Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saila

Web analitika

Sarrera

Web Analitika da "Interneten lortutako datuak biltzea, neurtzea eta aztertzea, erakunde baten webgunea hobetu eta ezagutu ahal izateko". Hots, gure webgunearen eta gure erabiltzaileen nabigazio-datuak aztertzea gure zerbitzuen kalitatea ezagutzeko eta, halaber, arazoei zein erronka berriei aurre egin ahal izateko.

Google Analytics

Google Analytics

Google Analytics da euskadi.eus-eko atarien analitika egiteko erabiliko dugun softwarea. Atariaren orrialde guztietan Javascript kode bat txertatuz, erabiltzaileen nabigazioaren datuak jasotzen ditu. Datu horiek atari bakoitzeko gordeko dira. Kode hori edozein atari berrian gehitzeko:

  1. Atariarentzat erregistro-kodea sortu Google Analytics-en
  2. Estistikak aktibatzea atari-kudeatzailean

Web Zerbitzuak sortuko ditu kode horiek (sailak horrela eskatuta, telefonoz zein posta elektronikoaz), eta sailak edo erakundeak berak gaituko ditu estatistikak atari kudeatzailean (orrialde bakoitzeko aktibatu behar da, baina urrats hau ez da egin behar Sailetako atarietan, bertan automatikoki txertatzen baita).

Analitika txostenak

Google Analytic-ek atariaren datuak aztertzeko aukera ugari ematen ditu. Web Zerbitzuak tresna erabiliko du Euskadi.eus-eko nabigazioaren azterketa orokorra egiteko, trafikoaren joera eta ezaugarri nagusiak identifikatzeko. Ikuspuntu zehatzagoa eta errazagoa emateko, tresnak berak sortutako txostena bidaliko zaie hilean behin sailak edo erakundeak aukeratutako erabiltzaileei, sailak edo erakundeak horrela eskatzen badu. Txosten hori jasotzeko, jarri zaitez harremanetan zure web kudeatzailearekin (telefonoz zein posta elektronikoz). 

Ikusi txostenaren adibidea (PDF, 66 KB).

Txostenotan atariaren nabigazio-datu nagusiak agertzen dira (oharra: txostena zein Google Analytics tresna ez daude, gaur arte, euskaratuta):

Visitas (Bisitak)

Zure webgunearen erabiltzaile guztiek hasitako saio guztiak. Erabiltzaileak ez badu ezer egiten ondorengo 30 minutuetan saioa bukatuko da eta aurrerantzean egindako ekintza guztiak saio (eta, beraz, bisita) berri batean sartuko dira.

Usuarios únicos (Erabiltzaile bakarrak)

Ataria bisitatu duten erabiltzaileen kopurua, zenbat saio hasi duten kontuan hartu gabe.

Páginas vistas (Ikusitako orrialdeak)

Erabiltzaileek ikusitako orrialdeak, hots, nabigatzaileak orrialde bat kargatzen duen bakoitzean.

Pagina de acceso (destino) / Página de salida (Sarrera eta irteera orriak)

Erabiltzaileak bere nabigazioa hasi (edo amaitu) duen atariaren orrialdea.

Porcentaje de rebote (Errebote-portzentajea)

Erabiltzaileak bere bisita hasi duen orrialdetik ataria uzten duenean. .Hots, sarrera eta irteera orria bera denean. Hori ezaugarri garrantzitsua da edukien kalitatea ezagutzeko. Horrez gain, kontuan hartu behar da euskadi.eus-eko beste atari batera joan den erabiltzailea "abandono" bezala kontatzen dela.

Fuentes de tráfico (Trafiko iturriak)

Horrek adierazten du nondik etorri dira gure erabiltzaileak. Hiru multzo daude: "Trafiko zuzena" (Zuzenean URL idatzi dutenek), "erreferentzia-webguneak" (gure atariarekin esteka egiten duten beste webguneak) eta "bilatzaileak" (google, yahoo, bing, etab). Azken kasu horretan zehazten dira zein hitzak erabili dituzten erabiltzaileek gure ataria aurkitzeko.

Términos de búsqueda del sitio (Webgunearen bilaketa-hitzak)

Erabiltzaileek bilaketak egiteko erabili dituzten hitzak

Baimenak Google Analytics-en

Web Zerbiztuak Google Analytics-eko baimenak sortu eta emango dizkio horrela eskatzen duten saila edo erakundeei. Baimen horiek datuak irakurtzeko eta kontsultatzeko balioko dute, eta malgutasun handiagoa emango dute txostenek emandakoa baino. Baimenak eskuratzeko, jarri harremanetan zure sailari edo erakundeari egokitutako Web Zerbitzuko Kudeatzailearieta bidali baimenak eskuratu nahi dituztenen Gmail helbideak (edo, gutxienez, Gmail zerbitzuarekin lotuta dauden posta elektronikoak).