Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko sailburua
Legegintzaldi honetan jarritako helburua da gure eskumen-esparruko politikak eraldatzea, enpresei, langileei eta, oro har, herritarrei lan segurua, inklusiboa, berdintasunezkoa, lankidetzakoa, parte-hartzailea eta eskubideduna eskaintzeko, premiazko arazoei berehalako erantzunak emateko asmoz, baina, aldi berean, ekonomiaren aldaketa sakonen ondorioz gizarte-kohesioan aurrera egitea lortzeko. Horretarako, Sailaren egitura horizontal bat diseinatu da, arlo guztiak beti konektatuta egon daitezen eta beren jarduketetan osatu ahal izan daitezen. Jardun horien artean, honako hauek daude: laneko osasunaren eta segurtasunaren arloko prebentzio-zerbitzu publikoa (Osalan) hobetzea; lan-eskubideak bermatzeko zerbitzu publikoa (Laneko Ikuskaritza); enplegu-sistemaren zerbitzu publikoa eta errentaren eta gizarteratzearen bermea (Lanbide); eta gizarte-ekonomiaren euskal eredua indartzea. Hori guztia oinarri onena da legegintzaldi honetan amaituko ditugun Lege eraldatzaile garrantzitsuetarako, Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemarena eta Enpleguarena, berdintasuna gure ekimen guzti-guztiak zeharkatzen dituen ur-marka gisa hartuta, eta Elkarrizketa Sozialeko Mahaiarekin, politika publiko horiek adosteko foro gisa.
16/2024 DEKRETUΑk, Lehendakariarena, apirilaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua kargutik kentzea xedatzeko dena, bere 2. artikuluan dionaren arabera “Lehendakaritza honek dagozkion antolaketa-neurriak hartzen ez dituen bitartean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak beteko ditu Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeari esleitutako eginkizunak. Halaber, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak beteko ditu Lan eta Enpleguko sailburuari esleitutako eginkizunak”..