Ezagutu Populazioaren Osasuna - Osagin
Atal honetan, osasunari eta bere determinatzaileei buruzko edukiak aurkituko dituzu, populazioaren ikuspegitik landuak. Osasunaren sustapena eta gaixotasunen prebentzioa populazioan oinarritzeak herritar guztien osasunean jartzen du arreta, eta horren barruan, bai osasunaren determinatzaile sozialen gaineko jarduerak («kausen kausak»), bai arrisku-faktore indibidualen gainekoak sartzen dira.
Osasun arloko ekitatean eta osasun arloko sektorearteko ekintzan arreta berezia jartzen du.
Hurrengo arloetan lan egiten dugu
- Euskadiko Osasun Behatokia
Azterketa, komunikazio eta ikerketa organoa da, eta euskal herritarren osasuna monitorizatzea eta ebaluatzea du helburu, ekitatearen eta generoaren ikuspegitik.
- Osasun Inkesta
Osasunaren egoerari eta bilakaerari, osasunaren determinatzaileei eta osasun-zerbitzuen erabilerari buruzko informazioa, komunitatearen ikuspegitik.
- Euskadiko populazioaren osasunaren atlasa
Euskal Autonomia Erkidegoko Hilkortasunaren Atlas Interaktiboan hilkortasunaren banaketa, bizi-itxaropena edo adierazle sozioekonomikoak agertzen dira
- Osasun-baliabideei eta jarduerei buruzko informazio sistema
Osasun-baliabideei eta -jarduerei buruzko informazio-sistemak hainbat azpi-sistema hartzen ditu bere barne
- Osasun-ekitatea
EAEko Osasun-Ekitateari buruzko dokumentuak aurkituko dituzu
- Osasuna Politika Guztietan
Osasuna Politika Guztietan (OPG) izeneko estrategiaren bidez herritarren osasuna hobetu nahi da, osasunaren eta beste politiken arteko lotura indartuz
- OSAGIN buletina
“Populazioaren osasuna OSAGIN”, populazio-ikuspegi batean oinarrituta osasunarekin lotutako txostena