Herritarren parte-hartzea
Parte hartzeko bideak
Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuak (Zuzeneanek) iritzia emateko aukera ematen die zerbitzua erabiltzen duten herritarrei eta erabiltzaileei. Bide hauek dituzte horretarako:
Aurrez-aurreko kanala:
- Iradokizun, kexa edo esker on bat aurkez dezakezu eskabide orri honen bidez (PDF, 68 KB) edo Zuzenean Zerbitzuak dituen bulegoetan aurkez dezakezu.
Interneten bidez:
Erantzuteko epea
Zuzenean zerbitzuak zuzenean ematen dituen zerbitzuei buruzko kexa eta iradokizun guztiei erantzuteko konpromisoa hartzen du.
Euskadi.eus postontziaren bidez jasotako kexa eta iradokizunei erantzuteko, 10 egun balioduneko epea egongo da, arloaren arabera eskaera helarazi zaion organo eskudunak kexa edo iradokizuna jasotzen duenetik zenbatzen hasita (91/2023 DEKRETUA, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa , 118.5. artikulua)
Espektatiba eta gogobetetasunaren azterketa
Gainera, urtero, Zuzenean zerbitzuak ematen dituen zerbitzuei buruzko espektatibak eta gogobetetzea modu independentean aztertzen dira, herritarrentzako ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzeko aukera emanez.
Azken aldaketako data: