Zirkulazioaren gaineko eraginei buruzko jakinarazpenak eta errepideetan obrak eta beste zenbait jarduera egiteko jarraibideak igortzea

Deskribapena


Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen xede diren bideetan obrak edo beste jarduera batzuk egiteko, horien titularraren aldez aurreko baimena behar da, eta, era berean, hasi aurretik, horren berri eman behar zaio trafikoko agintaritza eskudunari, eta hark emango ditu trafikoa arautu, antolatu, kudeatu eta zaintzeari buruzko jarraibideak.

Prozedura

  • Prozedura hau hasteko, trafikoari eragiten dion obraren edo jardueraren arduradunak Administrazio honi komunikatu beharko dio, dagozkion egiaztagiriak erantsita.
  • Komunikazioa jaso ondoren, Trafiko Zuzendaritzak dagozkion jarraibideak emango ditu, afekzioak eragindako eremuko trafikoa arautu, antolatu, kudeatu eta zaintzeko.

Nori dago zuzenduta


Trafikoan eragina duten obra edo jardueren arduradun diren pertsona fisiko edo juridikoak, publikoak zein pribatuak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Trafiko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Trafikoan izango dituen eraginen jakinarazpenak: 1103401

Administrazioari komunikazio-egintza


Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. komunikazioa bete,
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi,
  3. komunikazioa sinatu,
  4. bidali komunikazioa eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak hilabetez gordeko ditu zuk emandako datuak. Dena dela, komunikazioa araudiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko duzu.

Komunikazioa kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, inprimakia betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Inprimakia ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Inprimakia bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean,
  3. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  • Aukera hau erabiliz, zure komunikazioa Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak komunikazioen datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko komunikazioa goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Beste tramite batzuk