Tresna komunen eskaerak egiteko formularioak
Euskadi.eus-eko tresna komunetan edozein eskaera egiteko, hauxe da jarraitu beharreko prozedura:
- Bidali posta elektroniko bat zure sailari edo erakundeari egokitutako Web Zerbitzuko Kudeatzaileari, lehen bete behar duzun formularioa erantsiz.
- Web Kudeatzaileak eskaera onartuko du eta Saileko informatikariari bidaliko dio. Honek EJIEri bidaliko dio eskaera Eskagune tresnaren bidez.
- EJIEk Web Kudeatzaileari abisatuko dio eskaeraren zehazkizunak helarazteko (balizko intzidentziak, eskaeraren egoera, etab.). Behin prozesua bukatuta, Web Kudeatzaileak jakinaren gainean jarriko ditu erabiltzailea eta saileko informatikaria.
- Eskaera hau epen motzean burutuko da.
Hauek dira eskuragarri dauden formularioak:
- Ataria sortzeko formularioa
- Lan-eremuak sortzeko formularioa
- Workareak sortzeko formularioa
- Eduki kudeatzailearen erabiltzaileak kudeatzeko formularioa
- Katalogazioa konfiguratzeko formularioa
- Katalogazio-poltsak sortzeko formularioa
- Katalogazioan proposatutako etiketen zerrenda
- Blogak, wikiak, foroak eta newsletter-ak eskaera
- Domeinuak eskatzeko formularioa (ikusi ere Domeinu-politika)
- Berbideraketak eskatzeko formularioa