Eusko Jaurlaritza

Erregistro elektroniko orokorra

Erregistro elektroniko orokorra aplikazio korporatibo komuna eta zeharkakoa da, non Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokor osoan, haren Administrazio Instituzionalean eta haren sektore publikoko gainerako erakundeetan, zuzenbide publikoari lotutako prozedurei dagokie¬nez, jasotzen den edo handik bidaltzen den dokumentu, eskabide, idazki eta komunikazio ororen idazpena egingo baita.

Erregistro elektroniko orokorra herritarrak hartzeko (leiho berri batean irekitzen da) eskumena duen administrazio-organoak kudeatuko du. 

Ekainaren 20ko 91/2023 Dekretua(abre en nueva ventana), herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa.

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa.  (leiho berri batean irekitzen da)

Sarbidea

  • Izapidea amaitutakoan, elektronikoki sinatutako ordainagiri bat emango da, honako hauek jasoko dituena: erregistroko sarrera-zenbakia, aurkezpenaren data eta ordua, aurkeztutako idazkiaren, komunikazioaren edo eskaeraren kopia, eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuen zerrenda eta izena. 

Zure eskaerak, idatziak edo dokumentazioak inprimaki espezifikorik ez duela eta elektronikoki egin daitekeela egiaztatu ondoren, esteka hau erabil dezakezu:

    Erregistro elektroniko orokorraren inprimakia

    Data eta ordu ofiziala

    Erregistro elektroniko orokorrak, epeen zenbaketari dagokionez, Egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialari jarraitzen dio:

    • Data: 2024/10/31
    • Ordua: 23:57:18

    Egutegi ofiziala

    Idazkiak, eskabideak eta jakinarazpenak urteko egun guztietan eta 24 orduetan aurkez ditzakezu.

    Egun baliodunetan ezarritako epe zenbaketan, erregistro honetarako egun baliogabeak hauek izango dira: 

    Egoitza elektronikoaren egun baliogabeen egutegia

    Oharra: Aurkezpen bat egun baliogabe batean egin bada, aurkezpen hori hurrengo lehen egun baliodunaren lehen orduan egin dela ulertuko da, non eta arau batek ez duen berariaz onartzen bidalitakoa egun baliogabe batean jasotzea.