Ezagutu Internet-zerbitzuen arloa
Osasuna Politika Guztietan (OPG) erabakiek osasunaren gainean dituzten ondorioak modu sistematikoan kontuan hartzen dituen, sinergiak bilatzen dituen eta osasunaren gaineko ondorio negatiboak saihesten dituen osasun publikoko ikuspegi bat da eta horren helburua populazioaren osasuna eta osasun arloko ekitatea hobetzea da.
Osasunaren determinatzaile sozial, ekonomiko eta ingurumeneko askoren jatorria osasunetik eta osasun-politiketatik harago daude. Horregatik, osasunaren gaineko eragina sektoreen bitartez eta gobernantza-maila guztietan kontuan hartzea garrantzitsua da.
OPG ikuspegia zilegitasunean, kontu-ematean, gardentasunean, informazioaren eskuragarritasunean, parte-hartzean, jasangarritasunean eta sektore anitzeko elkarlanean oinarritzen da. Gobernuarteko egiturek eta organismoek babesten dute OPG ikuspegia, OPGaren sustatzaile nagusia osasun arloa izanik .