2023ko Euskal merkataritzako sariak

[EMS]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan merkataritzaren alde lan egiteagatik eta jasangarritasunaren aldeko apustua egiteagatik nabarmentzen diren enpresak saritzea, betiere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta lege horren aldaketetan ezarritako berdintasun-printzipioak errespetatuta.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan irabazi-asmoko merkataritza-jarduera gauzatzen duten merkataritza-enpresen jabe diren pertsonak fisikoak, izan daitezke onuradurak.

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan irabazi-asmoko merkataritza-jarduera gauzatzen duten merkataritza-enpresen jabe diren pertsonak juridikoak, izan daitezke onuradunak.

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Jarduera berezi edo berritzaileei ekin edo bultzada-gaitasun handia izan duten proiektuak bultzatzen dituzten elkarteak sarituko dira, betiere beraien jarduketa-eremua Euskal Autonomia Erkidegoan bada.

Euskal Autonomia Erkidegoko udalak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udala izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila

Merkataritza Zuzendaritza

Tel. 945 01 99 63

E-mail: dico@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1072804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2022ko urriaren 12 an amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Epaimahaiaren proposamena aztertu ondoren, proposamen hori aurkeztu eta hilabeteko epean, gehienez ere, ebazpena emango du Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak, eta EHAAn argitaratuko da, sailburuaren agindu bidez.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk