Ezagutu Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza arloa
ETA desagertu da, eta une egokia da, hortaz, bakea sendotu eta bizikidetza finkatzeko gizarte normalkuntzako testuinguru batean. Horretarako, hainbat zeregin garrantzitsu bete behar dira: iragana argitu, biktima guztien aintzatespena eta erreparazioa garatu, memoria kritikoa egin eta espetxe-politika berrikusi, besteak beste. Ezinbestekoa da, halaber, iraganaren gaineko zauriak ixtea, orainaldian ebazteke dauden arazoak konpontzea, eta etorkizunerako bizikidetza demokratikoaren kultura finkatzea. Baina, horrez gain, bai munduan, bai gure tokiko esparruan, kezka-agenda berria finkatu da, XXI. mendeko errealitateak eraginda. Bizikidetzan edo hezkuntzan aniztasuna eta elkartasuna bezalako balioen kudeaketarekin lotutako eztabaidak dira, eta puri-purian daude. Behar-beharrezkoa da, beraz, iraganaren gaineko agenda hau jorratzea, memorian oinarritutako bizikidetza mintzagai, eta bizikidetza solidarioa sustatzea, sortzen ari diren erronkei aurre egiteko. Izan ere, lehentasun horiek osatzen dute Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia sortzea eragin duen eta hari zentzua ematen dio xedea.
Arlo hauetan egiten dugu lan
- Memoria
Memoriari buruzko politika publikoa...
- Biktimak
Egia, Justizia eta Erreparazioa...
- Giza eskubideak
Giza eskubideak sustatzea eta babestea...
- Gizarte- eta hezkuntza-politikak
Bakerako eta bizikidetzarako gizarte- eta hezkuntza-politikak...
- Garapenerako lankidetza
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agenziak Hegoko garapen politikak planifikatzera eta kudeatzera zuzendutako organismo publikoa da...
- Errefuxiatuak
Nos proponemos contribuir con propuestas concretas a incrementar la capacidad de acogida, en Euskadi y a mejorar los procesos de integración.
- Erlijo-aniztasuna
El Plan de Convivencia y Derechos Humanos 2017-2020 aborda el punto de partida del Gobierno Vasco frente a la amenaza del terrorismo internacional de pretexto religioso.
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Plana (2017-2020)
2013-2016ko Bake eta Bizikidetza Planak eta 2017-2020rako Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Planak helburu estrategiko bera dute, honako esaldi honetan laburbiltzen dena: gizartea elkartzea helburu. Formulazio horrek balio goren bati egiten dio erreferentzia: adiskidetasunean oinarritutako bizikidetzaren idealera hurbiltzea.