Udalek ikuskizun publikoen eta jolas jardueren arloan abiarazitako zehapen-espedienteak Eusko Jaurlaritzari jakinaraztea

Deskribapena


Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legeak (hemendik aurrera JIJJL) V. Tituluan zehatzeko araubidea ezartzen du. Horretan, arau-hausteak izan daitezkeen jokabideak (51-53 artikuluak) tipifikatzen dira eta haiei dagozkien zehapenak ere bai.

JIJJLek ezartzen du Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek eta toki-administraziokoek elkarri eman behar diotela izapidetzen dituzten espedienteen berri, espedientea irekitzeko ebazpena ematen denetik hamar eguneko epean (JIJJLren 62.6 artikulua).

Izapidetzea

Tokiko Administrazioko organo eskudunek ikuskizun publikoen eta jolas jardueren arloan irekitzen dituzten zehapen-espedienteei buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzari helarazteko, inprimaki labur bat bete behar da, datu hauek biltzen dituena:

  • Udal jakinarazlea
  • Gertaeren data
  • Gertaeren lekua edo establezimendua
  • Arau-hauslearen izena edo arrazoi soziala
  • NAN/IFK/AIZ
  • Sexua
  •  Arau-haustearen tipifikazioa (JIJJLren artikulua)
  • Zehapena

Horrekin batera, zehapen-espedientea irekitzeko ebazpenaren kopia bidaliko da.

Argitu behar da, arau-haustea Eusko Jaurlaritzak ikuskapen-eta kontrol-eskumena daukan ikuskizunen eta jolas jardueren arlokoa bada, Segurtasun Saileko Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako titularrak daukala zehapen-prozedura abiarazteko eskumena (JIJJLren 62.3.a artikulua). Organo horrek udalei helaraziko die beren lurralde eremuan gertatutako arau-hausteengatik abiarazten dituen zehapen-espedienteei buruzko informazioa eta, horretarako, zehapen-espedienteak kudeatzeko JOIKU aplikazio-informatikoa erabiliko du.

Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak, Udalari egiten dion jakinarazpen elektronikoarekin batera, zehapen-espedientea abiarazteko ebazpenaren kopia ere bidaliko da.

Nori dago zuzenduta


Udalak.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Segurtasuna / Segurtasun Sailburuordetza > Joko eta Ikuskizunen Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Aholkularitza Juridikoaren Arloa. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza

Telefonoa: 945018909 – 945018833

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Zehapen-espedienteen komunikazioa: 1077302

Administrazioari komunikazio-egintza


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk