Ekintzailetzarako eta turismo-enpresen lehiakortasunaren hobekuntzarako laguntzak - EMET 2024
[EMET 2024]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Turismo-negozio berriak sortzeko eta sektorea modernizatzeko eta berritzeko laguntza‑programaren deialdia egitea da Agindu honen xedea.
Helburu horrekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoan toki-garapenari lagunduko dioten turismo-negozio berriak sortzen lagunduko da, baita turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzera bideratutako jarduketak ere, guztia ere berrikuntza teknologikoaren babesarekin; halaber, haien kalitatea hobetu nahi da, eta turismo seguru, jasangarriko eta irisgarriko eredu baterantz bideratu, baldin eta diruz laguntzeko honako lerro hauetan sartzen badira:
● Ekintzailetza, negozio turistiko berriak sortzeko.
● Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea.
Aurrekontuko zuzkidura
1.285.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 13ra bitartean egiten, fakturatzen eta ordaintzen diren gastuak ondorengo linearen batean badaude:
a) Turismo-negozio berriak sortzea, I. eranskinean zehaztutako ezaugarrien arabera (baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2024ko urtarrilaren 1aren ondoren eta 2025ko urtarrilaren 11 baino lehen).
b) Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzea, II. eranskinean zehaztuta ezaugarrien arabera (baldin eta Euskadiko Turismo Enpresen Erregistroan edo Ekonomia Jardueren Zergan alta eman badute 2024ko urtarrilaren1a baino lehen) eta honako helburu hauek dituzten jarduketak:
1. Turismo-enpresen eta -zerbitzuen berrikuntza, soluzio teknologikoen bitartez
- Negozioaren kudeaketan aurrera egiteko soluzio teknologikoak ezartzea.
- Berrikuntza negozio-prozesuetan eta I+G+Bko jarduerak garatzea.
- Establezimenduaren kudeaketa adimenduneko sistemak (domotika) ezartzea.
- Haririk gabeko konektibitatea turismo-ostatuetan.
2. Enpresen turismo-eskaintza hobetzea eta optimizatzea
- Turismo-zerbitzu edo -produktu berriak sortzea.
- Instalazioak eta ekipamendua hobetzea jateetxetan edo turismo-ostatuetan.
3. Eskaintza turismo segurura, jasangarrira, arduratsura eta irisgarrira bideratzea
- Turismo-jarduerak ingurunean inpaktu txikiagoa izatea.
- Turismo-enpresek online eskaintzen dituzten instalazioak, zerbitzuak, produktuak eta komunikazio-sistemak eskuratzeko bereziki garaturiko teknologiak biltzea.

Nori dago zuzenduta
Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoan jarduteko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen dituzten enpresaburu indibidual edo autonomoek eta pertsona juridikoek, ondasun-erkidegoek eta sozietate zibilek, eskuratu ahal izango dituzte; eta honako tipologia hauetako batean sartu beharko dute:
a) ostatu-enpresa turistikoak,
b) bitartekaritzako turismo-enpresak,
c) sukaldaritza-enpresak,
d) garraio turistikoko enpresak,
e) turismo aktiboko enpresak,
f) biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak,
g) turismo-gidariak,
h) autokarabanak hartzeko eremu berezien titularrak.
Betekizunak
-
Betekizunak eta merezimenduak
Betekizun komunak
1. “Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza-laguntzen lerroan” laguntza eskatzen duten pertsonek (fisikoa edo juridikoa) (I. eranskina) zer establezimendurako edo negoziorako eskatzen duten laguntza, han egon behar dute jardueran eskabidea aurkezteko unean, eta alta emanda egon behar dute Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE)* edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ), laguntzaren xede den jarduerari dagokion epigrafean, salbu eta eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren abian jarrikodirela aurreikusten bada; kasu horretan, baldintza hori 2025eko urtarrilaren 11 baino lehen bete beharko dute.
Bestalde, “Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzen lerroan” laguntza eskatzen duten pertsonek (II. eranskina) zer establezimendurako edo negoziorako eskatzen duten laguntza, han egon behar dute jardueran eskabidea aurkezteko unean, eta alta emanda egon behar dute Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE)* edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ), laguntza eskatzen duten jarduerari dagokion epigrafean, 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen.
* Turismo-ostatuko enpresak, bitartekaritza-enpresak, turismo-gidarien enpresak eta autokarabanentzako harrera-eremu bereziak.
2. Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
3. Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.
4. Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, bertan parte hartzen duten pertsona guztiak, fisiko zein juridiko pribatuak, pertsona onuraduntzat hartuko dira, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, zeinak behar adina ahalorde izango baititu onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko. Ezin izango da elkartea desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 43., 44. eta 45. artikuluetan aurreikusitako preskripzio epea igaro arte.
5. Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskadin kokatzea.
6. Eskabide bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko (fisikoa edo juridikoa), eta negozio edo turismo-establezimendu bakarrerako izan beharko du.
7. Bi lineak baztertzaileak dira bere artean. Bi lineak ebatzi ondoren horietakoren batean soberakinik balego, bestea finantzatzeko erabili ahalko da, beharrezkoa balitz. Linea bakoitzean jarduerak ez dira baztertzaileak bere artean.
8. Diruz lagundu ahal izango dira 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 13ra arte egiten diren jarduerak. Bakarrik onartuko dira epe horretan jaulkitako eta ordaindutako fakturak. Ondorioz, ez dira kontuan hartuko epe horren aurretik edo ondoren egindako ordainketak, epeka eta/edo geroratuta adostutakoak barnean hartuta.
9. Justifikazioa aurkezteko epea 2024ko abenduaren 13an amaituko da.
Ekintzailetzarako laguntza-lerroaren betekizun espezifikoak (I. eranskina)
- Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren jarduera hasten duten turismo-ostatuko establezimenduek EAEko Turismo Administrazioan laguntza eskatu aurretik izapidetu beharko dute turismo-enpresa eta -jarduerei buruz indarrean dagoen araudia egokitzeko txosten-eskaera. Ez dira onartuko turismo-ostatuak sortzeko laguntza-eskabideak, baldin eta, aipatutako administrazioak egindako txostenaren arabera, ez badatoz bat dagokien turismo-araudiarekin.
- Jendeari irekitako establezimenduek irisgarriak izan beharko dute, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta lege hori garatzeko arau teknikoetan ezarritakoaren arabera. Bestalde, erabilera turistikoko etxebizitzek eta etxebizitza partikularretako logelek etxebizitzaren irisgarritasuna bide publikotik bermatu beharko dute, aipatutako irisgarritasun-araudiaren arabera turismo-ostatuei aplikatzen zaizkien baldintzetan.
Enpresak hauek ezingo dira laguntzaren onuradun izan:
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13 artikuluan ondorio horietarako jasotako kasuren batean daudenak.
– Dirulaguntza eta laguntza publikoen onuradun izateko debekuarekin zigortuta daudenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen 21.bis.2 artikulua.
- Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin epai irmo bidez zigortuta daudenak, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Laguntzak eskatzeko egindako espedienteei buruzko kontsultak:
Arabako lurraldea: 945017055
Bizkaiko lurraldea: 945019733
Gipuzkoako lurraldea: 943022564
Tramitazioan arazorik baduzu, aukera hauek dituzu:
- Zuzenean - Herritarrentzako arreta zerbitzuaren telefonoa erabili: 012
- Arazo teknikorik baduzu, Erabiltzaileentzako Arreta zentroaren telefonoa erabili: 945 01 68 38
- Mezu bat bidali kontaktu inprimakiaren bitartez
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1010212Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 13an amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa
-
1.– Dokumentazio osagarria. Eskabide-inprimakiarekin batera, dokumentu hauek aurkeztu beharko dira digitalizatuta:
a) Bi lerroetarako oinarrizko dokumentazioa:
● Laguntza-eskabidearen xede diren jarduketei buruzko azalpen-memoria, IV. eranskinean bildutako edukiarekin; horren eredua eskabideari atxikita dago.
● Pertsona juridikoak: enpresaren eratze-eskriturak.
● Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak: eratze-kontratua.
● Diruz lagun daitezkeen gastuen aurrekontuak, proformako fakturak edo fakturak, hornitzaileenak, dirulaguntzaren xede diren elementuak eta/edo lanak argi eta garbi identifikatuta. Euroa ez den beste dibisa bateko zenbatekoek euroan duten balioa adierazi beharko dute eskabidean eta harekin batera doan memorian.
● Hala badagokio, 2024an formalizatutako leasing-kontratua.
b) Ekintzailetzarako laguntza-eskabidek (I. eranskina), gainera, dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:
● Negozio-plana.
● Lokalaren errentamendu-kontratua, halakorik balego.
● Teknikari eskudunek sinatutako txostena, EAEn indarrean dagoen irisgarritasun-araudia betetzen dela ziurtatzen duena. Agiri hori ez da beharrezkoa izango obrarik ez dakarren ekipamendua eskuratzeko eta/edo ezartzeko kasuetan.
2.– Agiri osagarria: Era berean, eskabideak deialdiaren 13. artikuluan eta III. eranskinean ezarritako irizpideen arabera baloratzeko, eskabidearekin batera, hala badagokio, dokumentazio hau aurkeztu beharko da, egiaztatzeko:
- 1. irizpidea (bi laguntza-lerroetakoa):
● «Kotizazio-kontuaren kode batean alta-egoeran dauden langileen txostena», Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, eskabidea egin den egunean eguneratua (% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonen egiaztagiriak).
- 3. irizpidea (ekintzailetza-lerrorako soilik, I. eranskina):
● Negozio-plana enpresak sortzeko eta garatzeko lankidetzan jarduten duten enpresek (enpresa-haztegiak, enpleguak abiarazteko eta ekintzailetzakoak, enpresa-zentroak eta abar) edo enpresa-aholkularitzek garatu edo tutorizatu dutela egiaztatzea.
● Soldatako enplegua sortzea.«Kotizazio-kontuaren kode batean alta-egoeran dauden langileen txostena», Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, eskabidea egin den egunean eguneratua.
- 4. irizpidea (enpresen lehiakortasuna hobetzeko lerrorako soilik, II. eranskina):
● «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla-txostena» Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldiari dagokiona.
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko azalpen-memoria
- Ordezkaritza-ahalordea
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Borondatzeko Legezko Ordezkaritza Egilestea.Inprimaki normaldua
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Betekizunak eta merezimenduak
Betekizun komunak
1. “Turismo-negozio berriak sortzeko ekintzailetza-laguntzen lerroan” laguntza eskatzen duten pertsonek (fisikoa edo juridikoa) (I. eranskina) zer establezimendurako edo negoziorako eskatzen duten laguntza, han egon behar dute jardueran eskabidea aurkezteko unean, eta alta emanda egon behar dute Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE)* edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ), laguntzaren xede den jarduerari dagokion epigrafean, salbu eta eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren abian jarrikodirela aurreikusten bada; kasu horretan, baldintza hori 2025eko urtarrilaren 11 baino lehen bete beharko dute.
Bestalde, “Turismo-enpresen lehiakortasuna hobetzeko laguntzen lerroan” laguntza eskatzen duten pertsonek (II. eranskina) zer establezimendurako edo negoziorako eskatzen duten laguntza, han egon behar dute jardueran eskabidea aurkezteko unean, eta alta emanda egon behar dute Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan (REATE)* edo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan (EJZ), laguntza eskatzen duten jarduerari dagokion epigrafean, 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen.
* Turismo-ostatuko enpresak, bitartekaritza-enpresak, turismo-gidarien enpresak eta autokarabanentzako harrera-eremu bereziak.
2. Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
3. Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.
4. Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, bertan parte hartzen duten pertsona guztiak, fisiko zein juridiko pribatuak, pertsona onuraduntzat hartuko dira, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, zeinak behar adina ahalorde izango baititu onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko. Ezin izango da elkartea desegin, harik eta Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 43., 44. eta 45. artikuluetan aurreikusitako preskripzio epea igaro arte.
5. Laguntzaren xede diren inbertsioak Euskadin kokatzea.
6. Eskabide bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko (fisikoa edo juridikoa), eta negozio edo turismo-establezimendu bakarrerako izan beharko du.
7. Bi lineak baztertzaileak dira bere artean. Bi lineak ebatzi ondoren horietakoren batean soberakinik balego, bestea finantzatzeko erabili ahalko da, beharrezkoa balitz. Linea bakoitzean jarduerak ez dira baztertzaileak bere artean.
8. Diruz lagundu ahal izango dira 2024ko urtarrilaren 1etik 2024ko abenduaren 13ra arte egiten diren jarduerak. Bakarrik onartuko dira epe horretan jaulkitako eta ordaindutako fakturak. Ondorioz, ez dira kontuan hartuko epe horren aurretik edo ondoren egindako ordainketak, epeka eta/edo geroratuta adostutakoak barnean hartuta.
9. Justifikazioa aurkezteko epea 2024ko abenduaren 13an amaituko da.
Ekintzailetzarako laguntza-lerroaren betekizun espezifikoak (I. eranskina)
- Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren jarduera hasten duten turismo-ostatuko establezimenduek EAEko Turismo Administrazioan laguntza eskatu aurretik izapidetu beharko dute turismo-enpresa eta -jarduerei buruz indarrean dagoen araudia egokitzeko txosten-eskaera. Ez dira onartuko turismo-ostatuak sortzeko laguntza-eskabideak, baldin eta, aipatutako administrazioak egindako txostenaren arabera, ez badatoz bat dagokien turismo-araudiarekin.
- Jendeari irekitako establezimenduek irisgarriak izan beharko dute, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legean eta lege hori garatzeko arau teknikoetan ezarritakoaren arabera. Bestalde, erabilera turistikoko etxebizitzek eta etxebizitza partikularretako logelek etxebizitzaren irisgarritasuna bide publikotik bermatu beharko dute, aipatutako irisgarritasun-araudiaren arabera turismo-ostatuei aplikatzen zaizkien baldintzetan.
Enpresak hauek ezingo dira laguntzaren onuradun izan:
- Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13 artikuluan ondorio horietarako jasotako kasuren batean daudenak.
– Dirulaguntza eta laguntza publikoen onuradun izateko debekuarekin zigortuta daudenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarrenez aldatzen duen martxoaren 3ko 1/2022 Legearen 21.bis.2 artikulua.
- Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin epai irmo bidez zigortuta daudenak, edo horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren baten eraginpean daudenak.
-
Izapideari buruzko informazioa
Diru-laguntza eskatzeko, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko bat izan behar duzu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/), sei hilabeteko gehieneko epean, Agindu honek ondorioak izaten dituenetik aurrera, eta jakinarazpen-ondorioak izango ditu argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Organo kudeatzaileak beste aukera bat ere badu: interesdunei jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidaltzea, eskaeretan jarri zituzten telefono mugikorretara eta helbide elektronikoetara SMSak edo mezu elektronikoak bidaliz. Abisu horiek ez dute inolaz ere jakinarazpen eginaren ondoriorik izango. Hori guztia, hargatik eragotzi gabe diruz lagundutako eskabideen zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, ebazpena irmo bihurtu eta hurrengo hilabetearen barruan argitaratu ere.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Justifikazioa
Laguntza emateko ebazpena onartu ondoren egingo da laguntzaren justifikazioa. Justifikazioa egiteko epea 2024ko abenduaren 13an amaituko da.
Egindako gastua kontsideratuko da aurreko atalean ezarritako justifikazio epea amaitu baino lehen berariaz ordaindu dena.
-
Justifikazioa egiteko, justifikazio-kontu sinplifikatua erabiliko da. Horrek dokumentazio hau bildu beharko du gutxienez:
● Dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko jarduketen azalpen-memoria; zer jarduera egin eta zer emaitza eskuratu diren adierazi behar da.
● Justifikazio-memoria ekonomikoa, egindako jardueraren kostua frogatzen duena, honakoez osatua:
a) Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, enpresa hartzekodunaren identifikazioarekin (IFZ eta enpresaren izen soziala), faktura emandako data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZik gabe) eta ordainketa-eguna. Fakturen koadroa egoitza elektronikoan garatutako eta emandako ereduaren arabera beteko da.
b) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera edo dirulaguntza batzuei buruzko erantzukizunpeko adierazpena, zenbatekoa eta jatorria ere aipatzen dituena; adieraziko da, halaber, betetzen dituela oinarrietan eta ebazpenean ezarritako baldintzak, jarduerak egin dituela eta proiektu horren emaitzak lortu dituela –jardueraren azken memoriaren eta justifikazio-kontuaren bidez hala justifikatzen baitu– eta egiazkoak direla datuak eta aurkeztutako dokumentuak.
c) Hala balegokio, agindu honetako 7.5 artikuluan adierazitako kontratuetarako eskatutako hiru eskaintzak, baita hautaketa justifikatzen duen memoria ere, proposamen ekonomikoaren aldeko hautua egiten ez denean.
d) Jarduera profesionalei dagozkien epigrafeetan Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta emanda dauden pertsona fisikoek, baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZ) buruzko araudiak lanbide-jardueraren lehen ekitaldietan atxikipenetan tasa murriztua aplikatzeko ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte, dagokien eskabidea aurkeztu beharko dute beteta (VI. eranskina).
e) Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesletzari buruzko aipamenaren justifikazioa, lagin grafikoak aurkeztuta, 16. artikuluko e) atalean zehazten den bezala.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko teknikariek aurkeztutako dokumentazioa aztertuta egiaztatuko dute egin direla diruz lagundutako jarduerak. Era berean, ausazko laginketa baten bidez egiaztatuko dituzte egoki iritzitako gastu-egiaztagiri jatorrizkoak, dirulaguntza behar bezala aplikatu dela egiaztatzeko argibide nahikoa eman dezaten, eta, horretarako, aukeratzen dituzten fakturak eta gastu-egiaztagiriak bidaltzeko eskatu ahal izango dute. Aukeraketa horretarako oinarritzat hartuko da lagina ez izatea egindako egiaztapenen % 20 baino txikiagoa lurralde bakoitzean.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.