Diru-laguntzen Plan Estrategikoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailarena, 2024, 2025, eta 2026. urteetarako
Helburuak
- Planaren justifikazioa.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 8.1 artikuluak ezartzen duenez, nahitaez eduki behar da diru-laguntzen plan estrategiko bat, eta bertan identifikatu behar dira, sailen diru-laguntzei dagokienez, diru-laguntzen aplikazioaren bidez lortu nahi diren helburu eta ondorioak, diru-laguntza horiek emateko beharrezko epea, aurreikusten diren kostuak, eta haien finantzaketa-iturria, eta beti aurrekontu-egonkortasuneko helburuak bete beharko dira.
Halaber, Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren erregelamendua onartzen duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 11.4 artikuluak xedatzen du diru-laguntzen plan estrategikoek hiru urterako aurreikuspenak jaso ahal izango dituztela
Manu hori betetzeko sailek izan beharreko jarduna bideratzeko, 1/2015 zenbakiko zirkularra onartu zuen Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, diru-laguntzen plan estrategikoak egiteari buruzkoa, zenbait neurri biltzen dituena plan horiek egin eta onartzeari begira.
Zirkular hori betetzeko egin da plana, zirkular horretan ezarritako edukiarekin eta diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legean eskatutakoa beteta.
- Aplikatu beharreko eremua.
Planak Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren diru-laguntzen arloko jarduera biltzen du.
Planari ezarritako denbora-tartea 2024eko, 2025ko eta 2026eko aurrekontu-ekitaldiak dira.
- Proiektuaren edukia
Aurreikusitako diru-laguntza jardunak jasotzen dituzten ardatzak biltzen ditu planak, betiere gobernu-programaren konpromisoei lotutako ardatz horietako bakoitzari jarraikiz.
Ondoren, identifikatu egiten ditu, laburpen gisa, diru-laguntza programa guztiak egikaritzeko aurreikusitako kostuen datu globalak, eta programa horiek sailak bere egituran dituen antolakunde-unitateekin lotzen ditu.
Azkenik, planak fitxa bat biltzen du diru-laguntza programetarako, eta bertan bilduko ditu helburuak, ekintzak eta adierazleak, aurreikusitako denbora-jokalekuarekin, helburu dituen sektoreak, diru-laguntzak emateko prozedura, beharrezkoak diren aurrekontu-konpromisoak eta finantzaketa publikoaren ehunekoa.
- Erronka estrategikoen eta helburuen identifikazioa
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoa 2020-2024 bitarteko XII. Legealdiko Gobernu Programaren konpromisoekin lerrokatzen da, eta, konpromiso horien barruan, sailaren jardun-eremuak direnekin, honako hauekin, hain zuzen ere:
-
- Enplegua eta susperraldi ekonomikoa
- Industria eta nazioartekotzea
Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:
- Garapen Industrialerako eta Nazioartekotzerako Plan Estrategikoa onartzea
- Euskadin errotutako 4.0 industria eta adimen artifiziala garatzea
- Enpresa txiki eta ertainak babestea
- Enpresa-azpiegiturak eta lurzoru industriala
- Lehentasunez jardun beharreko eskualdetan eta udalerrietan berariazko jarduketa-planak egitea eta zailtasunak dituzten edo berregituratze-prozesuetan dauden enpresei laguntza ematea
- Enpresa Nazioartekotzeko Programa 2025 onestea “Garapen Industrialerako eta Nazioartekotzerako Plan Estrategikoan” txertatuta
- Ikerketa eta berrikuntza
Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:
- Espezializazio adimenduna eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plan Estrategiko berria 2030eko ikuspegiarekin
- Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistemaren emaitzak eta bikaintasuna hobetzea
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema nazioartekotzea
- Ikerketaren eta berrikuntzaren eremuko inbertsioak handitzea
- I+G proiektu estrategikoak, erosketa publiko berritzailea eta zibersegurtasun industriala indartzea
- Berrikuntza indartzea enpresa txiki eta ertainetan
- Talentu teknologikoa garatzea eta erakartzea
- Ekintzailetza berritzailea babestea
- Elikadura eta landa- eta kostalde-garapena
Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:
- Tokiko elikadura ekologiko, jasangarri eta osasuntsuagoa sustatzea.
- Arrantza-baliabideen kudeaketa jasangarria lortzea.
- Portuen kudeaketa eta euskal landa- eta kostalde-ingurunea zaintzea.
- Euskal nekazaritzako elikagaien sektorea indartzea, ekintzailetzaren, berrikuntzaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren erreferente gisa.
- Euskadi Europako hegoaldeko bioekonomiaren interesgunea bihurtzea.
- Bidezko trantsizio energetiko eta klimatikoa
- Energia-estrategia berria
Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:
- Energia-eraginkortasuna handitzea autokontsumoa eta banatutako sorkuntza sustatuz.
- Iturri berriztagarrien erabilera areagotzea energiaren azken kontsumoan.
- Ikerketa energetikoko euskal estrategian sakontzea, enpresa-egitura eta enplegua berpizteko eragile gisa.
- Bidezko energia-trantsizioa bermatzea.
- Klimaren aldeko ekintza
Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:
- Irmoki egitea aurrera karbonoan baxua den ekonomia baterantz, enplegua sortzeko eta garapen industrial zein teknologikorako aukera gisa.
- Klima-gobernantzako eredu berri bat sustatzea.
- Ekonomia zirkularra bultzatzea
Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:
- Enplegu berdea eta berrikuntza sustatzea ekonomia zirkularraren eremuan.
- Hondakinak murriztea eta horien birziklapena eta balorizazioa areagotzea.
- Ingurune naturalaren kontserbazioa eta biodibertsitatea zaintzea
Helburu horiek lortzeko, konpromiso hauek hartu dira:
- Uraren eskuragarritasuna eta kalitatea eta kudeaketa jasangarria bermatzea.
- Ingurumen-politika aurreratua eta ingurune naturalaren eta ekosistemen hobekuntza sustatzea, biodibertsitatea eta lurreko zein itsasoko habitat nagusien defentsa sustatuz.
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia