Gizarte sareak
Sarrera
Herritarrekin berdinetik berdinera elkarrekintzan aritzeko modu berri bat dira gizarte-sareak, eta ohiko komunikabideen eskaintzaz gainera, aukera ematen dute, bitartekaririk gabe, komunikazioak, aurkezpenak, laguntzak, lehiaketak eta abar argitaratzeko, bai eta berehalako feedback-a lortzeko ere. Horregatik, sailen komunikazio-estrategiaren zati izan beharko lukete.
Herritarren eta gobernantzako beste eragile batzuen parte-hartzea eta inplikazioa errazteaz gain, gizarte-sareek Administrazioaren bi noranzkoko komunikazio-bideak (telefono bidezko arreta, presentziala, adibidez) osatzen dituzte, aurrez adierazi dugun moduan. Jaurlaritzaren atariek gure zerbitzuei buruzko informazio eguneratua emateko balio dute, eta gizarte-sareek, berriz, honetarako:
- Berehalako erantzunak ematen dizkiete erabiltzaileei, eta, gainera, ematen den informazioa erabilgarria izan daiteke egoera berean dauden beste pertsona batzuentzat (denbora eta baliabideak aurrezten dira, Interneten gertatu ohi den moduan). Gertukoagoa ere izaten da, erabiltzailearen testuinguru pertsonalean baikaude.
- Web edo atari korporatiboetara bideratzen dituzte erabiltzaileak (edo bide ofizialek sortzen dutena bezain informazio fidagarria ematen duten beste baliabide batzuetara), informazio ofiziala zabaltzeko.
- Erabiltzaileen gaikako sareak sortzea errazten dute, eta erabiltzaileek, era berean, oinarrizko jakintzak eta jakintza osagarriak sortzen dituzte, erakundeak haien interesak ezagutu eta kontuan hartu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzaren Gizarte-sareen erabileren eta estilo-aren gidak jarraibide komun batzuk ezartzen ditu, Eusko Jaurlaritzak gizarte-sareetan duen presentzia homogeneoa izan dadin. Tresna dinamiko bat da, eta edonork adieraz dezake bere esperientzia irekia@euskadi.eus helbidera idatziz, http://facebook.com/GobiernoVascoIrekia Irekiaren Facebookeko horman mezu bat argitaratuz, edo tuit bat argitaratuz @Irekia Twitter profilean edo #irekia etiketarekin..
Gizarte-sare motak
- Bertikalak. Erabiltzaile guztiak eduki-mota edo gai jakin baten inguruan mugitzen dira.
- Argazkiak: Flickr, Picasa...
- Bideoak: YouTube, Vimeo, Qik, Blip.tv...
- Musika: Blip.fm, Last.fm, Spotify...
- Liburuak: aNobii, Librofilia...
- Aurkezpenak edo dokumentuak: SlideShare, Scribd...
- Markatzaile sozialak: Delicious, Menéame, AupaTu...
- Oro har, Eusko Jaurlaritzak era horretako sareetan duen presentzia multimedia-materiala gordetzeko izango da.
- Horizontalak. Era guztietako edukia partekatzeko era-biltzen diren harreman-sareak dira:
- Harreman-sareak: Facebook, Tuenti, Myspace...
- Profesionalak: Linkedin, Xing...
- Microblogging: Twitter, Tumblr, Posterous, Plurk, Picotea...
Eskaera egiteko prozedura
- Eskatzailea Gobernu Irekirako Zuzendaritza (Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila) harremanetan jarriko da, hautatutako tresnetan alta emateko.
- Gobernu Irekirako Zuzendaritza arduratuko da gizarte-sareak gizarte-sareen gidaren arabera konfiguratzeaz (atzeko planoak, avatarrak, nomenklaturak), eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte-sareen erabileren eta estilo-aren gidan «Eduki-kudeatzaileak» atalean gizarte-sareen kudeaketarako gomendatutako tresnak emateaz eskatzaileari.
Hizkuntza-erabilerak
Gizarte-sareetan, Interneten eta Intraneten Eusko Jaurlaritzaren titulartasuna duten edukiak euskaraz nahiz gaztelaniaz kontsultatu ahal izango dira oro har. Izenez eta izenburuez gain, pixkanaka-pixkanaka euskarazko edukiak ere areagotuko dira, sailetako erabilera-planetan ezarritako moduan. Sailetako web-orrietan sailak berak sortu ez dituen edukiak gehitzen direnean (beste sail, instituzio edota enpresa batzuen materiala, esaterako), bi hizkuntzak era orekatuan agertu beharko dira; hau da, testuak sortzeko erabili diren hizkuntzen artean oreka egon beharko da, eta, bereziki, haien kalitatea bermatu beharko da.
Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetan, aurreko atalean jaso diren Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Ofizialen Erabilerarako Irizpideak erabiliko dira. Edukiak EAEko bi hizkuntza ofizialetan (euskara eta gaztelania) argitaratuko dira. Sareek administratzaile elebidun bat edukiko dute, eta hizkuntzen kalitatea zaintzeaz arduratuko da pertsona hori.
Facebook eta Tuenti: Kontu bakar bat irekiko da, eta edukiak euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratuko dira. Edukiak sartzerakoan, euskarazko edukiari emango zaio lehentasuna. Lehenengo euskarazko edukia bistaratuko da, eta gero gaztelaniazkoa. Parte hartzen duten hizkuntzan erantzungo zaie erabiltzaileei. Argazki, etiketa eta bestelakoen iruzkinak bi hizkuntzetan egingo dira, lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz.
Twitter: Kontu bakar bat irekiko da, eta edukiak euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratuko dira. Edukiak sartzerakoan, euska-razko edukiari emango zaio lehentasuna. Lehenengo euskarazko edukia bistaratuko da, eta gero gaztelaniazkoa. Horrez gain, ahal den guztietan, tuit bakar batean egingo da iruzkina bi hizkuntzetan, lehenengo euskaraz eta gero gaztelaniaz. Hashtag-ak, nomenklaturak edota avatarrak euskaraz izango dira nagusiki, motzak direlako, hizkuntza ikusten laguntzen dutelako eta ez dutelako mezua ulertzea oztopatzen.
Informazio gehiago eskuratzeko, irakurri Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida