Ezagutu Portuak arloa
Arlo honetan deskribatzen diren portuak, Estatuko administrazioak Euskal Autonomia Erkidegoari transferitutakoak dira. Maiatzaren 14ko 2380/1982 Errege Dekretuaren bitartez egin zen transferentzia hori, Estatuak Autonomia Erkidegoari portu-alorretako zerbitzuak eskuratzeari buruzko dekretuaren bitartez, eta 3/1979 Lege Organikoa den Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.32 artikuluaren ondorioz.
Portuen antolakuntza eta kudeaketa, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzari dagokio.