2024-2025erako Trantsizio Sozialaren eta Agenda 2030en arloan gazteak prestatzeko bekak
[Trantsizio Sozialaren eta Agenda 2030en arloan gazteak prestatzeko bekak]
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren arloan unibertsitate-tituludunen prestakuntza bultzatzeko bi beka ematea 2024-2025erako.
Aurrekontuko zuzkidura
36.500Prestazio ekonomikoa
Diru-zuzkidura.
1. – Deialdiko beka-programaren guztizko kreditua 36.500 eurokoa da; horietatik 11.045,58 euro 2024ko ordainketa-kredituei dagozkie, eta 25.454,42 euro 2025eko konpromiso-kredituari.
2. – Beken diru-hornidura 17.499,03 euro gordinekoa izango da. Bekaren zenbatekotik kenduko dira, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) atxikipenak eta konturako ordainketak, zergaren araudia aplikatuz gero.
Ordainketa-modua:
Bekak zatika ordainduko dira, ondoren adierazten den bezala:
a) Lehenengo ordainketa beka esleitu eta gero egingo da. Esleitutako diru-laguntzaren %30koa ordainduko da, bekaduna onartu eta barne hartu ondoren.
b) Bigarren ordainketa, %40koa, beka hasi eta 5 hilabete igaro ostean egingo da, txosten partziala aurkeztu ondoren.
c) Hirugarren eta azken ordainketa, gelditzen den %30ekoa, beka amaitu ondoren egingo da, beti ere azken txostena aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Goi-mailako edo graduko unibertsitate-titulazioa duten pertsonak
Betekizunak
-
Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea beken deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Goi-mailako unibertsitate-titulua edo gradukoa izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horren aitorpenaren kopia digitalizatua aurkeztu beharko da, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetasuna ezartzeko prozedura arautzen duena).
- Deialdiaren ebazpena argitaratu aurreko 5 urteetan lortu izana eskatutako titulazioa edo gradua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura unibertsitate-titulua duten pertsonentzako prestakuntza-bekarik jaso ez izana.
- Ezingo dira beka hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak, sexudiskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako Seigarrenean xedaturikoari jarraikiz. Betekizun hori zigorrak irauten duen bitartean aplikatuko da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lehendakaritza > Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Lehendakaritza > Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusia
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Laguntza hau eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- eskaera eta eranskinak bete
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea beken deialdia egiten den urteko urtarrilaren 1a baino lehen.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Goi-mailako unibertsitate-titulua edo gradukoa izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, titulu horren aitorpenaren kopia digitalizatua aurkeztu beharko da, urriaren 18ko 889/2022 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz (889/2022 Errege Dekretua, urriaren 18koa, atzerriko hezkuntza-sistemetako unibertsitate-irakaskuntzak homologatzeko, baliokidetzat jotzeko eta baliozkotzeko baldintzak eta prozedurak ezartzen dituena eta aurreko antolamendu akademikoetako unibertsitate-titulu ofizialek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duten baliokidetasuna ezartzeko prozedura arautzen duena).
- Deialdiaren ebazpena argitaratu aurreko 5 urteetan lortu izana eskatutako titulazioa edo gradua.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura unibertsitate-titulua duten pertsonentzako prestakuntza-bekarik jaso ez izana.
- Ezingo dira beka hauen onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean daudenak, sexudiskriminazioagatik gertatutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasuna lortzeko eta emakumeen kontrako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko 4/2005 Legearen Azken Xedapenetako Seigarrenean xedaturikoari jarraikiz. Betekizun hori zigorrak irauten duen bitartean aplikatuko da.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa jakinarazteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango da, deialdiaren ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Justifikazioa
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua