Ogasun eta Finantza Saila

Ezagutu Ekonomia Ituna

Estatuaren eta Euskadiren arteko finantza- eta zerga-harreman bereziak arautzen ditu Ekonomia Itunak. Alde batetik, Konstituzioaren lehen xedapen gehigarria du oinarri; horren bitartez Konstituzioak babesa eta errespetua ematen dizkie foru-lurraldeen eskubide historikoei, eta foru-araubidearen eguneratze orokorra egin dadila agintzen du.