Lan eta Enplegu Saileko 2023 urterako diru-laguntzen plan estrategikoaren aldaketa
Helburuak
Dirulaguntzen plan estrategikoa egitean, honako helburu orokor hauek lortu nahi dira:
- Sail honi tresna bat ematea, sailaren eskumeneko gaiekin zerikusia duten interes publikoko edo interes sozialeko jarduerak sustatzea xede duten politika publikoen plangintza egin dezan.
- Ekonomia- eta finantza-ikuspegitik, kudeaketa-tresna uniformeagoak zehaztea, dirulaguntzen efikazia eta efizientzia hobetu ahal izateko.
- Informazio publikoan sarbidea izan ahal izatea gobernamendu onaren gardentasunaren eta praktiken ikuspegitik.
Sail honek sustapen-jarduerarekin bete nahi dituen helburuak anitzak dira, kontuan hartuta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak, esleitzen dizkion eskumen-eremuak.
Legegintzaldia
XII. Legegintzaldia