Merkataritzako Bulego Teknikoei zuzendutako 2023-2024ko ekitaldirako laguntza-programa
[MBT 2023-2024]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2023-2024an Merkataritzako Bulego Teknikoen funtzionamendua ahalbidetzeko diru-laguntzak arautzea eta diru-laguntzetarako deialdia egitea; bulego horietatik, doan eta merkataritza-banaketaren sektore osoari eta haren erakundeei zuzenduta, langile kualifikatuen laguntza-zerbitzua emango da.
Aurrekontuko zuzkidura
2.000.000,00Prestazio ekonomikoa
Bulegoaren zerbitzua beteko duen pertsona urtebetez lanaldi osoan kontratatzeko kostuen % 90ra arte estal dezake laguntzaren zenbatekoak. Edonola ere, bulego bakoitzak jaso dezakeen gehieneko zenbatekoa ez da izango 40.000,00 eurotik gorakoa.
Dirulaguntzaren zenbatekoak ezingo du gainditu erakunde onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuetatik eskuratutako laguntzak edo dirulaguntzak batuta.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.
EBALUAZIO-BATZORDEA
Ebaluazio-batzorde batek espedienteak aztertuko ditu, oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatuko du, 14. artikuluan jasotako irizpide eta haztapenen arabera baloratuko ditu, eta prozedura ebazteko proposamena egingo dio eskumena duen organoari, eman beharreko laguntzak eta ukatu beharreko eskabideak jasota.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Merkataritza Zuzendaritzari atxikitako bost pertsonak osatuko dute ebaluazio-batzordea.
Ebaluazio-batzordearen osaera:
Lehendakaria: Merkataritzako arduraduna
Batzordekideak: Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat
Idazkaria: Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat (botorik gabe)
Ordainketa-modua:
Ordainketa tres ordainketaren bidez egingo da:
a) Lehen ordainketa –emandako dirulaguntzaren % 80– 19.a) artikuluan aurreikusitako epea igarotzean ordainduko da, tartean berariaz dirulaguntzari uko egin ez bazaio. Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia ziurtatua, dirulaguntza emateko jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, eta diruz lagundutako epe osoan zehar egon beharko da indarrean.
b) Bigarren ordainketa, hots, emandako dirulaguntzaren % 10 erakunde onuradunak sei hilean behingo jarraipen-txostena aurkeztu ondoren ordainduko da, 19. artikuluaren e) puntuan ezarritakoaren arabera.
c) Gainerako zenbatekoa, hau da, emandako dirulaguntzaren % 10, emandako dirulaguntza 18. artikuluaren arabera justifikatu eta likidatu ondoren ordainduko da, hala badagokio eta emandako dirulaguntzaren zati bat itzultzea ekarriko lukeen gutxitzerik eragiten ez badu.
d) Ordainketa horiek egiteko, onuradunak egunean eduki behar ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta dirulaguntza eskuratzeko baldintza guztiak bete behar ditu dirulaguntzak irauten duen aldi osoan.

Nori dago zuzenduta
Merkatarien elkarteak edo agrupazioak
Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten merkatarien elkarteak edo mistoak (hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako beste zerbitzu batzuen presentzia onartzen dutenak, betiere bazkideen % 50 baino gehiago saltegiak edo merkataritza-jarduerarekin lotutako zerbitzuak badira), edo elkarte-taldeak, horien jardun-eremuak dagokien I. eranskineko zona gainditzen ez badu.
Edonola ere, merkatari-elkarteak edo elkarte mistoak onuradun izan daitezke, betiere elkartearen sostengu ekonomikorako ekarpenak egiten dituzten 20 merkataritza-establezimendu ordezkatzen badituzte gutxienez.
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, inskribituta egon beharko dute.
Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak
Merkatarien elkarteen gehieneko presentzia duten federazio edo agrupazioak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan badute eta beren jardun-eremua lurralde historiko bat bada.
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, egon beharko dute.
Udalak eta udalek sustatutako garapen-entitateak
Udalak, garapen-agentziak edo horiek sustatutako garapenerako erakundeak eta tokiko beste erakundeak.
Merkatarien elkarteak edo agrupazioak
Hiri-merkataritzako jarduerarekin lotuta dauden gremio-izaerako merkatari-elkarteak edo zerbitzuak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko batean badute eta jardun-eremua lurralde historiko bat bada, betiere elkartearen sostengu ekonomikorako ekarpenak egiten dituzten 20 merkataritza-establezimendu ordezkatzen badituzte gutxienez.
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira. Gremio-izaerako lurraldeko elkarteak edo taldeak puntu honetatik kanpo geratuko dira, betiere hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako zerbitzuetako profesionalak barne hartzen badituzte.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, egon beharko dute.
Betekizunak
-
Onuradun izateko baldintzak
- Laguntzak eskatu ahal izateko, merkatarien elkarteek, taldeek eta federazioek behar bezala eratuta eta inskribatuta egon beharko dute dagozkien erregistroetan.
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan, ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuak arautua, eta erregelamendu bidez eguneratutako datuekin.
Gremio-izaerako lurraldeko elkarteak edo taldeak b puntutik kanpo geratuko dira, betiere hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako zerbitzuetako profesionalak barne hartzen badituzte.
- Erakunde onuradun izan daitezke hurrengo baldintzak ere bete behar dituzte:
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza emateko unean, bai ordaintzeko unean.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik, sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz.
- Ez egotea Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikuluan ezarritako egoeraren batean.
- Ez egotea laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
- Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, ezta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluaren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko eskakizunei dagokienez.
- Jarduketa-proiektu bat aurkeztea. Proiektu hori 2023. urtean hasi, eta 12 hilabetez jarraian egin beharko da horietatik bat, gutxienez 2023. urtean izango dira.
- Jarduera-eremua zonakoa/tokikoa, lurraldekoa edo lurraldeko-gremiokoa izango da.
-
Kontratatutako teknikarien betekizunak
Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu:
- Unibertsitate-titulu ofiziala izatea.
- Lanaldi osoan kontratatuta egotea.
- Gizarte Segurantzan altan egotea, eskatzailearen entitatean, proiektua hasten den unean.
- Kontratuko kategoria profesionala bat etorriko da, halaber, eskatutako titulu akademikoarekin.
- Ordainsari ekonomikoa, gutxienez, aplikatu beharreko hitzarmenean jasotakoa izango da.
- Kontratatutako pertsonari bere eginkizuna garatzeko behar duen ekipamendu material guztia helaraziko zaio: ekipamendu informatikoa, telefonoa eta abar.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
Onuradun izateko baldintzak
- Laguntzak eskatu ahal izateko, merkatarien elkarteek, taldeek eta federazioek behar bezala eratuta eta inskribatuta egon beharko dute dagozkien erregistroetan.
a) Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua.
b) Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan, ekainaren 17ko 148/1997 Dekretuak arautua, eta erregelamendu bidez eguneratutako datuekin.
Gremio-izaerako lurraldeko elkarteak edo taldeak b puntutik kanpo geratuko dira, betiere hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako zerbitzuetako profesionalak barne hartzen badituzte.
- Erakunde onuradun izan daitezke hurrengo baldintzak ere bete behar dituzte:
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai dirulaguntza emateko unean, bai ordaintzeko unean.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik, sexu-diskriminazioagatik sortutakoak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeari edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoari jarraikiz.
- Ez egotea Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 116. artikuluan ezarritako egoeraren batean.
- Ez egotea laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
- Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, ezta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluaren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko eskakizunei dagokienez.
- Jarduketa-proiektu bat aurkeztea. Proiektu hori 2023. urtean hasi, eta 12 hilabetez jarraian egin beharko da horietatik bat, gutxienez 2023. urtean izango dira.
- Jarduera-eremua zonakoa/tokikoa, lurraldekoa edo lurraldeko-gremiokoa izango da.
-
Kontratatutako teknikarien betekizunak
Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu:
- Unibertsitate-titulu ofiziala izatea.
- Lanaldi osoan kontratatuta egotea.
- Gizarte Segurantzan altan egotea, eskatzailearen entitatean, proiektua hasten den unean.
- Kontratuko kategoria profesionala bat etorriko da, halaber, eskatutako titulu akademikoarekin.
- Ordainsari ekonomikoa, gutxienez, aplikatu beharreko hitzarmenean jasotakoa izango da.
- Kontratatutako pertsonari bere eginkizuna garatzeko behar duen ekipamendu material guztia helaraziko zaio: ekipamendu informatikoa, telefonoa eta abar.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, inskribituta egon beharko dute.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, egon beharko dute.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan izena emanda egon beharko dira. Gremio-izaerako lurraldeko elkarteak edo taldeak puntu honetatik kanpo geratuko dira, betiere hiri-merkataritzako jarduerarekin lotutako zerbitzuetako profesionalak barne hartzen badituzte.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, uztailaren 29ko 145/2008 Dekretuak arautua, edo Euskal Autonomia Erkidegoko Enpresa eta Sindikatu Elkarteen Erregistroan, sindikatuen eta enpresaburuen elkarteen estatutuen gordailuari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuak arautua, egon beharko dute.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik 4 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Errekurtsoa jarri ahal izateko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Zer egintzen aurka jartzen da?
Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:
- Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
- Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
- Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
- Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.
Zer organotan jartzen da?
Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.
Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.
Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Zerbitzua emateko kontratua sartzea
Erakunde onuradunak aldez aurretik aurkeztu beharko du zerbitzua emateko kontratuaren kopia ziurtatua, dirulaguntza emateko jakinarazpena iragarki-taulan argitaratu eta hilabeteko epean gehienez ere, eta diruz lagundutako epe osoan zehar egon beharko da indarrean.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete beharko ditu: - Unibertsitate-titulu ofiziala izatea. - Lanaldi osoan kontratatuta egotea. - Gizarte Segurantzan altan egotea, eskatzailearen entitatean, proiektua hasten den unean. - Kontratuko kategoria profesionala bat etorriko da, halaber, eskatutako titulu akademikoarekin. - Ordainsari ekonomikoa, gutxienez, aplikatu beharreko hitzarmenean jasotakoa izango da. - Kontratatutako pertsonari bere eginkizuna garatzeko behar duen ekipamendu material guztia helaraziko zaio: ekipamendu informatikoa, telefonoa eta abar.
Lan-kontratua gehitzeko honako helbide honetara bidali beharko da: Nire karpeta
Seihilabeko txostenak sartzea
Epealdi horren barruan bulego teknikoak egindako jarduerei buruzko laburpen-txostena, eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzari buruzko balorazioa, bai eta, hurrengo seihilabetekoari begira, ekintzen orientazio-aldaketa posiblea ere.
Memoriarekin batera, lan-planaren kronograma eta aginte-taula eguneratuak aurkeztu beharko dira, IV. eta V. eranskinetan ezarritako formatuen arabera, eskabidean aurkeztutako proiektuaren aurrerapen-maila adieraziz; horrez gain, ordura arte egindako izapideen laburpen-taula aurkeztu beharko da, VII-B eranskinean ezarritako formatuaren arabera egina.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Epealdi horren barruan bulego teknikoak egindako jarduerei buruzko laburpen-txostena, eta, halaber, planteatutako helburuetan egindako aurrerakuntzari buruzko balorazioa, bai eta, hurrengo seihilabetekoari begira, ekintzen orientazio-aldaketa posiblea ere. Memoriarekin batera, lan-planaren kronograma eta aginte-taula eguneratuak aurkeztu beharko dira, IV. eta V. eranskinetan ezarritako formatuen arabera, eskabidean aurkeztutako proiektuaren aurrerapen-maila adieraziz; horrez gain, ordura arte egindako izapideen laburpen-taula aurkeztu beharko da, VII-B eranskinean ezarritako formatuaren arabera egina.
Seihileko txostena gehitzeko honako helbide honetara bidali beharko da: Nire karpeta
Justifikazioa
Diru-laguntzen erakunde onuradunek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hiru hilabeteko epean, eta, nolanahi ere, 2022eko abenduaren 31 baino lehen, justifikatu egin beharko dute ezarritako baldintzak betetzen dituztela eta laguntzaren helburua lortu dutela. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Justifikazio-formularioa, VII-A eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
b) Eskabidean aurkeztutako aginte-taula, V. eranskinean ezarritako formatuaren arabera, eguneratuta eta eskabidean ezarritako helburuen betetze-maila adierazita.
c) Eskabidean aurkeztutako kronograma, IV. eranskinean ezarritako formatuaren arabera, eguneratuta eta eskabidean ezarritako helburuen betetze-maila adierazita.
e) Egindako izapideen laburpen-taula, VII-B eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
f) Diruz lagundutako jardueraren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, VII-C eranskinean ezarritako ereduaren arabera:
g) Proiektuaren garapenari buruzko memoria laburtua, diruz lagundutako jarduerak benetan egin direla egiaztatzeko. Hasieran aurkeztutako proiektuarekiko desbideratze oro justifikatu beharko da, bai eta proiektuaren bidez lortu nahi ziren helburuen ebaluazioa eta betetze-maila ere.
h) Proiektuaren gastu guztien egiaztagiriak eta gastu bakoitzaren ordainketaren egiaztapena:
i) Bulegoko teknikarien nominak. Proiektua gauzatu bitartean teknikariak aldi baterako ezintasun-egoeran badaude, langileen izen-zerrenda (RNT, lehengo TC2) aurkeztu beharko da.
ii) Kotizazioen likidazioaren ordainagiria (RLC, lehengo TC1).
iii) Aurkeztutako PFEZaren aitorpenak
iv) BGAEei edo gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuei egindako ekarpenak
v) Profesional independenteen fakturak
i) Eskabidea aurkeztu ondoren xede bererako lortu diren beste laguntza edo dirulaguntza guztien zerrenda.
j) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 22.2 artikuluan identifikatzen diren administrazio-ziurtagiri positiboak, baldin eta eskatzaileak aurka egiten badio kudeaketa-organoak zuzenean agiri horiek eskuratzeari.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Diru-laguntzen erakunde onuradunek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hiru hilabeteko epean, eta, nolanahi ere, 2022eko abenduaren 31 baino lehen, justifikatu egin beharko dute ezarritako baldintzak betetzen dituztela eta laguntzaren helburua lortu dutela. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
a) Justifikazio-formularioa, VII-A eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
b) Eskabidean aurkeztutako aginte-taula, V. eranskinean ezarritako formatuaren arabera, eguneratuta eta eskabidean ezarritako helburuen betetze-maila adierazita.
c) Eskabidean aurkeztutako kronograma, IV. eranskinean ezarritako formatuaren arabera, eguneratuta eta eskabidean ezarritako helburuen betetze-maila adierazita.
e) Egindako izapideen laburpen-taula, VII-B eranskinean ezarritako ereduaren arabera.
f) Diruz lagundutako jardueraren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, VII-C eranskinean ezarritako ereduaren arabera:
g) Proiektuaren garapenari buruzko memoria laburtua, diruz lagundutako jarduerak benetan egin direla egiaztatzeko. Hasieran aurkeztutako proiektuarekiko desbideratze oro justifikatu beharko da, bai eta proiektuaren bidez lortu nahi ziren helburuen ebaluazioa eta betetze-maila ere.
h) Proiektuaren gastu guztien egiaztagiriak eta gastu bakoitzaren ordainketaren egiaztapena:
i) Bulegoko teknikarien nominak. Proiektua gauzatu bitartean teknikariak aldi baterako ezintasun-egoeran badaude, langileen izen-zerrenda (RNT, lehengo TC2) aurkeztu beharko da.
ii) Kotizazioen likidazioaren ordainagiria (RLC, lehengo TC1).
iii) Aurkeztutako PFEZaren aitorpenak
iv) BGAEei edo gizarte-aurreikuspeneko beste sistema batzuei egindako ekarpenak
v) Profesional independenteen fakturak
i) Eskabidea aurkeztu ondoren xede bererako lortu diren beste laguntza edo dirulaguntza guztien zerrenda.
j) Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduko 22.2 artikuluan identifikatzen diren administrazio-ziurtagiri positiboak, baldin eta eskatzaileak aurka egiten badio kudeaketa-organoak zuzenean agiri horiek eskuratzeari.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, honako helbide honetara bidali beharko da: Nire karpeta
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.