EUSKADIKO ELKAR BERMATZEKO SOZIETATEEN GOI-KARGUDUNEN ERREGISTROA

Deskribapena



Elkarren bermerako sozietateek, baldin eta egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan badute eta eremu horretan jarduten badute, sozietateko goi-kargudunen izendapenak eta datu-aldaketak inskribatu beharko dituzte Goi Kargudunen Erregistroan.

Era berean, elkarren bermerako sozietateek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko EBSen Erregistroan inskribatuta badaude, aldez aurreko baimena eskatu beharko diote bermeak emateko eskumena duen sailari, goi-kargudunen erregistroan izena eman behar duten pertsonen alde, bai eta beste pertsona eta sozietate batzuen alde ere, elkarren bermerako sozietateen araudi autonomikoan ezartzen den bezala.

 

 


Kargudunak izendatzea

Elkar bermatzeko sozietateen Goi-kargudunen Erregistroan –finantza-politikan eta finantza-erakundeekin harremanetan egoteko eskumena duen Sailak kudeatzen du, eta publikoa eta estatuko legerian ezartzen denaren osagarria da–, kargu hauen izendapena erregistratu beharko da: presidentea, presidenteordea, kontseilari edo administratzailea, zuzendari nagusia edo baliokideak.

Izendapena pertsona juridiko bati dagokionean ere erregistratu beharko da, baita horren ordezkaria den pertsona fisikoa ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko elkar bermatzeko sozietateen Goi-kargudunen Erregistroan egindako nahitaezko izendapenaren inskripzioa jasotzeko, elkar bermatzeko sozietateek egiaztatu beharko dute 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela.


Kargudunen datuen aldaketak.

Erregistroan inskribatuta dauden elkar bermatzeko sozietateek erregistroa egunean eramateko behar den dokumentazioa eta informazioa eman behar dute.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzara (sail kudeatzailea den aldetik) bidaliko dituzte kargudun hauen datuen aldaketak: presidentea, presidenteordea, kontseilari edo administratzailea, zuzendari nagusia edo baliokideak.

Finantza Politikako Zuzendaritzak elkar bermatzeko sozietateek 178/1996 Dekretuan, uztailaren 16koan (EHAA, 148. zk, abuztuaren 2koa), Euskadiko Elkarrenganako Bermedun Baltzuei buruzkoan, ezartzen diren baldintzak betetzen dituztela ziurtatuko du.


Erregistroko datuak ziurtatzea

Erregistroan jasotako datuei buruzko ziurtagiriak emateaz ere arduratzen da beste jarduera hauek guztiak egiten dituen erakunde bera: erregistroa eramatea, jardueraren segimendua egitea, ikuskaritza eta elkar bermatzeko sozietateei dagozkien gainerako lanak.

Elkar bermatzeko sozietateek, baita interesdunak diren herritarrek, enpresek eta erakunde publikoek ere, Elkar Bermatzeko Euskadiko Sozietateen Goi-kargudunen Erregistroan dauden datuak ziurtatzeko eskatu ahal izango dute.


Pertsona zehaztuen aldeko berme prestazioa

Elkarren bermerako sozietateek, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko EBSen Erregistroan inskribatuta badaude, 150.000 eurotik gorako bermeak emateko baimena eskatu beharko dute aldez aurretik, izendapena inskribatu behar zaien pertsonen alde, bai eta haien ezkontideen, aurreko ahaideen edo ondorengoen alde eta gehienbat kapitalean parte hartzen duten edo presidente, lehendakariorde, kontseilari edo administratzaile karguak betetzen dituzten sozietateen alde ere,

Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Finantza Politikako Zuzendaritzara bidaliko dute, sail kudeatzailea den aldetik, aurretiazko baimen-eskaera, eta 15 eguneko epean ebatzi beharko da. Esanbidezko ebazpenik ezean, eskabidea baietsi egingo da.

Nori dago zuzenduta


EBSen Goi-kargudunen Erregistroan inskribatzea eskatu duen kolektibo eskatzailea nortasun juridikoa eskuratu duten elkar bermatzeko sozietateak dira; horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan egon beharko dira.

Erakundeak


Kudeatzen duen erakundea

  • Ogasuna eta Finantzak / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ogasuna eta Finantzak / Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordetza > Finantza Politikako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Harremanetarako datuak

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Kargudunak izendatzea: 0601702
  • Kargudunen datuen aldaketak.: 0601704
  • Erregistroko datuak ziurtatzea: 0601705
  • Pertsona zehaztuen aldeko berme prestazioa: 0601706

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Elkar bermatzeko sozietateek nortasun juridikoa eskuratu dutela egiaztatuko beharko dute, baita horien helbidea eta jarduera esparrua Euskal Autonomia Erkidegoan daudela ere.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehienezko epea 2 hilabetekoa izango da, elkar bermatzeko sozietateen Erregistroan inskripzioa aldatzeko eskaera jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazteko epea:

Ez dago ebazteko eperik

Ez dago administrazio-isiltasunik

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpen horren kontra.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Diktatu behar den eta erabakia jakinarazi 15 eguneko epe maximoa izango da, eskaeraren harrera elkarrekiko bermeko sozietateen Goi-Karguetako Erregistroan gertatzen den hartarako hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Baietsiak