratamendu espezializatua behar duten eskaerak edo kontsultak dagokion sailera bideratzea.
- Herritarrei orientabideak eta aholkuak ematea izapideak betetzeko, behar den dokumentazioari buruzko informazioa ematea, zerbitzu eta prestazioekin lotutako inprimakiak eta informazio-dokumentazioa ematea, eta, hala badagokio, tasak eta prezio publikoak kobratzea.
- Hitzordua kudeatzeko zerbitzua
- Zuzenean zerbitzuko aurrez aurreko arreta-bulegoetan izapideak eta kudeaketak egiteko aurretiko hitzorduak kudeatzea eta erraztea.
- Espedienteak erregistratzeko eta izapidetzeko zerbitzua
- Espedienteak aurrez aurre izapidetzeari buruzko administrazio-kudeaketak erraztea
- Espedienteak Erregistro Elektroniko Orokorraren bidez izapidetzeko administrazio-kudeaketak erraztea.
- Herritarren partaidetzarako zerbitzua
- Administrazioarekin harremanetan jartzeko bideak ezartzea, herritarren parte-hartzea sustatzeko eta emandako arreta hobetzeko.
Azken aldaketako data: