Euskadiko enpresetan Enpresen Gizarte Erantzukizunarako dirulaguntzak 2024

[RSE 2024]

Deskribapena


Xedea

a)  Enpresen gizarte-erantzukizuna ezartzea enpresetan, jasangarritasun-memoriak eginez. Jasangarritasun-memoriek GRI, SG21, ISO2300 edo gisako metodologiei jarraitu beharko diete. Kontabilitate sozial aplikatuari buruzko memoriak egitea ere diruz lagundu ahal izango da.

b) Garapen Jasangarriko Helburuei (GJH) egindako ekarpenaren diagnostikoa egitea Gizarte Ekonomiakoak ez diren enpresetan, behar bezala kualifikatutako eta estandarizatutako tresna edo formularioen bidez, oinarri honetako a) letran aipatutakoak egokitzeko aukera barne.

c)  Diagnosia egitea jakiteko zer ekarpen egiten zaien garapen jasangarrirako helburuei (GJH) gizarte-ekonomiako enpresetan; horretarako, enpresa horientzat berariaz diseinatutako tresnak edo formularioak erabiliko dira.

d)  Enpresen gizarte-erantzukizunaren kultura eremu publikoetan, enpresarialetan eta korporatiboetan hedatzeko eta haren inguruko ikerketa egiteko jarduerak. Gizarte-kontabilitate aplikatuaren inguruko ikerketa ere diruz lagundu ahal izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000

Prestazio ekonomikoa

Hauek izango dira dirulaguntzaren zenbatekoak eta aplikatuko diren mugak:

2.a) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduketetarako: jardueraren kostu garbiaren % 75; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 3.000 euro jaso ahal izango ditu.

2.b) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduketetarako: jardueraren kostu garbiaren % 75; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 2.000 euro jaso ahal izango ditu.

2.c) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduketetarako: jardueraren kostu garbiaren % 75; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 2.000 euro jaso ahal izango ditu.

2.d) artikuluaren arabera diruz laguntzekoak diren jarduketetarako: jardueraren kostu garbiaren % 75; entitate onuradun bakoitzak, gehienez, 25.000 euro jaso ahal izango ditu.

 

Ordainketa-modua:

1.- Dirulaguntzak zatika ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo zatia, guztizko dirulaguntzaren % 60, gutxienez zenbateko horren adinako gastua justifikatutakoan.

b) Bigarren zatia, gainerako % 40a, diruz lagundutako jarduera edo jarduerak amaitutakoan.

2.- Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, entitate onuradunak dirulaguntzaren justifikazio-kontua aurkeztu behar du; informazio hau jaso beharko du kontu horrek:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jardueraren gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua, zenbatekoa adierazita, hartzekoduna identifikatuta eta ordainketa efektiboa egin den data zehaztuta. Gastuak eta diru-sarrerak justifikatzen dituen eredua erantsi da, egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoena: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1011807

c) B letran adierazitako zerrenda sailkatuan jasotako gastuak justifikatzeko dokumentazioa. Gastu horiek fakturen bidez egiaztatuko dira, edo merkataritza-trafikoan fakturen froga-balio bera duten edo administrazioan eraginkorrak diren bestelako agirien bidez.

d) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita, halakorik badago.

e) Hala badagokio, Gizarte Segurantzako TC1 eta TC2 ereduen kopia, proiektua garatu den hilabeteei dagokiena, jardueran parte hartu duten langileak TC2 ereduan identifikatuz. Enpresaren edo entitatearen legezko ordezkariaren ziurtagiri bat aurkeztuko da, partaideek diruz lagundutako proiektuan izan duten partaidetzaren ehunekoari buruz.

f) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik badago edo gerakin horietatik eratorritako interesik badago.

3.- Aurreko apartatuan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik aurrera, eta, betiere, 2025eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko da dokumentazio hori.

4.- Entitate eskatzaileari laguntza jasotzeko eskubidea onartzen bazaio, emandako laguntzaren ordainketa jasotzeko Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan eman beharko du izena. Erregistratu gabe egonez gero edota jasota dauden datuak aldatu nahi izanez gero, alta edo aldaketa egin daiteke https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Eskakizunak:

  • Nekazaritzako kooperatiba moduan eratuta egotea

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Legez eratuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua > Lan eta Enplegu Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1011808

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk