Eusko Jaurlaritza

Ahalordeen erregistro elektronikoa

Ahalordetzeen erregistro elektronikoa zerbitzu elektroniko arruntetako bat da, euskarria ematen diena Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko ordezkaritza-figurei.

Ordezkatu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko Zerbitzu eta Prozedura Katalogoan jasotako zerbitzuak eta prozedurak, edozein delarik haien digitalizazio-maila.

Ekainaren 20ko 91/2023 Dekretua herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa.

Agindua, 2023ko azaroaren 14koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Ahalordeen erregistro elektronikoa, zuzenbide publikoari lotuta dituen prozeduretarako.

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko Herritarrak Hartzeko eta Zerbitzu Digitaletako Zuzendariatzaren Ebazpenak

Datu pertsonalen babesari buruzko informazioa

Sarbidea

Sartu aurretik, ahalorde motak eta ordezkaritza-figurak, ohiko galderak eta aplikazioa erabiltzeko gida kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Modu seguruan identifikatu beharko duzu zure burua, identifikazio elektronikorako bitarteko baten bidez.

Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora

Kontsultatu ahalorde motak, ordezkaritza-figurak eta nola alta eman

Ahalordeen erregistro elektronikoari buruzko ohiko galderak

Ahalordeen erregistro elektronikoan izena ematea ez da beti beharrezkoa ordezkari gisa jarduteko prozedura, izapide edo jarduera batean. Hala ere, komeni da modu jarraituan jardunez gero.

Jarduketa hauek burutu daitezke ordezkari baten bitartez: 

  • Eskabideak eta errekurtsoak aurkeztu, atzera egin, uko egin eta agiriak aurkeztu
  • Espedienteetarako irispidea izan (nahitaezko jarduketa)
  • Jakinarazpenak jaso

Ordezkari bidez egingo diren prozedurak hautatzeko hiru aukera daude:

  • EAEko Administrazio Orokorreko prozedura guztiak
  • Jarduketa-eremu bati edo hainbati lotuta dauden prozedurak
  • Banakako prozedurak.

Inskripzioa elektronikoki nahiz aurrez aurre egin daiteke. Aurrez aurreko kanala borondatezko ordezkaritzara mugatuta dago, ordezkaritza ematen duena pertsona fisikoa denean.

Tipologia Aurrez aurreko kanala Kanal elektronikoa
Inkripzioa ordezkaritza-tipologiaren arabera
Borondatezko ordezkaritza ordezkatua pertsona fisikoa denean Bai Bai
Gainerako ordezkaritza-modalitateak Ez Bai

Elektronikoki egin nahi izanez gero, ezinbestekoa da ordezkatuak eta ordezkariak, biek, ontzat emandako identifikazio elektronikoko bitartekoren bat edukitzea. Erabil daitezkeen identifikazio elektronikoko bitartekoak hauek dira: administrazio honetako sinadura elektronikoaren politikaren arabera egoitza elektronikoan erabiltzeko onartuta daudenak.

Inskripzioa aurrez aurre egiteko, pertsona fisikoak erregistro-gaietan laguntzeko bulegoetan agertuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko langile gaituen aurrean.

Borondatezko ahalordetzeak automatikoki inskribatuko dira interesdunak administrazio-egoitzan agertuz gero. Elektronikoki eginez gero, ordezkariak ordezkaritza onartu eta gero inskribatuko da.

Ordezkaritza-eskaera ahalordeen erregistroko arduradunak aztertu eta onartu behar badu, ordezkaritza indarrean egongo da onartzen den unean.

Ukatuz gero, edo antzemandako akatsak zuzentzeko errekerimenduak egiten badira, gehienez ere 10 egun balioduneko epea egongo da horretarako, inskripzioaren hurrengo egunetik hasita.

Ordezkatuak ordezkaritza inskribatzen duenean zehazten duena. Ez baldin bada eperik zehazten, 5 urtekoa izango da, hau da, Legeak ezartzen duen gehiena (Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legea, 6.6. artikulua). 

Agiri publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinaduradun agiri pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeen balio-epea laburragoa bada, azken epe hori gailenduko da.

Nahi beste luzapen balia daitezke, ordezkaritzaren indarraldia luzatzeko. Luzatzeko eskubidea baliatzeko, ezinbestekoa da ordezkaritza indarrean egotea,  iraungi gabe. Luzapenak indarraldiko aldaketen parekoak dira. Luzapen bakoitza, alabaina, 5 urtekoa izan daiteke gehienez (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea, 6.6. artikulua).

 Agirri publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinaduradun agiri pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeeetan, indarraldiaren epea luza daiteke baldin eta indarrean badago.  Ahalordetzeen balio-epea laburragoa bada, azken epe hori gailenduko da.

 Ahalordeen erregistro elektronikoan luzapena eskatzeko, bi aukera daude: elektronikoki nahiz aurrez aurre.

 Aurrez aurrekoa bakarrik erabiliko da ordezkaria pertsona fisikoa denean.

Tramitazioa

Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.

Aurrez aurreko tramitazioa

  1. Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
  3. Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Aplikazioa erabiltzeko gida (PDF, 903 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Aginduaren 6.3.a) artikuluko borondatezko ahalordetzeak ezin izango dira aldatu.

Ez da onartuko ezer aldatzerik dokumentu publiko bidez edo notarioak legitimatutako sinadura duen dokumentu pribatu bidez emandako borondatezko ahalordetzeetan, salbu eta Aginduaren 21.6 artikuluan jasotako kasuan.

Horrez gain, ezingo dira inolaz ere aldatu ezein alderdiren dokumentu-zenbakia eta izena (izen-abizenak edo sozietatearen izena). Hala eskatuz gero, baja eman beharko diote ordezkaritzari (ezeztatu edo uko egin) eta beste alta bat eman. 

Nolanahi ere, Aginduaren 6.3.a) eta 21.6 artikuluetako borondatezko ahalordetzeak eta aurreko paragrafoan adierazitako datuak alde batera utzita, ordezkaritzaren zenbait datu alda daitezke. Horretarako, ordezkaritza-tipologiaren arabera, bi kanalak izango ditugu eskura (elektronikoa eta aurrez aurrekoa). 

Aurrez aurrekoa bakarrik erabiliko da ordezkatua pertsona fisikoa denean.

Tramitazioa

Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.

Aurrez aurreko tramitazioa

  1. Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
  3. Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Aplikazioa erabiltzeko gida (PDF, 903 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ordezkatuak ordezkaritza baliorik gabe uztea da errebokazioa. Emandako ordezkaritza edozein momentutan ezeztatu daiteke.

Ahalordeen erregistro elektronikoan errebokatzeko, bi aukera daude: elektronikoki nahiz aurrez aurre.

Aurrez aurrekoa bakarrik erabiliko da ordezkatua pertsona fisikoa denean.

Tramitazioa

Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.

Aurrez aurreko tramitazioa

  1. Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
  3. Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Aplikazioa erabiltzeko gida (PDF, 903 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ordezkariak ordezkaritza bertan behera uztea da uko egitea. Jasotako ordezkaritzari edozein momentutan uko egin dakioke. 

Ahalordeen erregistro elektronikoan uko egiteko, bi aukera daude: elektronikoki nahiz aurrez aurre.

Aurrez aurrekoa bakarrik erabiliko da ordezkaria pertsona fisikoa denean.

Tramitazioa

Administrazioan agertzea edo dokumentuak aurkeztea egoitza elektronikoan egin daiteke, edo aurrez aurre (pertsona fisikoek bakarrik) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulegoetan.

Aurrez aurreko tramitazioa

  1. Bete imprimakia. Eskabidea.pdf (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea eta sinatu. Inprimagailurik ez baduzu joan Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batera.
  3. Aurkeztu eskabidea eta dokumentazioa (beharrezkoa balitz) Erregistro-Gaietan Laguntzeko Bulego batean.

Tramitazio elektronikoa    

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Sartu Ahalordeen erregistro elektronikora.

Gidaliburuak

Aplikazioa erabiltzeko gida (PDF, 903 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Ahalordeen erregistro elektronikoari buruz zalantzaren bat baldin baduzu, edo arazoren bat sortu bazaizu, bidali mezu bat helbide honetara: ahalordeenerregistroa@euskadi.eus .

Azken aldaketako data: