Merkataritza-banaketaren prestakuntzan bekaduna hartzeko enpresei edo merkataritza-establezimenduei baimena ematea

Deskribapena


2019an zehar (urtarriletik irailera) Merkataritza Zuzendaritzako bekadunak praktiketan izatea.


Bekadunak hartzen dituen entitateak prestakuntza-plana proposatuko du eta, behin Merkataritza-Zuzendaritzak onartutakoan, pertsona bekadunak aurrera eramango du praktikaldian zehar.


Programa horrek gutxienez honelako jarduera bat barne hartuko du:

-Merkataritzako aholkularitza teknikoa ematea.

- Merkataritzari lotutako ikerketak egitea.

- Bezero-etorrera edo salmenta- kopurua areagotzeko dinamizazio-ekintzak.

-  Leihakortasuna sustatzen duten ekintzak edo merkataritza-banaketako enpresen funtzionamendua hobetzen lagunduko duten ekintzak.

 

Prestakuntza Planaren beste zehaztasun batzuk:

Praktikaldia.

Egingo diren jarduerak.

- Ebaluazio- eta tutoretza-sistema.

Lanaldia, ordutegia eta oporaldiak.

- Zein lantokitan egingo diren praktikak.

- Tutoretza bere gain hartuko duen pertsonaren izena eta lanpostua.

 

Pertsona bekadunek enpresa-proiektuei egindako ekarpena bideratuko dela “Merkataritza Banaketa Enpresen Zuzendaritza eta Kudeaketa“ ikastaroan jasotako prestakuntza teorikoa osatzera (Ikastaro hori EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean ematen ari da). Bekadunek ezin izango dituzte inola ere lanpostu bati dagozkion erantzukizunak bere gain hartu.

Nori dago zuzenduta


EAEko Merkataritza-enpresak edota merkataritza-banaketarekin erlazionatutako entitateak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Estíbaliz Martínez Ocio

Merkataritza Zuzendaritza

Dirección de Comercio

Tel.: 945 01 99 64 e-martinezocio@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • : 1066301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


 

Eskabideak aurkezteko epea 2018ko urriaren 15ean amaituko da.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 23:59:59 ak baino beranduagoko sarrera daukaten.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk