2024eko Euskal Etxeentzako diru-laguntzak
- Erakundea:
- Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da Euskal Etxeentzako eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioentzako dirulaguntzen 2024rako deialdia egitea.
Aurrekontuko zuzkidura
980.000 euro(s)Prestazio ekonomikoa
Gastu arruntak eta jardueren antolaketa. IV. kapitulua: diruz lagundu ahal izango dira funtzionamendu-gastuak, bai eta irabazi-asmorik gabeko urteko programak edo jarduera zehatzak egitea ere, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen helburuak betetzera bideratuta badaude. Euskal Etxeen funtzionamendurako eta mantentze-lanetarako diruz lagun daitezkeen gastuak (langileen soldata-kostuak, gizarte-segurantza, bide-gastuak, ura, argia, berokuntza, zergak, aseguruak, alokairuak eta antzekoak) ezingo dira izan jardueretako gastuak baino handiagoak, eta emandako dirulaguntzaren % 50eko muga izango dute.
Azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak. VII. kapitulua: Euskal Etxeen eta Euskal Etxeen federazio eta konfederazioen azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak diruz lagundu ahal izango dira, honako hauei dagozkienak:
a) Kalteak konpontzea.
b) Arkitektura-oztopoak kentzea.
c) Euskal Etxeen egoitzak eraikitzea.
d) Espazioak birmoldatzea.
e) Teknologiak sartzea
- Kapitulu bakoitzean emandako dirulaguntzen gutxieneko zenbatekoa 300 eurokoa izango da. Zenbatekoa zehazteko erabilitako formula aplikatuta kopuru txikiagoa ateratzen bada, ez da laguntzarik emango.
- IV. kapituluko dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 30.000 eurokoa izango da Euskal Etxeen kasuan, eta 50.000 eurokoa Euskal Etxeen federazioen kasuan.
- VII. kapitulurako emandako dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa 10.000 eurokoa izango da.
- Erakunde onuradunak Euskal Etxeak eta Europar Batasunaren lurraldean kokatutako federazioak direnean, Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 (EB) Erregelamenduan, minimis laguntzei Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoan (2023ko abenduaren 15eko EBAO, L seriea), ezarritako minimis araubideari atxikiko zaizkio laguntzak. Enpresa bakar bati emandako minimis laguntzen guztizko zenbatekoa ez da 300.000 eurotik gorakoa izango hiru urteko edozein alditan.
Ordainketa-modua:
- IV. kapitulurako: 200.000 euro, ordainketa-kreditua, eta 600.000 euro, 2025erako konpromiso-kreditua.
- VII. kapitulurako: 45.000 euro, ordainketa-kreditua, eta 135.000 euro, 2025erako konpromiso-kreditua.

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lehendakaritza > Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Lehendakaritza / Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusia > Kanpoko Euskal Komunitatearen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza:
euskaletxeak@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0034309Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Beste finantziazio-iturri batzuk” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, “Mínimis laguntzen adierazpena" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Bateragarritasun-adierazpenak
- Ez da xede eta helburu bererako laguntza edo diru-laguntzarik jasotzen ari administrazio publiko edo erakunde pribatuetatik.
Laguntza edo diru-laguntza eskatu dio administrazio publiko edo erakunde pribaturen bati, eta eman egin zaio (zehaztu puntu honetako datuak "beste diru-laguntza batzuk" erlaitzean).
Laguntza edo diru-laguntza eskatu dio administrazio publiko edo erakunde pribaturen bati, eta ebazteko zain dago (puntu honetako datuak zehaztu behar ditu "beste diru-laguntza batzuk" erlaitzean).
-
Arautegia
- Epai irmo baten bidez diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuak ez izatea, edo delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Indarreko xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, erregelamendu bidez zehaztutako moduan.
Ez izatea ebazpen irmo baten bidez zehatua diru-laguntzak lortzeko aukera galtzearekin, lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean xedatutakoaren arabera.
-
Minimis aitorpenak
- Ez du "minimis" araubideari lotutako diru-laguntzarik jaso azken bi zerga-ekitaldietan.
- Azken bi ekitaldietan, "minimis" erregimenari lotutako dirulaguntzak jaso dituzu (puntu honetako datuak zehaztu behar dituzu "Beste dirulaguntza batzuk" fitxan).
-
Zehapen-adierazpenak
- Ez du diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik jaso.
- Ez du diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko ezgaitzen duen legezko debekurik, sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak berariaz aipatuta.
-
Eskaera eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu
Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan "eskabidea" botoiaren bidez.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- jarraian aipatuko dira BAK ziurtagiria ateratzeko argibideak
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hlabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.