OTI digitala
Osasun Sailak, Osakidetzarekin batera, herritarrei zuzendutako zerbitzu berria jarri du abian, teknologia berrietara egokitzeko lanarekin jarraitzeko: osasun-txartel indibiduala formatu digitalean.
Zer da?
Gaur egungo plastikozko txartelaren bertsio digitala da. Herritarrek identifikatuko dituen euskarri bat eraman ahal izatea da asmoa, osasun-sistemarekin elkarreragin ahal izateko.
(*) OHARRA: OTI Txartel Digitalak ez du ordezkatzen ohiko txartela (plastikozko txartela). Zerbitzu erantsi bat izatea da asmoa, herritarren eta osasun-sistemaren arteko interakzioa hobetzeko. Beraz, OTI digitalaren erabiltzaileei plastikozko OTIa ere gordetzeko eskatzen zaie. Hori oso garrantzitsua da; izan ere, Osakidetzako zerbitzu batzuetan eta beste autonomia-erkidego batzuetan, OTI digitala, oraingoz, ez da eraginkorra eta plastikozkoa erabiltzen jarraitu beharko da.
Non erabili ahalko da?
OTI digitala Osakidetzako edozein profesionalen aurrean identifikatzeko erabili ahal izango da, plastikozko OTI fisikoaren balio berarekin. Ospitaleetako kanpo-kontsultetako totemetan erabiltzeari dagokionez, dagoeneko martxan dago Arabako Unibertsitate Ospitaleko (AUO) egoitzetan, eta aurreikusita dago laster Osakidetzako gainerako ospitaleak gehitzea. Egun, OTI digitala Euskadiko farmazia guztietako QR irakurgailuetan ere erabil daiteke.
Osakidetzako osasun-zentroetan eta anbulatorioetan ere QR irakurgailuak pixkanaka instalatzea aurreikusita dago eta, bitartean, OTI digitala identifikaziorako erabil daiteke, plastikozko OTIa bezala.
Asmoa da proiektu berri hau EAE osoan zabaltzea, laster.
Nola eskurato OTI DIGITALA?
OTI digitala lortu ahal izateko ezinbestekoa da ziurtagiri digital bat izatea (B@Kq edo antzekoa), adibidez Osasun Karpetarako sarbidea ematen duena.
Interesa duten pertsonek identifikazio digitala (B@KQ) zuzenean eskuratu ahal izango dute aplikazio mugikorretik, edo, batez ere, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Arretarako Bulegoetan (Zuzenean) edo gizarte-etxeetan dauden KZGuneetako edozein zentrotan eskatu ahal izango dute. Pertsonak ziurtagiri digitala duenean, Eusko Jaurlaritzaren NIK aplikazioa deskargatu beharko du AppStore eta PlayStore bidez. Horrela, telefono mugikorra erakustearekin bakarrik nahikoa da osasun-zentroan edo farmazian identifikatu ahal izateko.
Deskargatu “NIK” APP-a mugikorrean, AppStore-ren eta PlayStore-ren bidez:
Prozesuan laguntzeko eskuliburua (PDF, 5 MB) erantsi dizugu.
Gorabeheraren bat?
Gorabeherarik baduzu, Erabiltzaileei Arreta emateko Zentroarekin jar zaitezke harremanetan, honako telefono-zenbaki honen bidez: 945 016 295
Deskarga daitekeen materiala
Azken aldaketako data: